Joan eduki nagusira

Ikasleak

 

Emaitzak

 

Pasahitza

Ikasleak USEaren lehen azterketa egiten duen egunean, identifikazio-etiketekin batera, pasahitza lortzeko jarraibideak jasotzen ditu. Horren bidez, kalifikazioak web bidez kontsultatu eta sakelako telefonoan kalifikazioak kontsultatzeko aplikazioa deskargatzen ahalko du. Pasahitz horrek kalifikazioei buruzko erreklamazioak egiteko, kalifikazio-txartel elektronikoa deskargatzeko eta aurreinskripzioa egiteko ere balioko dio.

Emaitzak kontsultatzea

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK:

  • 2025eko ekainaren 11ko 14:00ak baino lehen

BEHIN BETIKO EMAITZAK, berriskupen eskaerak ebatzi eta gero:

  • 2025eko ekainaren 19an, 14:00etatik aurrera

Pasahitza aldatu edo sortu

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK:

  • 2025eko uztailaren 1ean, 14:00etatik aurrera

BEHIN BETIKO EMAITZAK, berriskupen eskaerak ebatzi eta gero:

  • 2025eko uztailaren 17an, 10:00etatik aurrera

Pasahitza aldatu edo sortu


 

 

 

 

Txartela deskargatzea

BERRIKUSPENIK ESKATU EZ DUTEN IKASLEENTZAT:

  • 2025eko ekainaren 18an, 12:00etatik aurrera

BERRIKUSPENA ESKATU DUTEN IKASLEAK:

  • 2025eko ekainaren 23an, 10:00etatik aurrera

 

Deskargatu kalifikazioen txartela 

Pasahitza aldatu edo sortu

BERRIKUSPENIK ESKATU EZ DUTEN IKASLEAK:

  • 2025eko uztailaren 15ean, 14:00etatik aurrera

BERRIKUSPENA ESKATU DUTEN IKASLEAK:

  • 2025eko uztailaren 17an, 14:00etatik aurrera
     

Deskargatu kalifikazioen txartela

Pasahitza aldatu edo sortu

TELEMATIKOA

USEa 2011tik aurrera egin duten ikasleek erabiltzaile izena (NANa) eta pasahitza behar dituzte sartzeko. Pasahitza aldatu edo sortu

PRESENTZIALA

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala. Administrazioko eraikina. Iruñeko campusa: Arrosadia. 31006 Iruñea

Kalifikazioak berraztertzea

Ikasleek eta, ikaslea adingabea bada, haren guraso edo legezko tutoreek zilegi dute Batzorde Antolatzaileari eskatzea ebaluazioa osatzen duen edo duten ariketa batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa berraztertzeko. Hiru egun balioduneko epea dago kalifikazioak berraztertzeko eskaera aurkezteko Nafarroako Unibertsitate Publikoko egoitza elektronikoan behin-behineko emaitzak argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita.

Hiru egun balioduneko epe horretan kalifikazioak berraztertzeko eskaerarik aurkezten ez bada, Batzorde Antolatzaileak behin betiko bihurtuko ditu behin-behineko emaitzak.

Behin betiko kalifikazioen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, errektoreak kalifikazioen berraztertze-prozedura ixteko emandako ebazpena Unibertsitatearen egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Errekurtso horiek jartzeak ez du inola ere ekarriko kalifikazioak berraztertzeko fasean eskatu ez den bigarren edo hirugarren zuzenketarik.

Prozedura

Batzorde Antolatzaileak honako irizpide hauen arabera gidatuko du berrikuspen prozesua:

a) Berrikusteko eskatutako azterketa bakoitzaren bigarren zuzenketa egiteko, lehenbiziko zuzenketa egin zuena ez den beste irakasle aditu bat izendatuko du.

b) Bigarren zuzenketa egin baino lehen, irakasle horrek egiaztatu eginen du azterketako  galdera guztiak ebaluatu direla. Horrela, ziurtatu eginen da azken kalifikazioaren kalkuluan akats materialik edo aritmetikorik ez dagoela. Akats edo omisioren bat antzemanez gero, azken nota berriz kalkulatuko da, baina azken nota hori ez da izanen lehenbiziko zuzunketan emandakoa baino txikiagoa.

c) Azterketak bi aldiz zuzentzeko arrazoia da, hain zuzen, egiaztatzea ebaluatzeko irizpide orokorrak eta kalifikazio- eta zuzenketa-irizpideak behar bezala aplikatu direla. Azterketaren azken kalifikazioa bi zuzenketen batezbesteko aritmetikoa izanen da, hau da, lehenbiziko zuzenketan lortutako notaren -edo b) puntuan azaldutakoaren arabera birkalkulaturikoaren- eta bigarren zuzenketan lorturikoaren arteko batezbestekoa.

d) Bi kalifikazio horien artean bi puntu edo gehiagoko aldea badago, beste bi zuzentzailek hirugarren zuzenketa eginen dute ofizioz, salbu eta halakorik ez egiteko arrazoi sendo eta objektiborik badago. Bi pertsona horiek adostuko dute azken kalifikazioa.

e) Prozedura hori bost egun balioduneko epean eginen da gehienez ere, berrikusteko eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunetik kontatzen hasita.

f) Berrikusketa-prozesua bukatu ondoren, Batzorde Antolatzaileak ebazpen bat emanen du behin betiko kalifikazioak ezartzeko, eta kalifikazioak berrikusteko prozedura itxitzat emanen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen edo hark eskuordetutako pertsonaren ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da. Argitaratze horrek ordeztu eginen du interesdunei egin beharreko jakinarazpena, eta ondorio berak izanen ditu. Behin betiko kalifikazioen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, errektoreak kalifikazioen berraztertze-prozedura ixteko emandako ebazpena Unibertsitatearen egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

OSO GARRANTZITSUA: kalifikazioak berraztertzeko prozesuan ateratzen den kalifikazioa hasierako kalifikazioa baino handiagoa, txikiagoa edo berdina izan daiteke.

Epeak eta eskaera

  • Ohiko deialdia: 2025eko ekainaren 12tik 16ra
  • Aparteko deialdia: 2025eko uztailaren 2tik 4ra

Proba berrikusteko eskaera NUPen web orriaren bidez egin behar da, berrikusteko eskatzen diren irakasgaiak adieraziz.

  • NAN edo AIZ bidez eta pasahitzaren bidez sartzen da.
  • Berrikuspena eskatzen den irakasgaiak aldatzeko, berriz ere eskaera egin eta alda daiteke, betiere muga-eguna eta -ordua baino lehen

Erreklamazioa eskatu Erreklamazioa eskatu

Pasahitza aldatu edo sortu

Behin betiko emaitzak

Erreklamazio prozedura bukatu ondoren lortutako kalifikazioa behin betikoa da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ebazpen bidez, erreklamazio-prozedura amaitzen da:

  • 2025eko Ohiko deialdia
  • 2025eko Ohiz kanpoko deialdia

Ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Behin betiko kalifikazioak:

  • Ohiko deialdia: 2025eko ekainaren 19an 14:00etatik aurrera.
  • Ohiz kanpoko deialdia: 2025eko uztailaren 17ko 10:00etatik aurrera

Probak ikusteko eguna. Eskatzaileei esanen zaie non eta noiz izanen den proben berrazterketa.

  • Ohiko deialdia: ekainaren 28a eta 29a.
  • Ohiz kanpoko deialdia: uztailaren 28a.

Kontsultatu zure sakelakoan Kontsultatu zure sakelakoan

Konstsultatu webean Konstsultatu webean

Pasahitza aldatu edo sortu

Berrikusitako probak ikusteko eskaera

Ikasleak eskubidea izangu du berrikusitako probak ikusteko, berrikuspen-prozesu osoa amaitu ondoren.

Eskabidea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuen katalogoan horretarako gaitutako prozeduraren bidez egingo da.

USPko azterketak ikusteko jarraibideak

Ikasleak NANa, AIZ edo pasaportea erakutsi behar du azterketak ikusi ahal izateko.

Ikasleak baizik ezin izanen ditu ikusi azterketak. Ez da beste inor onartuko prozeduran. Erreklamazioa zer ariketari aurkeztu dion, ariketa horretako zuzenketak egiaztatuko ditu ikasleak: hori izanen da azterketak ikusteko modua. Horrek ez du esan nahi ikasleak eskubidea duenik ez probaren berrazterketa egin diezaioten, ez irakasle espezialista baten laguntza izateko.

Eskarak aurkezteko epea:

  • Ohiko deialdia: 2025eko ekainaren 20a, 23a eta 24a.
  • Ohiz kanpoko deialdia: 2025eko uztailaren 18a, 21a eta 22a

Probak ikusteko eguna. Probak berrikusteko tokia eta ordua eskatzaileei jakinaraziko zaie:

  • Ohiko deialdia: 2025eko ekainak 25 eta 26an.
  • Ezohiko deialdia: 2025eko uztailaren 23an.