Joan eduki nagusira

Masterra: sarbidea eta onarpena

 

Aurreinskripzioa

Aurreinskripzioa nola egin

  • Bi Masterretan egiten ahal duzu aurreinskripzioaKontsultatu masterren eskaintza osoa. Bi masterretan edo Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterreko bi espezioalitatetan eskatzen ahal da ikaspostua. Aurreinskripzioa bi masterretan edo BHIUMeko bi espezialitatetan egitekotan, erabakigarria da zer ordenetan egiten den aurreinskripzioa. Master bakoitzean, hura lehenbiziko aukera gisa eskatu dutenek izanen dute lehentasuna. Lehenbizi, batean egin beharko duzu aurreinskripzioa, eta horren ondoren izanen duzu bigarren aurreinskripzioa egiteko aukera. Bigarren aurreinskripzioan ez da beharrezkoa dokumentazioa berriz igotzea, lehenbizikoan igo duzula agertu baita. Bigarren aurreinskripzioaren egiaztagirian bi aurreinskripzioak azalduko dira, lehentasun ordena adierazita.
  • Kontsultatu unibertsitatearteko masterretan eta master bikoitzetan aurreinskripzioa egiteko baldintza espezifikoak.
  • Aurreinskripzioa Internet bidez eginen da. Bigarren epean ez da aurreinskripziorako irekiko Proiektuen Zuzendaritzako Masterra.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa

Masterrean sartzeko ikasketak amaituta ez dituzten ikasleek edozein epetan eman ahal izango dute izena. Espedientea barematu egingo da aurreinskripzioaren unean aurkeztutako notekin, matrikula baldintzaturik onartzen ez duten masterretan izan ezik, horietan barematu egingo baita espediente osoa entregatzen denean. 
Aurkezten ez bada, espedientea 5,0 zenbakiarekin barematuko da.
*Salbuespena: matrikula baldintzatua onartzen ez duten masterretan (Proiektuen Zuzendaritza, Bigarren Hezkuntzako Irakasletza, Abokatutzarako Sarbidea, Osasunaren arloko Psikologia Orokorra), komeni da aurreinskripzioa lehen epean egitea, nahiz eta ikasketak amaitu gabe egon. Titulua eta espediente osoa izatean, dokumentazio hori entregatuko da, baloratzeko.

 

Beharrezko dokumentazioa

Aurreinskripzioa online egiten denean, honako agiri hauek gehitu beharko dira “Erantsi dokumentuak” pantailan:

  • NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
  • Curriculum vitaea + Hizkuntza-tituluak. (ikus irizpide espezifikoak master bakoitzaren sarbideari eta onarpenari buruzko atalean)
  • Aurretiazko ikasketak ez badira NUPen egin: masterrerako sarbidea ematen duen unibertsitateko tituluaren eta dagokion ziurtagiri akademikoaren edo espedientearen fotokopia, bataz besteko nota agertzen den lekuan. Atzerriko hizkuntza batean emanak badaude, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar dira.
  • Masterrak lanbidean aritzeko gaitzen badu, eta sarbidea ematen duen titulua Europako Unibertsitate Eremuko hezkuntza-sistema batean edo bestelako hezkuntza-sistema batean lortu bada, titulua homologatua aurkeztu behar da..
  • Atzerrian egindako unibertsitateko ikasketak: gomendagarria da batez besteko noten baliokidetza-agiria aurkeztea, Unibertsitateen Ministerioak emana. Aurkeztu ezean, espedientea 5eko batezbestekoarekin barematuko da.
  • Bisaren kopia: halakorik behar duten ikasleen kasuan, aurreinskripzioa bigarren edo aparteko epean egiten badute.
  • Atzerriko ikasleak: Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko (EEMB) espainierazko B1 maila.
    Ziurtagiririk aurkeztu ezin badute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolatzen duen berariazko proba egin dezakete.Informazio gehiago esteka honetan.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonentzako kupoa: % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala
  • Masterren araberako dokumentazio espezifikoa:
    • Osasun Zientzietako Ikerketako eta Osasun Publikoko masterrak: baremazio orriak  - Baremazioa Osasun Zientzietako Ikerketan / Baremazioa Osasun Publikoan
    • Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterra: Atzerriko hizkuntza bateko B1 mailaren edo hortik gorako mailaren ziurtagiria. (Onartutako ziurtagiriak: Alemana, Frantsesa eta Ingelesa)
    • Ingeniaritza Informatikoko Masterra: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
    • Ingeniaritza Telekomunikazioko Masterra: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
    • Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Zibersegurtasuneko Master Bikoitza: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
    • Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Master Bikoitza: IKTetako Talentu Programaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko formularioa
    • International Businesseko Masterra: Ingeleseko B2 mailaren edo hortik gorako mailaren ziurtagiria. 

Nola aurkeztu dokumentazioa

  • Aurreinskripzioa on line egiten den bitartean, “Erantsi dokumentuak” erlaitzaren bidez.

Epea

  • Aurreinskripzioa egiteko epearen barnean entregatu behar da dokumentazioa.

Unibertsitate Master Bikoitza Industria Ingeniaritzan eta Enpresen Zuzendaritzan

Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean

Unibertsitate Master Bikoitza Ingeniaritza Informatikoan eta Zibersegurtasunean

Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Zibersegurtasunean

Unibertsitate Master Bikoitza Historian eta Memorian eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

Unibertsitate Master Bikoitza Abokatutzarako Sarbidean eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan

Unibertsitatearteko masterrak

Ondoren adierazten diren unibertsitatearteko masterretako aurreinskripzioa unibertsitate koordinatzailean eginen da. Kontsultatu master bakoitzean izena emateko datak eta prozedurak: