Masterrak: matrikula
1
2
3
4
5
Egin zure matrikula
Matrikula Interneten bidez egin behar da, eta webguneko egutegiari jarraitu behar zaio. Zein zerrendatan onartua izan zaren, matrikulazio data bat edo beste egokituko zaizu.
Online matrikula bukatutakona, matrikulazio-prozesua amaitutzat eman dadin, dokumentazioa bidali eta ordainketa egin beharko da (Internet bidez edo bankuan) irailaren 30a baino lehen.
Gidan dago adierazia pausoz pauso matrikula nola egin.
Automatrikularen programak bidea ematen du matrikularen frogagiria, abonu agiria eta egiaztagutuna ikaslearen helbide elektronikora bidaltzeko. EZ da nahitaezkoa dokumentu horiek Unibertsitatean aurkeztea.
Nola eta noiz ordaindu behar da?
Matrikula bukatutakoan, abonu agiri (edo ordainketa gutun) bat eskuratuko duzu, eta prozesua amaitzean deskargatzen edo inprimatzen ahalko duzu. Bi aukera hauetako baten bidez egin beharko duzu ordainketa:
Epea: 15 egun natural. Ez da beharrezkoa ordainagiria Unibertsitatean aurkeztea.
Garrantzitsua: unibertsitateak ez du inoiz ordainketarik helbideratzen kontu korrontearen bidez; hortaz, abonu agiria da ordaintzeko modu bakarra.
Oradinketa bakarra edo zatikatua
Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.
- Ordainketa bakarra
Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean, edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean. - Ordainketa zatikatu. Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan. Epe bakoitzean ikasleak jasoko du bere posta elektronikoan ordainagiria edo abonu-agiria.
- 1. epea. Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak
Matrikularen abonu-agirian adierazten den epean. - 2. epea. Zenbatekoaren % 20
2025eko urriaren 13tik 31ra arte - 3. epea. Zenbatekoaren % 20.
2026ko urtarrilaren 12tik 30era arte - 4. epea. Zenbatekoaren % 20.
2026ko apirilaren 13tik 30era arte
- 1. epea. Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak
Matrikula formalizatu eta gero, dokumentazio hau Graduondoko Ikasketen Atalean eta modu presentzialean aurkeztu beharko duzu irailaren 30a baino lehen:
- Tasak ordaintzetik salbuetsita geratzeko edo murrizteko eskubidearen frogagiria.
Matrikula egitean ordainketa-salbuespenen bat izateko dokumentazioa aurkeztu baduzu, jatorrizko dokumentua aurkeztu beharko duzu. Salbuespena izanen dira Nafarroan emandako familia ugarien edo guraso bakarrekoen txartelak. - Jatorrizko ikasketetan lorturiko kalifikazioen ziurtagiria, bai eta titulu unibertsitarioa ere, salbu eta NUPeko ikaslea izan bazara.
Tituluaren ziurtagiriak CSVa badu edo modu digitalean egiazta badaiteke, ez da beharrezkoa izanen jatorrizkoa aurkeztea, eta postaz bidaltzen ahalko duzu posgrado@unavarra.es helbidera.
Atzerrian egindako ikasketen kasuan, kalifikazioen ziurtagiria eta unibertsitateko titulua legeztatuta egon behar dira.
.
Aipatu dokumentazioa aurkezten ez bada, matrikula baliogabetzen ahalko da eta, betiere, ondoren ez da tramite akademiko-administratiborik egiten ahalko.