Masterra: sarbidea eta onarpena
1
2
3
4
5
Aurreinskripzioa
Aurreinskripzioa nola egin
- Master bakar batean egiten ahal duzu aurreinskripzioa. Kontsultatu masterren eskaintza osoa.
- Kontsultatu unibertsitatearteko masterretan eta master bikoitzetan aurreinskripzioa egiteko baldintza espezifikoak.
- Aurreinskripzioa Internet bidez eginen da.
- Aurreinskripzioa egiteko gida
- Erregistroa (pasahitzik ez baduzu). Erregistroa aurreinskripzioa egiteko epeak irekita daudenean baino ezin da egin.
- Berreskuratu pasahitza
Masterrean sartzeko ikasketak amaituta ez dituzten ikasleek edozein epetan eman ahal izango dute izena, ahal izanez gero lehenbizikoan. Aurrez izena emateko unean aurkeztutako notekin barematuko da espedientea. Aurkezten ez bada, espedientea 5,0 zenbakiarekin barematuko da, eta ez da puntuazioa aldatuko, nahiz eta geroago entregatu.
*Salbuespena: matrikula baldintzatua onartzen ez duten masterretan (Proiektuen Zuzendaritza, Bigarren Hezkuntzako Irakasletza, Abokatutzarako Sarbidea, Osasunaren arloko Psikologia Orokorra), komeni da aurreinskripzioa lehen epean egitea, nahiz eta ikasketak amaitu gabe egon. Titulua eta espediente osoa izatean, dokumentazio hori entregatuko da, baloratzeko.
Beharrezko dokumentazioa
Aurreinskripzioa online egiten denean, honako agiri hauek gehitu beharko dira “Erantsi dokumentuak” pantailan:
- NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
- Curriculum vitaea + Hizkuntza-tituluak. (ikus irizpide espezifikoak master bakoitzaren sarbideari eta onarpenari buruzko atalean)
- Aurretiazko ikasketak ez badira NUPen egin: masterrerako sarbidea ematen duen unibertsitateko tituluaren eta dagokion ziurtagiri akademikoaren edo espedientearen fotokopia. Atzerriko hizkuntza batean emanak badaude, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar dira.
- Masterrak lanbidean aritzeko gaitzen badu, eta sarbidea ematen duen titulua Europako Unibertsitate Eremuko hezkuntza-sistema batean edo bestelako hezkuntza-sistema batean lortu bada, titulua homologatua aurkeztu behar da..
- Atzerrian egindako unibertsitateko ikasketak: gomendagarria da batez besteko noten baliokidetza-agiria aurkeztea, Unibertsitateen Ministerioak emana. Aurkeztu ezean, espedientea 5eko batezbestekoarekin barematuko da.
- Bisaren kopia: halakorik behar duten ikasleen kasuan, aurreinskripzioa bigarren edo aparteko epean egiten badute.
- Atzerriko ikasleak: Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko (EEMB) espainierazko B1 maila.
Ziurtagiririk aurkeztu ezin badute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolatzen duen berariazko proba egin dezakete.Informazio gehiago esteka honetan. - Desgaitasunen bat duten pertsonentzako kupoa: % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala
- Masterren araberako dokumentazio espezifikoa:
- Osasun Zientzietako Ikerketako eta Osasun Publikoko masterrak: baremazio orriak - Baremazioa Osasun Zientzietako Ikerketan / Baremazioa Osasun Publikoan
- Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterra: izena emateko fitxa espezifikoa eta atzerriko hizkuntza bateko B1 mailaren edo hortik gorako mailaren ziurtagiria. (Onartutako ziurtagiriak: Alemana, Frantsesa eta Ingelesa)
- Ingeniaritza Informatikoko Masterra: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
- Ingeniaritza Telekomunikazioko Masterra: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
- Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Zibersegurtasuneko Master Bikoitza: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
- Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Master Bikoitza: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
- International Businesseko Masterra: Ingeleseko B2 mailaren edo hortik gorako mailaren ziurtagiria.
Nola aurkeztu dokumentazioa
- Aurreinskripzioa on line egiten den bitartean, “Erantsi dokumentuak” erlaitzaren bidez.
Epea
- Aurreinskripzioa egiteko epearen barnean entregatu behar da dokumentazioa.
Unibertsitate Master Bikoitza Industria Ingeniaritzan eta Enpresen Zuzendaritzan
- aurreinskripzioari eta sarbideari buruzko baldintza espezifikoak
Master Bikoitzean aurreinskripzioa egiteak berekin dakar Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean ere aurreinskripzioa egitea bigarren aukera gisa.
Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean
- aurreinskripzioari eta sarbideari buruzko baldintza espezifikoak.
Master Bikoitzean aurreinskripzioa egiteak berekin dakar Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean ere aurreinskripzioa egitea bigarren aukera gisa.
Unibertsitate Master Bikoitza Ingeniaritza Informatikoan eta Zibersegurtasunean
- aurreinskripzioari eta sarbideari buruzko baldintza espezifikoak
Master Bikoitzean aurreinskripzioa egiteak berekin dakar Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterrean ere aurreinskripzioa egitea bigarren aukera gisa
Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Zibersegurtasunean
- aurreinskripzioari eta sarbideari buruzko baldintza espezifikoak.
Master Bikoitzean aurreinskripzioa egiteak berekin dakar Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean ere aurreinskripzioa egitea bigarren aukera gisa.
Unibertsitate Master Bikoitza Historian eta Memorian eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
- aurreinskripzioari eta sarbideari buruzko baldintza espezifikoak
Master Bikoitzean aurreinskripzioa egiteak berekin dakar Bigarren Hezkontzako Irakasletza Unibertsitate Masterrean ere aurreinskripzioa egitea bigarren aukera gisa
Unibertsitate Master Bikoitza Abokatutzarako Sarbidean eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan
- aurreinskripzioari eta sarbideari buruzko baldintza espezifikoak
Master Bikoitzean aurreinskripzioa egiteak berekin dakar Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterrean ere aurreinskripzioa egitea bigarren aukera gisa
Unibertsitatearteko masterrak
Ondoren adierazten diren unibertsitatearteko masterretako aurreinskripzioa unibertsitate koordinatzailean eginen da. Kontsultatu master bakoitzean izena emateko datak eta prozedurak: