USEa: ikasleak
Probak nola eginen diren
Noiz eta non eginen diren probak
DEIALDI ARRUNTEKO AZTERKETAK: 2023KO EKAINAREN 6an, 7an eta 8an
Azterketen ordutegia eta noiz joan behar den azterketa-lekura:
Gaztelaniako azterketan ( 09:00), hura hasi baino 30 minutu lehenago egon beharra dago ezarritako ikasgelan, 1. epaimahaiari esleitutako ikasleak izan ezik, 45 minutu lehenago egon beharko baitute (8:45).
Gainerakoan, aski izanen da azterketa hasi baino 15 minutu lehenago egotea ezarritako ikasgelan, 1. epaimahaiari esleitutako ikasleak izan ezik, 30 minutu lehenago egon beharko baitute.
Ikastetxe, epaimahaien eta ikasgelen banaketa:
- Epaimahaien eta ikasgelen banaketa
- 1. Epaimahaia:
- Ikasgelategiko beheko solairua. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa
- 2. Epaimahaia:
- Ikasgelategiko lehen solairua. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa
- 3. Epaimahaia:
- Ikasgelategiko lehen solairua. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa
- 4. Epaimahaia:
- Ikasgelategiko bigarren solairua. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa
- 5. Epaimahaia:
- Tuterako Campuseko ikasgelategia.
- Epaimahaiko arduradunak ikastetxeekin harremanetan jarriko dira.
- 6. Epaimahaia:
- Ikasgelategiko hirugarren solairua. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa
- 7. Epaimahaia:
- Ikasgelategiko bigarren solairua. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa
DEIALDI BEREZIKO AZTERKETAK: 2023KO EKAINAREN 28an, 29an eta 30ean
Azterketen ordutegia eta noiz joan behar den azterketa-lekura
- Gaztelaniako azterketan ( 09:00), hura hasi baino 30 minutu lehenago egon beharra dago ezarritako ikasgelan. Gainerakoan, aski izanen da azterketa hasi baino 15 minutu lehenago egotea ezarritako ikasgelan.
- Euskera: deialdi berezia
- Gaztelania: deialdi berezia
Ikastetxe, epaimahaien eta ikasgelen banaketa:
- Ikastetxe eta ikasgelen banaketa
- 1 Epaimahaia:
- Ikasgelategiko lehenengo solairua. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa (eguneratu gabe)
- 2. Epaimahaia:
- Tuterako Campuseko ikasgelategia.
- Ikasgelen banaketa. Consultar con los centros educativos
- 3. Epaimahaia:
- Planta segunda del Aulario. Arrosadiako Campusa
- Ikasketen banaketa (eguneratu gabe)
Azterketak egiteko jarraibideak
- Lehen azterketa egunean ikasgelan sartzean, etiketa itsasgarriak dituen orri bat jasoko du ikasleak. Azterketa bakoitzaren bi orrialdetan itsatsi beharko ditu etiketak (bat azterketako koaderno ofizialaren lehen orrialdean eta beste bat azterketako koaderno ofizialaren azken orrialdean). Oso garrantzitsua da etiketak egoera onean gordetzea probak egin bitartean, egiten den azterketa bakoitzean itsatsi behar baitira. Horretaz gainera, etiketa horietan jasotzen dira pasahitz bat lortzeko jarraibideak. Pasahitzaren bidez zenbait gestio egin daitezke, esaterako kalifikazioak kontsultatzea.
- Epaimahaiak aipatutako lekuan utziko dira ariketa egiteko erabiliko ez diren objektuak (motxilak, etab.).
- Azterketa bakoitzean erabili beharreko materiala USE probari buruzko ohiko galderetan aipatzen da; galdera honetan, hain zuzen: "Zer dokumentazio eraman behar dut USEra?"
- Ariketa bakoitzaren hasieran azterketako koaderno ofiziala emango da, eta, bertan, horretarako ezarritako lekuan, ikaslearen identifikazio etiketa bat itsatsi beharko da, lehen orrialdean eta azken orrialdean. Koadernoaren lehen orrialdean, egin beharreko irakasgaiaren izena jarriko da.
- Azterketaren paper ofiziala besterik ezingo da erabili; idazteko gehienez ere 9 orrialde dituen koaderno bat da, eta horretara mugatu beharko da. Azterketaren paperean akats, orban edo haustura handiren bat egonez gero, ikasleak zilegi du ariketa berridazteko eskatzea; hori egiteko, hasieran eman zitzaion papera ikaslearen aurrean suntsitu beharko da.
- Ikasle batek eskatzen den baino galdera gehiago erantzun duela detektatzen bada, dagokion irakasgaiko azterketa zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideetan agertzen diren jarraibideak aplikatuko dira. Horri buruzko jarraibiderik ez badago, ikasleak entregatutako orrietan agertzen diren hurrenkeraren arabera zuzenduko dira erantzunak, eta, ezarritako gehieneko kopurua zuzendutakoan, ez da galdera gehiagorik zuzenduko.
- Isilik eta lekutik altxatu gabe egon behar da.
- Ez da ezein ariketatan sinatu behar.
- Ikasleek debeku izango dute ikasgelan sartzea proba hasi denetik 15 minutu igaro direnean.
- Ezein ikaslek ez du zilegi izango ikasgelatik irtetea proba hasi denetik 30 minutu igarotzen diren arte.
- Ikasleek iruzurrezko ekintza edo egoerarik egin edo eragiten badute, Epaimahaiak neurriak eta erabakiak hartuko ditu, kontuan hartuta gertaeren larritasuna, atzemandako probak eta, beharrezkoa bada, gertaerak gertatutako unean egin diren alegazioak. Dagokion epaimahaiak izapidetuko du gorabehera, eta, beharrezkoa bada, Batzorde Antolatzaileak. Batzorde horrek azken erabaki bat hartuko du gainerako probetako kalifikazioari buruz (baita proba horietan parte hartzeari buruz ere), eta gertakarien larritasunarekiko proportzionala izanen da. Hori zehazteko, kasu bakoitzeko gorabeherak hartuko dira kontuan, eta, proben zer fasetan gertatu den, horren arabera erabakiko da.
- Azterketa egin bitartean eta ikasgelatik atera arte, ikasleek ezin izanen dute ez piztuta ez begi-bistan izan komunikatzeko edo datuak biltegiratzeko balio duen gailu elektronikorik (esate baterako, telefono mugikorrak, ordenagailu pertsonalak, tabletak, erloju adimendunak, etab.). Halako gailuren batek jotzen badu, piztuta dagoela ulertuko da, nahiz eta itzalita egon. Ikasle bakoitzak du arau hori betetzearen ardura, eta, ez badu betetzen, 0 kalifikazioa izanen du azterketa horretan.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez du bere gain hartuko gailu horiek galtzearen edo hondatzearen ardura.
Aurreko urteetako azterketak
- Gaztelania eta Literatura II
- Espainiako Historia
- Ingelesa
- Frantsesa
- Alemana
- Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua)
- Euskal Hizkuntza eta Literatura II (D eredua)
- Matematika II
- Latina II
- Artearen Oinarriak II
- Gizarte Z. Aplikatutako Matematika II
- Biologia
- Marrazketa Teknikoa II
- Enpresaren Ekonomia
- Arte Eszenikoak
- Filosofiaren Historia
- Fisika
- Greziera II
- Ikus-entzunezkoen Kultura II
- Kimika
- Artearen Historia
- Geologia
- Geografia
- Diseinua
- Gaztelania eta Literatura II
- Espainiako Historia
- Ingelesa
- Frantsesa
- Alemana
- Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua)
- Euskal Hizkuntza eta Literatura II (D eredua)
- Matematika II
- Latina II
- Artearen Oinarriak II
- Gizarte Z. Aplikatutako Matematika II
- Biologia
- Marrazketa Teknikoa II
- Enpresaren Ekonomia
- Arte Eszenikoak
- Filosofiaren Historia
- Fisika
- Greziera II
- Ikus-entzunezkoen Kultura II
- Kimika
- Artearen Historia
- Geologia (Ikaslerik gabe)
- Geografia
- Diseinua
- 2022ko ohiz kanpoko deialdia
- 2021eko ohiz kanpoko deialdia
- 2020ko ohiz kanpoko deialdia
- 2019ko ohiz kanpoko deialdia
- 2018ko ohiz kanpoko deialdia
- 2017ko ohiz kanpoko deialdia
- 2016ko ohiz kanpoko deialdia
- 2015eko ohiz kanpoko deialdia
- 2014ko ohiz kanpoko deialdia
- 2013ko ohiz kanpoko deialdia
- 2012ko uztaila
- 2011ko uztaila
- 2010ko uztaila