Joan eduki nagusira

USPa: irakasleak

Irakasleen parte-hartzea

 

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako irakasleek eta NUPekoek USParen garapenean parte hartzen ahal dute, dela epaimahaietan parte hartuz dela azterketak zuzentzeko lanak eginez. Gainera, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ordezkari bat izendatuko dute probak egiten diren egunetarako.

Epaimahaietan parte hartzea

Izena emateko epea

Izena emateko epea graduko ikasketa ofizialetarako sarbide probaren epaimahai kalifikatzaileetan parte hartzeko: 2025eko otsailaren 3ko 09:30etik otsailaren 14ko 14:00etara.

Eskaera aurkeztea

Horretarako diseinatutako aplikazioaren bidez bete beharko dituzte irakasleek datu pertsonalak eta akademikoak. Batxilergoko ikastetxe publikoek aplikazio horretan sartzeko moduari buruzko informazioa jasoko dute. Gainera, ziurtapen-agiria eskuz bete eta ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu behar dute, sinatuta, ezarritako epearen barnean.

Ikastetxeko zuzendaritzak eskaeraren datuak benetakoak direla egiaztatuko du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegora igorriko du.

Baldintzak

  • Ikasturte akademiko honetan, aztergai den batxilergoa irakasten aritzea, batez ere Batxilergoko bigarren mailan.
  • Bateraezintasunik ez izatea 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako arrazoiren batengatik, USP-n parte hartzen ahal duten ikasleekin loturik (ahaidetasuna, etab.). Parte hartzeko eskaeran bateraezintasun hori adierazi beharko da, USEaren Batzorde Antolatzaileak horren arabera jardun dezan.
     

Izena emateko epea

Izena emateko epea graduko ikasketa ofizialetarako sarbide probaren epaimahai kalifikatzaileetan parte hartzeko: 2025eko otsailaren 3ko 09:30etik otsailaren 14ko 14:00etara.

Eskaera aurkeztea

Eskaera betetzeko, horretarako diseinatutako aplikazioa erabili behar da. NUPeko irakasleei irakasle eta ikertzaileen posta zerrendaren bidez bidaliko zaie informazioa (lista-PDI). Argibideak 

  • Ikasturte honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea izatea, eta jardunean egotea.
  • Unibertsitatean Sartzeko Probako gaietako espezialista izatea. Horretarako, kontuan hartuko da irakaslea zer jakintza-arlotakoa eta zer sailetakoa den.
  • Bateraezintasunik ez izatea 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako arrazoiren batengatik, USE proban parte hartzen ahal duten ikasleekin loturik (ahaidetasuna, etab.). Parte hartzeko eskaeran bateraezintasun hori adierazi beharko da, USEaren Batzorde Antolatzaileak horren arabera jardun dezan. 
  • Unibertsitateko irakasle izanik Batxilergoko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako ikastetxe batean ere eskolak ematen dituztenek jakitera eman behar dute zer ikastetxetan ari diren lanean. Eskabidea betetzean adierazi behar dute hori, aplikazioaren 'Oharrak' eremuan, hain zuzen.
     

Unibertsitatean sartzeko proba antolatzen duen batzordeak izendatu eta eratuko ditu epaimahai kalifikatzaileak, eta bermatu eginen du proba osatzen duten irakasgaietako bakoitzean espezialistak diren batzordekideek zuzenduko dituztela ikasleek egindako azterketa guztiak. Behar bezala arrazoitutako zio oinarritu eta objektiboengatik ezinezkoa den kasuetan izan ezik, epaimahai kalifikatzaileen osaerak orekatua izan behar du gizon eta emakumeen arteko kide kopuruari dagokionez, eta bermatu beharko du ezen, irakasgai bakoitzeko parte-hartzaileetatik, % 40 gutxienez Unibertsitateak izendatutako irakasleak izanen direla, eta beste % 40 gutxienez katedradunak eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, ahal dela eskolak Batxilergoko bigarren ikasmailan ematen dituztenak.
 Nafarroako Unibertsitate Publikotik datozen irakasgaiaren aholkulariak epaimahai kalifikatzaileetako kide izanen dira, zio oinarritu eta objektiboengatik ezinezkoa den kasuetan izan ezik.
Hezkuntza Departamentutik datozen irakasgaiaren koordinatzaileak epaimahai kalifikatzaileetako kide izanen dira, zio oinarritu eta objektiboengatik ezinezkoa den kasuetan izan ezik.
 

Epaimahaikide zuzentzailea izanez gero, konpromiso hauek hartuko dituzu:

  • Proba behar bezala gauzatzeko ezartzen diren epe eta ordutegiak bete behar dituzu. 
  • Esleitu dizuten epaimahaia eratzeko bilerara joan behar duzu.
  • Esleitu dizuten epaimahaiko buruak eskatuta, azterketak egiteko erabiltzen diren ikasgeletan zaintzaile egon behar duzu, dagokion ordutegian. Nahitaez joan behar duzu mahaikide izendatu zaituzten ikasgaia garatzen den bilerara.
  • Nahitaez joan behar duzu zuzenketa-irizpideak argitzeko zure ikasgaiaren aholkulariak deitzen duen bilerara. Bilera horiek probaren egun beretan eginen dira, adosten den ordutegiaren arabera. Bileretan banatuko den materiala konfidentziala izanen da, eta zuzentzaileek baizik ezinen dute erabili. USParen eta Borondatezko Fasearen egutegia
  • Esleitu dizkizuten ariketak zuzentzean irizpide horiek aplikatu behar dituzu.
  • Ariketa zuzenduak Sarbide Bulegora eraman behar dituzu esaten zaizun egunean eta orduan.
    • Deialdi arruntean ariketa zuzenduak entregatzeko egunak:
      • Ekainaren 9a, 10:00ak baino lehen, ekainaren 3an egindako azterketak zuzentzen dituztenentzat.
      • Ekainaren 9a, 15:00ak baino lehen, ekainaren 4an egindako azterketak zuzentzen dituztenentzat.
      • Ekainaren 10a, 10:00ak baino lehen (ezin da atzeratu), ekainaren 5ean egindako azterketak zuzentzen dituztenentzat.
    • Deialdi berezian ariketa zuzenduak entregatzeko egunak:
      • Ekainaren 30a, 10:00ak baino lehen (ezin da atzeratu).
  • Esleitu dizuten epaimahaiko bigarren zuzenketak egiteko bilerara joan behar duzu, halakorik eskatu denean. Bilera horretan aldez aurretik beste espezialista batek zuzendu duen ariketa bat bigarrenez zuzenduko da, epaimahaian ematen diren argibideak kontuan hartuta. Ikasgai batean ez badago erreklamatutako azterketarik, epaimahaia dagokion kidearekin harremanetan jartzen saiatuko da, aipatu bilerara joan ez dadin. Bigarren zuzenketarako bilera ekainaren 18an izanen da, goizeko 09:00etan, deialdi arruntean, eta uztailaren 15ean, goizeko 09:00etan, deialdi berezian.
  • Batzorde kalifikatzailea eratzeko bileran epaimahaiak adierazten dituen beste zeinahi eginkizun.

Unibertsitatean Sartzeko Probaren epaimahaietan parte hartzeagatiko ordainsariak: 811/2025 Ebazpena

Ikastetxeko ordezkari gisa parte hartzea

Ikastetxe, deialdi eta hizkuntza-eredu bakoitzeko ordezkari bat izendatuko da (A eta G ereduak eredu bakartzat hartzen dira kasu honetan). Ikastetxeak nahi badu, ordezkari bakar bat izendatzen ahal du bi hizkuntza-ereduetarako eta/edo bi deialdietarako.

Ikastetxeak Unibertsitateari jakinaraziko dio zein ordezkari izendatzea proposatzen duen deialdi arrunt eta berezirako. Horretarako diseinatutako aplikazioaren bidez bete beharko dituzte datu pertsonalak. Ikastetxeek aplikazio horretara sartzeko moduari buruzko informazioa jasoko dute.

