Joan eduki nagusira

Mikrokredentzialak: inskripzioa eta matrikula egiteko sarbidea eta jarraibideak.

Mikrokredentzialetan aurreinskripzioa egiteko, SIGMA plataforman erregistratu behar duzu NUPeko ikaslea izan ez bazara.


NUPeko ikaslea izana bazara baina ez baduzu zure pasahitza gogoratzen, hemen klik eginez berreskura dezakezu..

Jarri harremanetan NUP Fundazioarekin, erregistratzean arazorik izanez gero: deitu 948169813 telefonora edo bidali mezu bat fundacion.formacion@unavarra.es 

Ikastaro bakoitzaren webgunean ageri da noiz hasiko den inskripzioa egiteko epea.

Inskripzioa egiteko lehenbiziko eguneko 12:00etatik hasi eta ikaspostuak bete arte egonen da epea zabalik. Kasu guztietan, ikastaroa hasi baino 10 egun natural lehenago bukatuko da epea, 14:00etan (ikus salbuespenak ikastaro bakoitzaren webgunean). Maiatzaren 1etik aurrera hasten diren mikrokredentzialen kasuan, ikastaroa hasi baino 15 egun natural lehenago bukatuko da epea, 14:00etan.

  • Inskripzioa egiteko, SIGMA plataforman sartu behar duzu, zure NANa (tarterik gabe eta letrarekin) eta pasahitza idatziz. Pasahitza lehendik badaukazu baina gogoratzen ez baduzu, hemen klik eginez berreskura dezakezu..

Inskripzioa egin ondoren, mezu elektroniko batean jasoko duzu inskripzioaren frogagiria.

Hainbat edizio daukaten mikrokredentzialetan, aurreko edizioan izena eman dutenak baina onartuak ez direnak izan lehentasuna izango dute.

ZER DOKUMENTU BEHAR DIREN

Honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu nahitaez:

  • Nortasun agiria (NANa, IFZa, AIZa, pasaportea...). Agiriaren aurrealdearen eta atzealdearen kopia behar da.
  • Ikastaroa egiteko behar den titulazioa, non eta ez zaren NUPeko egresatua. Ikastaroaren webgunean kontsultatu zer titulazio behar den.
  • Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.

Ikastaro bakoitzaren webgunean, ikastaroan sartzeko eta onartua izateko baldintzen atala kontsultatu beharko duzu hori jakiteko.


Jarri harremanetan NUP Fundazioarekin, inskripzioa egitean arazorik izanez gero: deitu 948169813 telefonora edo bidali mezu ba fundacion.formacion@unavarra.es helbidera. 

Mikrokredentzial bakoitzaren webgunean dago jasoa ikasleak zer baldintza bete behar dituen ikastaroan sartzeko eta onartua izateko.

Zure inskripzioa formalizatu ondoren, aztertu eginen dute, eta ebazpen baten bidez jakinaraziko zaizu onartua izan zaren edo ez SIGMA plataforman eta posta elektronikoz.

Onarpenari buruzko erreklamaziorik egin nahi izanez gero, jarri harremanetan NUP Fundazioarekin fundacion.formacion@unavarra.es helbidera mezu bat bidalita.

Matrikula formalizatu behar duzu SIGMAn, ikastaroan onartua izan zarela dioen ebazpena jasotzen duzunetik bi egun balioduneko epean. Baldin eta epe horretan matrikula egin ez baduzu eta ikastaroan itxaron zerrenda badago, baliogabetu eginen da inskripzioa.

Ikastaroko gutxieneko ikaspostu kopurua betetzen ez bada, bertan behera utziko da ikastaroa, eta itzuli eginen da kasu bakoitzean ordaindutakoa.


Jarri harremanetan NUP Fundazioarekin, matrikula egitean arazorik izanez gero: deitu 948169813 telefonora edo bidali mezu bat fundacion.formacion@unavarra.es helbidera.

Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu edo aldatu nahi baduzu, egin klik hemen..

Egin matrikula Egin matrikula Kontsultatu gida Kontsultatu gida

1. SIGMAren matrikula-plataforman, zer matrikula-mota dagokizun aukeratu behar duzu. Horretarako, kontuan hartu mikrokredentzial bakoitzaren webgunean matrikulari buruz dagoen informazioa, eta NUPen Microcreds Planean mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozeduran adierazitako kolektiboren batekoa ote zaren. Prozedura hori hemen kontsultatu dezakezu. Hor adierazitako kolektiboetako batekoa bazara, egoera hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

2. Plataforman matrikula erregistratu ondoren, aztertu eginen da, eta, dirulaguntzarik eskatu baduzu, mezu elektroniko bat bidaliko dizute, dirulaguntzen prozedura ebatzi ondoren, jakinarazteko zenbat ordaindu behar duzun matrikula (zerbait ordaindu behar baduzu) eta nola formalizatu behar duzun ordainketa.

Baldin eta epe horretan ordainketa egiten ez baduzu, baliogabetu eginen da matrikula.

SIGMAren matrikula-plataforman, NUPen Microcreds Planean mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozeduran adierazitako kolektiboren batekoa ote zaren aukeratu behar duzu. Prozedura hori hemen kontsultatzen ahalko duzu laster. Hor adierazitako kolektiboetako batekoa bazara, egoera hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

Ez badagokizu dirulaguntzarik, mezu elektroniko bat bidaliko dizute jakinarazteko nola formalizatu behar duzun ordainketa.

Epe horretan ordainketa egiten ez baduzu (eta ordaindu beharrekoa bada), baliogabetu eginen da matrikula.

Matrikula baliogabetzeko, NUPen Ikasketa Berekien Araudiaren 26. artikuluan jasoa dagoena hartu behar da kontuan.

Zure matrikula baliogabetu edo aldatu nahi baduzu, eskabide hau bete behar duzu , eta NUP Fundaziora bidali (fundacion.formacion@unavarra.es)

Prestakuntza-ikastaroa hasi eta gero, ikastaroan behin betiko onartutako ikasleen zerrenda argitaratuko da ikastaroaren webgunean, ikastaroan sartzeko eta onartua izateko baldintzen atalean.