Joan eduki nagusira

Unibertsitate Master Bikoitza Industria Ingeniaritzan eta Enpresen Zuzendaritzan

Eskuratu ezazu enpresen ikuspegi zabal eta sakona arrakastaz aritzeko industria-ingeniaritzaren esparruko zeinahi erakundetako zuzendari lanetan.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 7 ods 8 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Master Bikoitza?

  • Legezko gaitasuna emanen dizulako industria-ingeniariaren lanbidean aritzeko, eta erakundeetako zuzendari izaten ikasiko duzulako.
  • Ikuspegi zabal eta sakona emanen dizulako enpresa gaietan, gauza izan zaitezen zeinahi erakunderen zuzendaritza prozesuari heltzeko, gero eta konplexuagoa, lehiakorragoa eta globalagoa den ingurune batean.
  • Espainia mailan berria den titulu bikoitz honek eginkizun hauetarako prestatu nahi ditu ikasleak:
    • Industria-ingeniariaren lanbidean aritzeko: munta handiko proiektuei heltzeko aukera emanen dieten ezagutza teknikoak emanez.
    • Karrera profesionala enpresen zuzendaritzaren esparruan garatzeko: enpresen zuzendaritzarako gaitasuna emanez. 
  • Programa bi ikasmailatan egiten da, eta aukera ematen du bi titulazio hauek lortzeko aldi berean:
    • Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan
      Ikasleek diziplina anitzeko prestakuntza aurreratua jasoko dute ingeniaritzaren eremu askotan, hala nola ingeniaritza elektrikoan, mekanikoan, termikoan, elektrikoan, energetikoan, automatikoan eta kimikoan, eta, hartara, gai izanen dira eraikuntza eta instalazio industrialak egin eta egiaztatzeko. 
    • Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
      Zer eskuratuko duten ikasleek:
      • Enpresen zuzendaritzan erabiltzen diren tresna eta teknika berritzaileenen ezagutza aplikatua.
      • Gehien eskatzen diren zuzendaritzako gaitasunak, hala nola lidergoa, gatazken konponbidea edo adimen emozionala.
  • Irakaskuntzan parte-hartzean oinarritutako metodologiak erabiltzen dira, talde-lanera bideratutakoak, esate baterako:
    • Kasuak aztertzea eta haiei buruz eztabaidatzea.
    • Enpresa birtual baten zuzendaritza, zuzendaritza estrategikoko simulatzaile baten bidez.
    • Edo zuzendaritzari laguntzeko berariazko softwarea erabiltzea.
  • Kualifikazio handiko irakasleak izanen dituzu:
    • Nazioartean ospe akademiko egiaztatua duten irakasle doktoreak.
    • Eta ingeniaritzaren eta enpresen zuzendaritzaren esparruan esperientzia zabala duten profesionalak.
       

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Master Bikoitzera?

  • Industria Teknologien Ingeniaritzetatik.
  • Industria-ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen duten graduetatik.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoan, gradu hauetatik: Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza.
  • Industria Ingeniaritza Teknikoak (Mekanika, Elektrizitatea eta Elektronika espezialitateak).

Zertan egiten ahalko dut lan Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Master Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Berrikuntza teknologikoko proiektuak kudeatzen, automobilgintzan, osagaien industrian, elektronikan eta komunikazioetan, energia sektorean, energia berriztagarrienean, ingurumenaren arloan, garraio azpiegituretan eta abarretan.
  • Diziplina anitzeko taldeak gidatzen enpresa-zuzendari gisa.
  • I+G+b-ko proiektuak gidatzen.
  • Ikerketa-karrera hasten ahalko duzu, doktoretza-tesi bat egin nahi baduzu.

Gaitasunak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Sarbideko graduaren espediente akademikoak zehaztuko du onarpenerako eta matrikularako lehentasun ordena. Nolanahi ere, onartua izateko gutxieneko nota master bikoitza osatzen duten masterretako bakoitzerako onarpen nota adinakoa edo handiagoa izan beharko da.

Matrikula

Ikasleak beren berariazko irakaskuntza programazioko irakasgaietan soilik matrikulatuko dira ikasturte bakoitzean. Master Bikoitzeko ikasleek berariazko programazioko lehen ikasmaila osoan matrikulatu beharko dute.

Eskatzen den errendimendua

  • Gehienez ere, 3 ikasturtetan gainditu behar dituzte ikasleek Master Bikoitzeko irakasgaiak.
  • Lehenbiziko ikasmaila bukatutakoan, Master Bikoitzaren irakaskuntza-programazio espezifikoko gutxienez 60 ECTS kreditu izan behar dituzte gaindituak.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula