Joan eduki nagusira

Unibertsitate Master Bikoitza Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan eta Historian eta Memorian

 

 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa Matrikula Matrikula

Espezializa zaitez memoriari eta ondareari buruzko kultura-bitartekaritzan eta presta zaitez Geografia eta Historia irakasteko Bigarren Hezkuntzako zeinahi etapatan.
Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterrak DBHn eta Batxilergoan irakasle aritzeko gaitzen du. 

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 4 ods 5 ods 8 ods 10 ods 11 ods 16 

 

Zergatik ikasi Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Master Bikoitza?

  • Ondarearen arloko kudeaketan eta hezkuntzan ezinbestekoak diren Memoria eta Historia arloetako diziplinarteko ezagutzak lortuko dituzu.
  • Irakasle lanean aritzeko eta Bigarren Hezkuntzako irakasle oposizioak egiteko beharrezkoa den gaikuntza lortuko duzu.
  • Ikastetxe publiko eta itunduetan praktikak egiteko aukera izanen duzu.
  • Kualifikazio handiko irakasleak.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Master Bikoitzera?

  • Gradua Historian eta Ondarean
  • Gradua Historian
  • Gradua Geografian edo Artearen Historian

Zertan egiten ahalko dut lan Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Master Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Irakasle moduan Bigarren Hezkuntzako etapa guztietan
  • Ondarearen kudeaketaren arloko lanetan museoetan, artxiboetan edo interpretazio zentroetan.
  • Historiaren, ondarearen eta/edo memoriaren esparruko ikerketa zientifikoan
  • Ondareari buruzko hezkuntza

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Sarbideko graduaren espediente akademikoak zehaztuko du onarpenerako eta matrikularako lehentasun ordena. Nolanahi ere, onartua izateko gutxieneko nota master bikoitza osatzen duten masterretako bakoitzerako onarpen nota adinakoa edo handiagoa izan beharko da.

Matrikula

Ikasleak beren berariazko irakaskuntza-programazioko irakasgaietan baizik ez dira matrikulatuko ikasturte bakoitzean. Master bikoitzeko ikasleek berariazko programazioko lehenbiziko ikasmaila osoan matrikulatu beharko dute.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula