Joan eduki nagusira

Batxilergoa

 

Batxilergoa: matrikula egin aurretik

OHARRA

Informazioa oraindik eguneratu gabe dago araudi berrira egokitzeko

 

Sartzeko proba

USEaren helburua ikasleen heldutasun akademikoa eta unibertsitateko graduko ikasketa ofizialak arrakastaz egiteko gaitasuna baloratzea da, bai eta Batxilergoa egiten dutenek etapa horretan ikasitakoa baloratzea ere.

Zenbakizko kalifikazio batekin adierazten da balorazioa, unibertsitateko ikasketetan eskainitako ikaspostuetan onartzeko eskaerak ordenatu ahal izateko.

USEari buruz maiz egiten diren galderak 

Probaren egitura

Unibertsitatera Sartzeko Proba Batxilergoko bigarren mailako irakasgai komunei eta modalitate bakoitzeko nahitaezko irakasgai espezifikoei buruzkoa izanen da. Ikasle bakoitzak 4 azterketa eginen ditu (A eta D eredukoek bost eginen dituzte), irakasgai hauei dagozkienak:

(P) Modalitateko derrigorrezko berariazko ikasgaia, gainera, ponderagarria izan daiteke, ikasi nahi den graduaren arabera, betiere gainditu bada

Salbuespenak:

Batxilergoko titulua 2022ko apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera lortu duten ikasleek (hots, Batxilergoko irakasgai komunak gaindituz) aukera izanen dute arestian aipatutako modalitateko nahitaezko irakasgai espezifikoaren ordez Espainiaren Historia eta Filosofiaren Historia irakasgaien artean aukeratu dutenean hautatu ez duten irakasgaiaren azterketa egiteko. Ikasleek Batxilergoko titulua beste ikasketa batzuen bidez lortu badute –Batxilergoaren gutxieneko antolamendua eta irakaskuntzak ezartzen dituen 2022ko apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera–, egin dituzten hiru irakasgai komunen azterketak egin beharko dituzte ikasle horiek, eta ikasketak euskarazko ereduan egin badituzte, baita Euskara eta Literaturako azterketa ere (A eredukoa edo D eredukoa). Era berean, irakasgai hauetako baten azterketa egin beharko dute: aurretik Espainiako Historiaren eta Filosofiaren Historiaren artean hautatu ez duten irakasgaia, edo hauetako bat:

  • Zientzia Orokorrak, baldin eta Lanbide Heziketako teknikariaren titulua badu ikasleak.
  • Marrazketa Artistikoa II, baldin eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua badu ikasleak.
  • Musika Analisia II edo Arte Eszenikoak II, baldin eta Musikako edo Dantzako ikasketa profesionalen titulua badu ikasleak.

Kalifikazioa

Proba osatzen duten azterketako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin. Azterketa guztien batezbesteko aritmetikoak 4 puntu edo gehiagokoa izan beharko du (10etik) USPa gainditzeko orduan kontuan hartu ahal izateko. Gutxieneko nota horrek USPa osatzen duten azterketa guztien batez besteko notari egiten dio erreferentzia; ez da beharrezkoa 4 puntu lortzea irakasgai bakoitzean.

Ikasle batek USP proba gaindituko du baldin eta gutxienez 5eko kalifikazioa lortzen badu USPko eta Batxilergoko notaren artean, ponderazio honen arabera: USPko nota (% 40) gehi Batxilergoko nota (% 60). USPko notaren eta Batxilergoko batez besteko notaren kalkulu horren emaitza izanen da unibertsitatera sartzeko kalifikazioa.

Baliozkotasuna

Unibertsitatean sartzeko kalifikazioak balio mugagabea izanen du unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko.  

Ikasleak borondatezko fasera aurkezten ahalko dira unibertsitateko ikasketetan onartuak izateko nota hobetzeko. Fase horretan, batez besteko notari 4 puntu gehitzen ahalko zaizkio, eta, hala, osotara 14 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere.

Borondatezko fasean, hiru irakasgai eta atzerriko hizkuntza bat egiten ahalko dira gehienez, denak nahitaezko fasean hautatutakoez bestelakoak.

Borondatezko faseko irakasgaiak

Atzerriko hizkuntza:

(P) Ikasgai ponderagarriak, ikasi nahi den graduaren arabera

Izena emateko eskaeran adierazi behar da ikasle bakoitzak zein irakasgairen azterketak eginen dituen.

 

Kalifikazioa

Irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin. Irakasgaia gainditutzat hartuko da 5 puntuko kalifikazioa lortzen bada gutxienez.

Graduko ikasketetan onartua izateko nota kalkulatzeko, gainditutako bi irakasgaitan izandako kalifikazioak hartuko dira kontuan. Gainditutako irakasgaien notak bider 0,1 edo 0,2 eginda ponderatuko dira, sarbidea zein gradutarako eskatzen den.

Baliozkotasuna

Borondatezko fasean lortutako emaitzak unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko balioko du, baina proba gainditu eta hiru ikasturtera iraungiko da. Hau da, borondatezko fasea 2023an gainditzen bada, nota horrek unibertsitatera 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan sartzeko balioko du, eta fasea 2024an gainditzen bada, 2024-2025, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako balioko du.

 

Behin proba gainditu eta gero, ikaslea hurrengo deialdietara aurkezten ahalko da kalifikazioa hobetzeko: USPra osorik (bestelako Batxilergo modalitate bat hautatzeko aukera egonen da), borondatezko fasera edo bietara. Batxilergoan egindako edo egin gabeko irakasgaien azterketak egiten ahalko ditu.

ERNE:

  • Ikasleak USParen deialdi berezia egiten badu, han lortutako notak ez du baliorik izanen unibertsitatean ikasturte horretan sartzeko; aitzitik, unibertsitatera hurrengo ikasturtean sartzeko balioko du. Izan ere, segidan datorren ikasturtean sartzeko ikasketetara, lehentasuna izanen dute urte bereko deialdi arruntean edo aurreko urteetako deialdietan USPa gainditu duten ikasleek. Beraz, segidan datorren ikasturtean unibertsitatera sartzeko zerrendan haien atzetik egonen dira urte horretako deialdi berezian USPa gainditzen edo nota hobetzen duten ikasleak.

Hala, proba gainditu ondoren ere, ikasleak hurrengo deialdietara aurkezten ahalko dira proba osoan lortutako kalifikazioa hobetzeko. Nahitaezko edozein irakasgai espezifikoen azterketa egiten ahalko dute, baita Batxilergoan egin ez dituzten irakasgaienak ere. Unibertsitatera Sartzeko Proba Batxilergoko bigarren mailako modalitateko irakasgai komunei eta nahitaezko irakasgai espezifikoei buruzkoa izanen da.

USPa eta borondatezko fasea deialdi berean egiten badira, borondatezko fasean hiru irakasgai eta atzerriko hizkuntza bat egiten ahalko dira gehienez, guztiak USPan hautatutakoez bestelakoak.

Nota hobetu nahi duten ikasleek lau azterketa eginen dituzte nahitaez (ikasleek A edo D ereduan ikasi badute, bost), irakasgai hauei dagozkienak:

(P) Modalitateko derrigorrezko berariazko ikasgaia, gainera, ponderagarria izan daiteke, ikasi nahi den graduaren arabera, betiere gainditu bada

Salbuespenak:

Batxilergoko titulua 2022ko apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera lortu duten ikasleek (hots, Batxilergoko irakasgai komunak gaindituz), baldin eta USPa gainditu badute, aukera izanen dute arestian aipatutako modalitateko nahitaezko irakasgai espezifikoaren ordez Espainiaren Historia eta Filosofiaren Historia irakasgaien artean aukeratu dutenean hautatu ez duten irakasgaiaren azterketa egiteko

Kalifikazioa

Proba osatzen duten azterketako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin. Azterketa guztien batezbesteko aritmetikoak 4 puntu edo gehiagokoa izan beharko du (10etik) USPa gainditzeko orduan kontuan hartu ahal izateko. Gutxieneko nota horrek USPa osatzen duten azterketa guztien batez besteko notari egiten dio erreferentzia; ez da beharrezkoa 4 puntu lortzea irakasgai bakoitzean.

Ikasle batek USP proba gaindituko du baldin eta gutxienez 5eko kalifikazioa lortzen badu USPko eta Batxilergoko notaren artean, ponderazio honen arabera: USPko nota (% 40) gehi Batxilergoko nota (% 60). Kalkulu horren emaitza unibertsitatera sartzeko nota izanen da.

Azkeneko deialdian izandako kalifikazioa hartuko da kontuan baldin eta aurrekoan izandakoa baino handiagoa bada.

Baliozkotasuna

Unibertsitatean sartzeko kalifikazioak balio mugagabea izanen du unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko.

Behin proba gainditu eta gero, ikaslea hurrengo deialdietara aurkezten ahalko da kalifikazioa hobetzeko: USPra osorik (bestelako Batxilergo modalitate bat hautatzeko aukera egonen da), borondatezko fasera edo bietara. Batxilergoan egindako edo egin gabeko irakasgaien azterketak egiten ahalko ditu.

USPa eta borondatezko fasea deialdi berean egiten badira, borondatezko fasean hiru irakasgai eta atzerriko hizkuntza bat egiten ahalko dira gehienez, guztiak USPan hautatutakoez bestelakoak.

 

Borondatezko faseko irakasgaiak

Atzerriko hizkuntza:

(P) Ikasgai ponderagarriak, ikasi nahi den graduaren arabera

Izena emateko eskaeran adierazi behar da ikasle bakoitzak zein irakasgairen azterketak eginen dituen.

 

Kalifikazioa

Irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin. Irakasgaia gainditutzat hartuko da 5 puntuko kalifikazioa lortzen bada gutxienez.

Graduko ikasketetan onartua izateko nota kalkulatzeko, gainditutako bi irakasgaitan izandako kalifikazioak hartuko dira kontuan. Gainditutako irakasgaien notak bider 0,1 edo 0,2 eginda ponderatuko dira, sarbidea zein gradutarako eskatzen den.

Baliozkotasuna

Borondatezko fasean lortutako emaitzak unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko balioko du, baina proba gainditu eta hiru ikasturtera iraungiko da. Hau da, borondatezko fasea 2023an gainditzen bada, nota horrek unibertsitatera 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan sartzeko balioko du, eta fasea 2024an gainditzen bada, 2024-2025, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako balioko du.

 

Kalifikazioak


Kalifikazioa kalkulatzeko, Batxilergoko batez besteko notaren % 60 eta USE probako nahitaezko faseko kalifikazioaren % 40 ponderatuko dira.

SARTZEKO KALIFIKAZIOA = [BATXILLERGOKO NOTA x 0,6] + [NAHITAEZKO FASEKO NOTA x 0,4]
(10 puntu gehienez ere)

  • Unibertsitatera sartzen ahal da formula horren emaitza 5ekoa edo nota handiagoa denean, betiere 4ko gutxieneko nota lortu bada nahitaezko fasean.


Unibertsitatean sartzeko notari 4 puntu gehitzen ahal dizkiete ikasleek, eta 14 puntu lortuko dituzte gehienez ere.

Graduetako ikasketetan sartzeko ponderazioak

Gradu bakoitzean onartzeko nota kalkulatzeko, ponderazioa aplikatu ondoren ikasleak gainditu dituen irakasgaietatik nota onena duten bi irakasgaiak ponderatzen zaizkio.

Irakasgai baten kalifikazioa ponderatzeko modukoa izan dadin eta unibertsitatean onartzeko nota igotzeko balio dezan, 5ekoa edo handiagoa behar da izan.

Kalkulatu ikasketetan onartua izateko nota

Unibertsitatean onartua izateko nota formula honekin kalkulatuko da, hiru hamarrenekin adieraziko da, eta milaren hurbilenarekin biribilduko da.

[BATXILERGOKO NOTA x 0,6] + [NAHITAEZKO FASEKO NOTA x 0,4] + [a x M1] + [b x M2]
(14 puntu, gehienez ere)

  • M1 eta M2 zera dira: ponderazioa aplikatu ondoren unibertsitatean onartua izateko nota onena ematen duten bi irakasgaien kalifikazioak.
  • a eta b ponderazio-parametroak dira, eta 0,1eko edo 0,2ko balioa dute. 

Graduetako ikasketetan sartzeko ponderazioak

Ponderatzeko moduko irakasgaiak hauek dira:

  • Modalitateko derrigorrezko berariazko ikasgaiak, derrigorrezko fasean aztertutakoaz bestelakoak.
  • Batxilergoko bigarren mailako, modalitateko ikasgaiak.
  • Borondatezko fasean gainditutako atzerriko hizkuntza.

Ponderatzen ahal diren irakasgaien kalifikazioak:

  • Probak gainditu eta ondorengo hiru ikasturteetan izanen dute unibertsitatean sartzeko balioa.
  • Ikasketetan onartua izateko nota kalkulatzeko, kontuan hartuko da ea ikasleak betetzen dituen graduko ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak haiek gainditu dituen deialdian.
     

Atalase-notak

Kalkulatu zure nota

NUPen ikasleak onartzeko araudia

Araudia eta txostenak

  • 3/2020 Lege Organikoa, 2020ko abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita 2/2006 Lege Organikoa, 2006ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa
  • 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
  • Ebazpena, 2025eko martxoaren 22koa, Idazkariordetzarena, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Estatu Idazkaritzak batera emandako 2025eko martxoaren 10eko Ebazpena argitaratzen duena. Ebazpen horren bidez, unibertsitatera sartzeko proba 2025. urtean egiteko muga-egunak ezartzen dira eta behin-behineko emaitzak argitaratzen dira.
  • Ebazpena, 2024ko abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzarena, 2024-2025 ikasturterako Batxilergoa-Baccalauréat titulazio bikoitzaren programari buruzko jarraibideak ematen dituena.
  • Foru Agindua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik indarrean den ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.
  • 69/2023 Foru Agindua, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako Kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusiioa arautzen duena.
  • 534/2024 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak, sarbide-probaren oinarrizko ezaugarriak eta onarpen-prozeduren oinarrizko araudia arautzen dituena.
  • 114/2024 Foru Agindua, abenduaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera probei, unibertsitate publikoetan onartua izateko behar den notari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan onartua izateko prozeduarari buruzko zenbait alderdi garatu dira.
  • 152/2025 Ebazpena, martxoaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturtean unibertsitatean sartzeko proba egiteko datak zehazten dituena.
  • 72/2022 Foru Dekretua, 2022ko ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
  • 243/2022 Errege Dekretua, 2022ko apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena.