Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan

Ebatz itzazu teknologiaren, industriaren eta abarren arloko arazoak matematikaren bidez, edo has ezazu ikerketa-karrera bat zentro teknologikoetan edo enpresetan.
Masterra unibertsitateartekoa da, eta titulua Zaragozako Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Errioxako Unibertsitateak eta La Lagunako Unibertsitateak ematen dute aldi berean.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 4 ods 8 ods 9 

 

Zergatik ikasi Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko Masterra?

  • Titulua Zaragozako Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Errioxako Unibertsitateak eta La Lagunako Unibertsitateak ematen dute aldi berean.
  • Sei unibertsitateetako doktoretza-programetara sartzen ahalko zara. 
  • Prestakuntza praktikoa jasoko duzu estatistikako eta konputazioko tresna matematikoen bidezko modelatzeari eta ebazpenari buruzko esperientzia hartzeko.
  • Benetako praktikak
  • Kasuak simulatzeko software espezializatuetan trebatuko zara (R, Matlab, etab.).
  • Masterrari buruzko informazio gehiago, hemen:

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko Masterrera?

  • Matematikako Gradutik/Lizentziaturatik
  • Estatistikako Gradutik/Diplomaturatik
  • Bioteknologiako Gradutik/Lizentziaturatik
  • Fisikako Gradutik/Lizentziaturatik
  • Ingeniaritzetatik
  • Aurrekoen baliokideak diren titulazioetatik, Masterreko Batzorde Akademikoaren irizpidearen arabera

Zertan egiten ahalko dut lan Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko Masterra bukatzen dudanean?

  • Zentro teknologikoetan, non honako jarduera hauek eginen baitituzu:
    • Ikerketa
    • Softwareen programazioa eta diseinua
    • Logistika eta banaketa
    • Industria-prozesuen optimizazioa
    • Big data, sare neuronalak eta deep learning
    • Kalitatearen kontrola
  • Bankaren edo asegururen sektorea: arriskuen analisia 
  • Datuen prozesamendua eta estatistikak

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7210)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 7210)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, ikasleak Batzorde Akademikoaren iritziaren arabera onartuko dira Masterrean, oinarrizko irizpidetzat espediente akademikoa hartuta.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula