Masterrak: matrikula
Matrikula aldatzea
Matrikula aldatuz, irakasgaiak ordeztu, kendu edo gehitu ditzakezu, edo matrikula egitean aplikatu ez ziren salbuespenak eta bekak eskatu.
Araudia:
- Masterreko ikasketen arauak (Gobernu Kontseiluaren 2020ko ekainaren 19ko Erabakia).
- 838/2021 Ebazpena, 2021eko apirilaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitate masterreko matrikula aldatzeko irizpideei buruzkoa.
Zilegi da matrikulatu gabeko irakasgaien ordez kreditu kopuru bera edo handiagoa duten matrikulatu gabeko beste irakasgai batzuk hartzea, betiere bete egiten bada Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauen arabera matrikulatutako kredituak denboran antolatzeari buruz ezarritakoa.
Eskaera egiteko epea: irakasgaia ematen hasi den egunetik 10 eguneko epean beranduenez ere, baldin eta irakasgaia desagertu ez bada.
Irakasgai gehiagotan matrikula zaitezke, baldin eta ez baduzu gainditzen arauetan ezarritako gehieneko kreditu kopurua.

Kasu hauetan ken ditzakezu irakasgaiak matrikulatik:
Zilegi duzu matrikulatik irakasgai bat edo gehiago kentzea, betiere Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauetan ezarritakoa betetzen bada.
Irakasgaiak kentzeko, honako hauek bete behar dira:
- Irakasgaia ebaluatzeko akta itxia ez egotea eskaera egiteko unean.
- Irakasgaiaren erdia baino gehiago eman gabe egotea.
- Uko eginez gero, ikasturte bakoitzean gutxienez matrikulatu beharreko kreditu kopuruari buruz masterren araudiak dioena ez urratzea.
Baldintzak:
- Ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.
- Irakasgai bakoitzean behin bakarrik eskatzen ahalko da.
- Lehenbizikoz matrikulatutako irakasgaietarako bakarrik balio du.
- Gutxienez 15 ECTS kreditutan matrikulatua gelditu behar duzu ikasturte bakoitzean.
- Kasu guztietan, Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauen arabera matrikulatutako kredituak denboran antolatzeari buruz ezarritakoa bete behar da.
Zilegi duzu matrikulatik irakasgai bat edo gehiago kentzeko eskatzea baldin eta ikasten jarraitzea oztopatzen dizun bat-bateko salbuespenezko egoeraren bat suertatzen bazaizu eta behar bezala justifikatzen baduzu.
Errektoreorde eskudunak ebatziko ditu eskaerak. Matrikularen zenbatekoa itzuli eginen da, bidezkoa dela iritziz gero.
Eskaera egiteko epea:
- Egoera gertatzen den unean eta irakasgaiaren ebaluazioa baino lehen.
NUPen gainditu gabeko irakasgairen bat ezin baduzu egin mugikortasuneko programa egiten ari zaren bitartean irakasten delako, zilegi da irakasgaia matrikulatik kentzea. Prezio publikoen zenbatekoa itzuliko zaizu.
Eskaerak aurkezteko epea:
- 10 egun, matrikula formalizatzen duzunetik hasita.
Matrikula egiten ari zinela salbuespen edo diru-onuraren bat ez bazenuen eskatu edo beste ordainketa-kontzepturen bat eskatu behar baduzu, hala nola ordainketa zatikatzea.

Matrikula baliogabetzea

Master amaierako lanari uko egiteko epea:
- 2024ko uztailaren 31 (2023-2024 ikasturtea)
- 2025eko uztailaren 31 (2024-2025 ikasturtea)

Ikasleek eskubidea dute inolako justifikaziorik gabe matrikula erabat baliogabetzeko, horretarako ezarritako epeetan:
- Urriaren 2ra arte; edo hilabete bat, masterraren ikasturtea hasten denetik.
- Matrikula ikasturtea hasita dagpemeam formalizatuz gero: hilabete bat, matrikula egiten denetik.
