Joan eduki nagusira

Masterra: sarbidea eta onarpena

 

Nor sartzen ahal den master bat egitera?

Sartzeko aukerak

  • Espainiako graduko unibertsitate titulu ofiziala edo baliokidea.
  • Unibertsitate masterreko titulua.
  • Europako Unibertsitate Eremuko beste herrialde bateko unibertsitate titulu ofiziala, betiere lortu den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen badu.
  • Atzerriko beste hezkuntza-sistema baten araberako titulazioa. Unibertsitateak egiaztatu beharko du titulazio horrek ematen duen prestakuntza maila Espainiako titulu ofizialek ematen dutenaren baliokidea dela, eta lortu zen herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duela.
  • Sarbidea matrikula baldintzatuarekin
    • Master jakin batzuetan, graduko ikasketak bukatu ez dituzten ikasleak ere sartzen ahal dira baldin eta hauetakoren bat besterik ez bazaie falta gainditzea: GALa eta 9 ECTS gehienez.

    • Matrikula baldintzatua duten ikasleek edozein epetan ematen ahalko dute izena, 822/2021 Errege Dekretuaren 18.4 artikuluarekin bat etorriz. Bigarren onarpen-zerrendan eta hurrengoetan bakarrik onartuko dira ikasle horiek.

    • Ez da matrikula baldintzaturik eginen ondorengo unibertsitate masterretan:  

      • Unibertsitate Masterra Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidean

      • Unibertsitate Master Bikoitza Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidean eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan 

      • Proiektuen Zuzendaritzan

      • Unibertsitate Masterra Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietan

      • Bigarren Hezkuntzako Irakasletza

      • Unibertsitate Master Bikoitza Historian eta Memorian eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan 

      • Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean 

    • 2024/2025 ikasturterako plazen banaketa

Betebehar espezifikoak

  • Onarpena eginen da master bakoitzak berezko dituen edo Unibertsitateak ezartzen dituen betebehar espezifikoen eta balorazio irizpideen arabera.
  • Betebehar espezifiko horiek master bakoitzaren aurkezpenaren “Sarbidea eta onarpena” atalean kontsultatzen ahal dira.
  • Atzerriko ikasleek espainierako B1 maila egiaztatu behar dute, salbu eta tituluaren oroitidazkian hortik gorako maila eskatzen bada. Hori ez da beharrezkoa izanen masterrera sartzeko aukera ematen duten ikasketak gaztelaniaz gainditu badituzte. Ziurtagiririk aurkeztu ezin badute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolatzen duen berariazko proba egin dezakete.Informazio gehiago esteka honetan.
  • Tituluaren homologazioa
    • Atzerriko hezkuntza-sistema bateko titulazio batetik lanbidean aritzeko gaitzen duten master batera sartzeko, tituluak homologatua egon beharko du. 
      Bigarren Hezkuntzako eta Osasun Psikologia Orokorreko irakasleen masterretan salbuespenak egon daitezke. Kontsultatu horri buruz masterraren orrialde espezifikoa.
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaintzan lanbidean aritzeko gaitzen duten masterrak honakoak dira:
      • Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan
      • Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan
      • Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan
      • Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
      • Unibertsitate Masterra Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidean
      • Unibertsitate Masterra Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean
         
  • Atzerriko hezkuntza-sistema batean lortutako titulazio batekin sartzeak ez du berekin ekartzen aldez aurreko tituluaren homologazioa, ez eta titulu horren aitorpena ere masterreko ikasketetan onartua izatea ez den bestelako ondorioetarako.

Araudia eta maiz egiten diren galderak