USEa: Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleak
Goi Mailako Zikloa: matrikula egin aurretik
Kalifikazioa hobetzea
Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleak USEko borondatezko fasera aurkezten ahal dira unibertsitateko ikasketetan onartzeko nota hobetzeko. Prestakuntza Zikloko batez besteko notari 4 puntu gehitzen ahal diete, eta 14 puntu lortuko dituzte gehienez ere.
Azterketaren egitura
Borondatezko fasean, Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleek hiru irakasgairen azterketak egiten ahalko dituzte unibertsitatean onartzeko nota hobetu nahi badute. Gradu bakoitzerako, egindako azterketa guztietatik bi irakasgairen kalifikazioak hartuko zaizkio kontuan.
Borondatezko fasea gainditu izanak hura gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan balioko du unibertsitatean sartzeko, hau da, 2023an gaindituz gero, 2023/2024 eta 2024/2025 ikasturteetan sartzeko balioko du.
Irakasgai bakoitzean, probaren edukia, egitura eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak kontsultatzea komeni da.
Irakasgaiak
- Matematika II
- Latina II
- Gizarte Zientzietan Aplikaturiko Matematika II
- Artearen Oinarriak II
- Biologia
- Marrazketa Teknikoa II
- Fisika
- Geologia
- Kimika
- Enpresaren Ekonomia
- Geografia
- Greziera II
- Artearen Historia
- Filosofiaren Historia
- Arte Eszenikoak
- Ikus-entzunezkoen Kultura II
- Diseinua
- Atzerriko hizkuntza: Ingelesa, Frantsesa edo Alemana
Kalifikazioak
Prestakuntza Zikloko batez besteko nota izanen da unibertsitatean sartzeko nota.
- UNIBERTSITATEA SARTZEKO KALIFIKAZIOA = PRESTAKUNTZA ZIKLOKO BATEZ BESTEKO NOTA
(10 puntu gehienez ere)
Unibertsitatean sartzeko, Goi Mailako Heziketa Zikloa bete behar da.
Prestakuntza Zikloko ikasleak USEko borondatezko fasera aurkezten ahal dira kalifikazioa hobetzeko.
Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleak USEko borondatezko fasera aurkezten ahal dira unibertsitateko ikasketetan onartzeko nota hobetzeko. Prestakuntza Zikloko batez besteko notari 4 puntu gehitzen ahal diete, eta 14 puntu lortuko dituzte gehienez ere.
Graduetako ikasketetan sartzeko ponderazioak
Gradu bakoitzean onartzeko nota kalkulatzeko, ponderazioa aplikatu ondoren ikasleak USEaren borondatezko fasean gainditu dituen irakasgaietatik nota onena duten bi irakasgaiak ponderatzen zaizkio. Irakasgai baten kalifikazioa ponderatzeko modukoa izan dadin eta unibertsitatean onartzeko nota igotzeko balio dezan, 5ekoa edo handiagoa behar da izan.
Ikasketetan onartua izateko nota formula honekin kalkulatuko da, eta hiru zifra dezimalekin adierazi, milaren hurbilenarekin biribilduta.
ONARTUA IZATEKO NOTA = [PRESTAKUNTZA ZIKLOKO BATEZ BESTEKO NOTA] + [a x M1] + [b x M2]
(14 puntu gehienez ere)
- M1 eta M2 zera dira: ponderazioa aplikatu ondoren unibertsitatean onartua izateko nota onena ematen duten bi irakasgaien kalifikazioak.
- a eta b ponderazio-parametroak dira, eta 0,1eko edo 0,2ko balioa dute.
Araudia eta txostenak
-
3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.
-
2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
- 164/2009 Foru Agindua, 2009ko urriaren 9koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko probaren zenbait alderdi garatzen dira.
- 310/2016 Errege Dekretua, 2016ko uztailaren 29koa. Haren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko azken ebaluazioak arautzen dira.
- 5/2016 Errege Lege Dekretua, 2016ko abenduaren 9koa, LOMCE ezartzeko egutegia luzatzeko presazko neurriei buruzkoa (LOMCE, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko 2013ko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa).
- 36/2023 Ebazpena, martxoaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatean sartzeko Batxilergoko ebaluazioa egiteko jarraibideak 2021-2022 ikasturterako.
- 67/2020 Ebazpena, 2020ko martxoaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa egiteko 2019-2020 ikasturteko jarraibideak onesten dituena.
- PCM/63/2023 Agindua, 2023ko urtarrilaren 25koa, zeinaren bidez zehazten baita, batetik, nolako ezaugarriak, diseinua eta edukia izan behar dituen Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioak, eta, bestetik, zein diren azken egunak probak egiteko eta 2022-2023 ikasturtean lortutako kalifikazioen berrikuspen prozedurak ebazteko.
- 2022ko apirilaren 13ko Ebazpena, idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2022ko apirilaren 5eko Ebazpena. Azken ebazpen horrek ezartzen du 2021-2022 ikasturtean zein egokitzapen egin behar zaizkion Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioari Espainiako lurraldetik kanpo dauden ikastetxe espainiarren, kanpoko hezkuntza-programen, nazioarteko programen, atzerriko hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleen eta urruneko ikasketen egoerara eta beharretara egokitzeko.
- Ebazpena, 2022ko uztailaren 29koa, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez 2022-2023 ikasturteko Batxilergoa-Baccalauréat titulazio bikoitzeko programari buruzko jarraibideak ematen dira.
- Foru Agindua, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.
- 25/2015 Foru Dekretua, 2015eko apirilaren 22koa, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma. 2015eko uztailaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (127. zenbakia)
- PCM/63/2023 Agindua, 2023ko urtarrilaren 25koa, zeinaren bidez zehazten baita, batetik, nolako ezaugarriak, diseinua eta edukia izan behar dituen Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioak, eta, bestetik, zein diren azken egunak probak egiteko eta 2022-2023 ikasturtean lortutako kalifikazioen berrikuspen prozedurak ebazteko.
- 1105/2014 Errege Dekretua, 2014ko abenduaren 26koa, zeinaren bidez ezartzen baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren oinarrizko curriculuma.