  • Ordezkariak nor izanen diren jakinarazteko epea: 2025eko martxoaren 10tik 21era arte
  • Ikasleei nor diren egiaztatzeko deitzen zaienean, han egotea, norbaiti dokumentazioa ahazten bazaio haren nortasuna baieztatzeko.
  • Azterketak egiten direnean bere ikastetxeko ikasleei gertatzen ahal zaien edozein gorabeheratan laguntza emateko prest egotea. Ikastetxeetako ordezkariek ez dituzte azterketak zuzenduko eta ez dira ikasgeletan egonen azterketak egiten diren artean.
  • Bere ikastetxeko ikasleen etiketa-orrietan agertzen diren helbide elektronikoen zuzenketak jasotzea eta azterketa egunetan dagokion epaimahaiaren egoitzan entregatzea.
  • Beharrezkoa izanez gero, norberaren ikastetxeko ikasleren bat ondoezik sentitzen delako, Ikasgelategiko 024. ikasgelako Osasun Laguntzarako Zerbitzura laguntzea (tel.: 948 169 610).
  • Batzorde Antolatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein eginkizun.
  • Ordezkariak azterketa egunetan baizik ez dira bertan egon behar. USPa eta borondatezko fasearen egutegia
  • Behin amaitu eta gero, azterketak NUPen webgunean argitaratuko dira, kalifikazio irizpide espezifikoekin batera, halakorik baldin badago. Zuzentzeko irizpide orokorrak dagoeneko argitaratu dira webgunean.
  • Emaitzen txartelak ikasleek jaitsiko dituzte zuzenean webgunearen bidez.
  • Kalifikazio orriak ikastetxeek jaitsiko dituzte zuzenean USPa eta borondatezko fasearen matrikularako gaitua daukaten aplikazioaren bidez:
    • Deialdi arrunta, lehen zuzenketa: 2025eko ekainaren 11ko 13:00tik aurrera.
    • Deialdi arrunta, erreklamatu ondoren: 2025eko ekainaren 19ko 14:30tik aurrera.
    • Deialdi berezia, lehen zuzenketa: 2025eko uztailaren 1eko 14:30etik aurrera.
    • Deialdi berezia, erreklamatu ondoren: 2025eko uztailaren 17ko 11:00etik aurrera.
       

Unibertsitatean Sartzeko Proban ikastetxeko ordezkari gisa parte hartzeagatiko ordainsariak: 811/2025 Ebazpena

Araudia eta txostenak

Batzorde antolatzailea

Sarbideko koordinatzailea. Batzordeburua: Ekatiz Santazilia Salvador

USPrako koordinatzailea Hezkuntza Departamentuan: José Miguel Zabaleta Trecu

Unibertsitate irakaslea: Ana Zabalza Aznárez

Unibertsitate irakaslea: Marta Benito Amurrio

Batxilergoko irakaslea ikastetxe publiko batean: Raúl Abadías Camón

Emaitza akademikoen ikerketen arloko aditua: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria

Emaitza akademikoen ikerketen arloko aditua: Alicia Burguete Elarre

Idazkaria: Roberto Azanza Gazólaz

  • Unibertsitateen eta Batxilergoa irakasten den ikastetxeen arteko koordinazio lanak egitea proba antolatzeko eta gauzatzeko ez beste deusetarako.
  • Informazio mekanismo egokiak martxan jartzea.
  • Behar diren neurriak hartzea bermatzearren ariketak prestatzeko eta hautatzeko prozeduraren isilpekotasuna eta ikasleen anonimotasuna.
  • Behar diren neurriak hartzea bermatzearren ikasleek nahi duten hizkuntza, euskara edo gaztelania, aukeratzen ahal dutela ariketak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizialak direnez gero, irakasgai hauetako ariketak egiteko izan ezik: Gaztelania eta Literatura II, Euskara eta Literatura II, Ingelesa, Frantsesa eta Alemana, zeinak irakasgaiaren hizkuntzan berean eginen baitira.
  • Behar diren neurriak hartzea ziurtatzearren sarbide-proben edukiak bat datozela Batxilergoko ikasleen irakasgaien curriculumarekin.
  • Azterketa-proposamenak prestatzeko irizpideak definitzea.
  • Ariketak ebaluatzeko irizpide orokorrak ezartzea.
  • Epaimahaikideak izendatzea eta epaimahaiak eratzea.
  • Sarbide-proben deialdiaren berri ematea eta argitaratzea eta probak non, zer egunetan eta zer ordutan eginen diren aditzera ematea.
  • Erabakitzea zer neurri hartu behar diren bermatzearren desgaitasunen bat duten ikasleek gainerako ikasleen kondizio beretan eginen dituztela probak. 
  • Behin betiko kalifikazioak ezartzea eta kalifikazioak berrikusteko prozedura itxitzat ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearen edo hark eskuordetzen duen pertsonaren ebazpen baten bidez. 
  • Sarbide-proben harira sortzen diren gatazkak konpontzea.
  • Proben garapenari eta emaitzei buruzko urteko txostena egitea.