Masterra: sarbidea eta onarpena
mediation
1
Nor sartzen ahal da master bat egitera?
keyboard_arrow_down
keyboard_arrow_down
palette
2
Tituluen eta ikaspostuen eskaintza
keyboard_arrow_down
keyboard_arrow_down
event_note
3
Egutegia
keyboard_arrow_down
keyboard_arrow_down
important_devices
4
Aurreinskripzioa
keyboard_arrow_down
keyboard_arrow_down
add_task
5
Onartuen zerrendak
keyboard_arrow_down
keyboard_arrow_down
Tituluen eta ikaspostuen eskaintza
Unibertsitateko master motak
Nafarroako Unibertsitate Publikoak zenbait jakintza-arlotako masterreko titulu ofizialak eskaintzen ditu. Kontsultatu masterren eskaintza osoa.
Haietako batzuk lanbide arautuetan aritzeko gaitzen dute ikaslea; beste batzuk, berriz, programazio bikoitzen bidez egiten ahal dira, eta bi titulu ofizial eskuratu horrela.
Lanbidean aritzeko gaitzen duten masterrak
Legez araututako lanbide jakin batzuetan aritzeko gaitzen duten ikasketa ofizialak dira.
- Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan
- Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan
- Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan
- Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
- Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean
- Unibertsitate Masterra Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean (Azken egiaztapen txostenaren zain)
Master bikoitzak
- Master Bikoitza Industria Ingeniaritzan eta Enpresen Zuzendaritzan, sartzeko baldintza espezifikoekin.
- Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean
- Unibertsitate Master Bikoitza Ingeniaritza Informatikoan eta Zibersegurtasunean
- Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Zibersegurtasunean
- Unibertsitate Master Bikoitza Historian eta Memorian eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
- Unibertsitate Master Bikoitza Abokatutzarako Sarbidean eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan
Ikasle berrientzako ikaspostuak
Ikasle berrientzako ikaspostuen eskaintza kupo orokorrean eta erreserba-kupoetan dago banatua.
- Ikasle berrientzako ikaspostuen eskaintza 2023-2024 ikasturterako.
- Onartze aldi bakoitzean eskainitako ikaspostuen banaketa
Erreserba-kupoak
Eskainitako lanpostuen parte bat talde hauentzat erreserbatuko da:
- % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak: ikasle berrientzako ikaspostuen % 5 izanen dute erreserbatuta.
- Bekadunak (Carolina bekak, AUIP, Nazioarteko talentua (NUP) eta beste batzuk): master bakoitzeko erreserba-kupoa ikasle berrientzako ikaspostuen eskaintzan zehazten da.
Ikasle elkartu baten onarpena
kontsultatu informazio gehiago