Ezarritako epearen barnean egindako matrikula bat baliogabetuz gero, matrikulatu, aitortu edo baliokidetutako kredituengatik ordaindutako prezio publikoen % 100 itzuliko zaio ikasleari, betiere aipatu kreditu horiek aktan kalifikaziorik ez badute matrikula baliogabetu nahi den ikasturtean.
Nolanahi ere, matrikula baliogabetu arren, espedientea irekitzeagatik ezarritako prezio publikoak eta administrazio-kudeaketari dagozkionak ordaindu beharko dira.
Garrantzitsua: matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea; berariaz eskatu behar da hori.
Matrikula baliogabetzen ez bada, Unibertsitatearekiko zorra sortzen da, eta geroago beste edozein tramite egitea eragozten du, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein kudeaketa akademiko-administratibo ere. Ondorengo ikasturteetan ere ezin izanen da matrikularik egin.
Matrikula erabat baliogabetzeari buruz ezarritakoa galarazi gabe, ikasleak ikasturtearen edozein unetan eskatzen ahalko du matrikula baliogabetzeko, baldin eta ikasleak behar bezala justifikatutako aparteko egoeraren bat gertatu bada bat-batean eta, horren ondorioz, ikasleak ezin badu bere ikasketekin jarraitu ikasturtearen gainerako zatian.
Matrikulatutako irakasgaietakoren bat jada ebaluatuta badago eta kalifikazioa ebaluazio aktetan jasota baldin badago, irakasgai hori ezin izanen da baliogabetu.
Lehen ikasmailan estreinakoz ikasleak matrikula eginda eduki, eta, ikasleak behar bezala justifikatutako aparteko egoeraren bat bat-batean gertatzearen ondorioz matrikula baliogabetzen bazaio, ikasleak ikasketa horietan lehen bezala matrikulatzeko eskubidea izaten jarraituko du, hurrengo aurreinskripzio prozesuan berriz parte hartu beharrik gabe. Ikaspostu hori ez da onarpen mugen barnean zenbatuko.
- Ezarritako epearen barnean eta forman egindako matrikula bat baliogabetuz gero, matrikulatu, aitortu edo baliokidetutako kredituengatik ordaindutako prezio publikoen % 100 itzuliko zaio ikasleari, betiere aipatu kreditu horiek aktan kalifikaziorik ez badute matrikula baliogabetu nahi den ikasturtean.
Inolaz ere ez dira itzuliko espedientea irekitzeagatik ezarritako prezio publikoak, ezta kudeaketa administratiboari dagozkionak ere.
- Matrikula baliogabetzen ez bada, Unibertsitatearekiko zorra sortzen da, eta geroago beste edozein tramite egitea eragozten du, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein kudeaketa akademiko-administratibo ere.
Matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula baliogabetzea, berariaz eskatu behar da hori.
- Ikasketak bertan behera utziz gero, lehendik formalizatutako matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea. Espresuki eskatu behar da hori, Unibertsitatearekiko zorrik ez sortzeko.
Matrikula aldatuz, irakasgaiak ordeztu, kendu edo gehitu ditzakezu, edo matrikula egitean aplikatu ez ziren salbuespenak eta bekak eskatu.
Araudia:
- Masterreko ikasketen arauak (Gobernu Kontseiluaren 2020ko ekainaren 19ko Erabakia).
- 838/2021 Ebazpena, 2021eko apirilaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitate masterreko matrikula aldatzeko irizpideei buruzkoa.
Zilegi da matrikulatu gabeko irakasgaien ordez kreditu kopuru bera edo handiagoa duten matrikulatu gabeko beste irakasgai batzuk hartzea, betiere bete egiten bada Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauen arabera matrikulatutako kredituak denboran antolatzeari buruz ezarritakoa.
Eskaera egiteko epea: irakasgaia ematen hasi den egunetik 10 eguneko epean beranduenez ere, baldin eta irakasgaia desagertu ez bada.
Irakasgai gehiagotan matrikula zaitezke, baldin eta ez baduzu gainditzen arauetan ezarritako gehieneko kreditu kopurua.
Eskaera egiteko epea: irakasgaia ematen hasi den egunetik 10 eguneko epean beranduenez ere, baldin eta irakasgaia desagertu ez bada.
Kasu hauetan ken ditzakezu irakasgaiak matrikulatik:
Zilegi duzu matrikulatik irakasgai bat edo gehiago kentzea, betiere Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauetan ezarritakoa betetzen bada.
Irakasgaiak kentzeko, honako hauek bete behar dira:
- Irakasgaia ebaluatzeko akta itxia ez egotea eskaera egiteko unean.
- Irakasgaiaren erdia baino gehiago eman gabe egotea.
- Uko eginez gero, ikasturte bakoitzean gutxienez matrikulatu beharreko kreditu kopuruari buruz masterren araudiak dioena ez urratzea.
Baldintzak:
- Ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.
- Irakasgai bakoitzean behin bakarrik eskatzen ahalko da.
- Lehenbizikoz matrikulatutako irakasgaietarako bakarrik balio du.
- Gutxienez 15 ECTS kreditutan matrikulatua gelditu behar duzu ikasturte bakoitzean.
- Kasu guztietan, Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauen arabera matrikulatutako kredituak denboran antolatzeari buruz ezarritakoa bete behar da.
Zilegi duzu matrikulatik irakasgai bat edo gehiago kentzeko eskatzea baldin eta ikasten jarraitzea oztopatzen dizun bat-bateko salbuespenezko egoeraren bat suertatzen bazaizu eta behar bezala justifikatzen baduzu.
Errektoreorde eskudunak ebatziko ditu eskaerak. Matrikularen zenbatekoa itzuli eginen da, bidezkoa dela iritziz gero.
Eskaera egiteko epea:
- Egoera gertatzen den unean eta irakasgaiaren ebaluazioa baino lehen.
NUPen gainditu gabeko irakasgairen bat ezin baduzu egin mugikortasuneko programa egiten ari zaren bitartean irakasten delako, zilegi da irakasgaia matrikulatik kentzea. Prezio publikoen zenbatekoa itzuliko zaizu.
Eskaerak aurkezteko epea:
- 10 egun, matrikula formalizatzen duzunetik hasita.
Matrikula egiten ari zinela salbuespen edo diru-onuraren bat ez bazenuen eskatu edo beste ordainketa-kontzepturen bat eskatu behar baduzu, hala nola ordainketa zatikatzea.
Eskaerak aurkezteko epea:
- 10 egun, matrikula formalizatzen duzunetik hasita.
Kasu hauetan ken ditzakezu irakasgaiak matrikulatik:
Zilegi duzu matrikulatik irakasgai bat edo gehiago kentzea, betiere Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauetan ezarritakoa betetzen bada.
Irakasgaiak kentzeko, honako hauek bete behar dira:
- Irakasgaia ebaluatzeko akta itxia ez egotea eskaera egiteko unean.
- Irakasgaiaren erdia baino gehiago eman gabe egotea.
- Uko eginez gero, ikasturte bakoitzean gutxienez matrikulatu beharreko kreditu kopuruari buruz masterren araudiak dioena ez urratzea.
Master amaierako lanari uko egiteko epea:
- 2024ko uztailaren 31 (2023-2024 ikasturtea)
- 2025eko uztailaren 31 (2024-2025 ikasturtea)
Baldintzak:
- Ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.
- Irakasgai bakoitzean behin bakarrik eskatzen ahalko da.
- Lehenbizikoz matrikulatutako irakasgaietarako bakarrik balio du.
- Gutxienez 15 ECTS kreditutan matrikulatua gelditu behar duzu ikasturte bakoitzean.
- Kasu guztietan, Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauen arabera matrikulatutako kredituak denboran antolatzeari buruz ezarritakoa bete behar da.
Zilegi duzu matrikulatik irakasgai bat edo gehiago kentzeko eskatzea baldin eta ikasten jarraitzea oztopatzen dizun bat-bateko salbuespenezko egoeraren bat suertatzen bazaizu eta behar bezala justifikatzen baduzu.
Errektoreorde eskudunak ebatziko ditu eskaerak. Matrikularen zenbatekoa itzuli eginen da, bidezkoa dela iritziz gero.
Eskaera egiteko epea:
- Egoera gertatzen den unean eta irakasgaiaren ebaluazioa baino lehen.
NUPen gainditu gabeko irakasgairen bat ezin baduzu egin mugikortasuneko programa egiten ari zaren bitartean irakasten delako, zilegi da irakasgaia matrikulatik kentzea. Prezio publikoen zenbatekoa itzuliko zaizu.
Eskaerak aurkezteko epea:
- 10 egun, matrikula formalizatzen duzunetik hasita.
Ikasleek eskubidea dute inolako justifikaziorik gabe matrikula erabat baliogabetzeko, horretarako ezarritako epeetan:
- Urriaren 2ra arte; edo hilabete bat, masterraren ikasturtea hasten denetik.
- Matrikula ikasturtea hasita dagpemeam formalizatuz gero: hilabete bat, matrikula egiten denetik.
Ezarritako epearen barnean egindako matrikula bat baliogabetuz gero, matrikulatu, aitortu edo baliokidetutako kredituengatik ordaindutako prezio publikoen % 100 itzuliko zaio ikasleari, betiere aipatu kreditu horiek aktan kalifikaziorik ez badute matrikula baliogabetu nahi den ikasturtean.
Nolanahi ere, matrikula baliogabetu arren, espedientea irekitzeagatik ezarritako prezio publikoak eta administrazio-kudeaketari dagozkionak ordaindu beharko dira.
Garrantzitsua: matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea; berariaz eskatu behar da hori.
Matrikula baliogabetzen ez bada, Unibertsitatearekiko zorra sortzen da, eta geroago beste edozein tramite egitea eragozten du, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein kudeaketa akademiko-administratibo ere. Ondorengo ikasturteetan ere ezin izanen da matrikularik egin.
Matrikula erabat baliogabetzeari buruz ezarritakoa galarazi gabe, ikasleak ikasturtearen edozein unetan eskatzen ahalko du matrikula baliogabetzeko, baldin eta ikasleak behar bezala justifikatutako aparteko egoeraren bat gertatu bada bat-batean eta, horren ondorioz, ikasleak ezin badu bere ikasketekin jarraitu ikasturtearen gainerako zatian.
Matrikulatutako irakasgaietakoren bat jada ebaluatuta badago eta kalifikazioa ebaluazio aktetan jasota baldin badago, irakasgai hori ezin izanen da baliogabetu.
Lehen ikasmailan estreinakoz ikasleak matrikula eginda eduki, eta, ikasleak behar bezala justifikatutako aparteko egoeraren bat bat-batean gertatzearen ondorioz matrikula baliogabetzen bazaio, ikasleak ikasketa horietan lehen bezala matrikulatzeko eskubidea izaten jarraituko du, hurrengo aurreinskripzio prozesuan berriz parte hartu beharrik gabe. Ikaspostu hori ez da onarpen mugen barnean zenbatuko.
- Ezarritako epearen barnean eta forman egindako matrikula bat baliogabetuz gero, matrikulatu, aitortu edo baliokidetutako kredituengatik ordaindutako prezio publikoen % 100 itzuliko zaio ikasleari, betiere aipatu kreditu horiek aktan kalifikaziorik ez badute matrikula baliogabetu nahi den ikasturtean.
Inolaz ere ez dira itzuliko espedientea irekitzeagatik ezarritako prezio publikoak, ezta kudeaketa administratiboari dagozkionak ere. - Matrikula baliogabetzen ez bada, Unibertsitatearekiko zorra sortzen da, eta geroago beste edozein tramite egitea eragozten du, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein kudeaketa akademiko-administratibo ere.
Matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula baliogabetzea, berariaz eskatu behar da hori. - Ikasketak bertan behera utziz gero, lehendik formalizatutako matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea. Espresuki eskatu behar da hori, Unibertsitatearekiko zorrik ez sortzeko.