Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Lurzoruen eta Uren Kudeaketan

 

Aurreinskripzioa eta matrikula Aurreinskripzioa eta matrikula

Izan zaitez aditua natur baliabideen (lurzoruak eta urak) kudeaketa jasangarrian eta nekazaritza eta ingurumen arloan, bai nekazaritzako bai basogintzako inguruneetan.
Master hau unibertsitateartekoa da, eta titulua Lleidako Unibertsitateak, Bartzelonako Unibertsitateak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute aldi berean.
Kontsultatu koordinazioa egiten duen unibertsitatearen webgunea

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 2 ods 6 ods 12 ods 15 

 

Zergatik ikasi Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Masterra?

  • Lleidako Unibertsitateak (UdL), Bartzelonako Unibertsitateak (UB), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute titulua.
  • Masterrari buruzko informazio gehiago:
  • Lurzorua eta ura ingurune naturaleko bi baliabide garrantzitsuenetakoak dira, haien mende baitago Lurreko bizitza. Master honek lurzoruak eta urak kudeatzeko metodoei buruzko oinarrizko prestakuntza aplikatua eskaintzen du, baliabide natural horiek modu jasangarrian erabiltzeko gaitasuna ematen duena, eta, horrez gain, diziplina anitzeko prestakuntza eskaintzen du nekazaritzaren eta ingurumenaren esparruan, nekazaritza nahiz basogintza inguruneetan.
  • Ikasketen xedea lurzorua eta ura ezagutzea da, eta horiek degradaziotik babestea.
  • Aitortutako ospea duten irakasleak, unibertsitate hauetakoak: Lleidako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  • Nekazaritzako guneetako eta ingurune naturaletako landa-praktikak daude irakaskuntzaren barruan.
  • Cranfieldeko Unibertsitatera (Erresuma Batua) nazioarteko mugikortasuna egiteko aukera.
  • Harremana sektoreko enpresekin, hala nola: Nekazaritzako Elikagaien Teknologiako eta Azpiegituretako Nafar Institutua (INTIA), Kataluniako Institutu Kartografiko eta Geologikoa, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea (NEIKER), Klima Aldaketarako Euskal Zentroa (BC3), Eurofins, Leitat Technological Center, SIM RUBATEC S.A., M. Y J. GRÚAS, S.A., UTE O, Lab-Ferrer

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Masterrera?

  • Zientzietako Graduak: Nekazaritza eta Ingurumena, Geografia, Biologia, Farmazia, Kimika eta Geologia
  • Ingeniaritzako graduak: Agronomia, Basogintza, Geologia eta Kimika
  • Uren, lurzoruen eta lurraldearen arloko prestakuntza duten  beste gradu baliokide batzuk

Zertan egiten ahalko dut lan Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Masterra bukatzen dudanean?

Honako hauek dira etorkizuneko egresatuen irtenbide profesionalak:

  • Administrazioak
  • Ikerketa
  • Prestakuntza 
  • Sektore pribatua

Bereziki, esparru hauen barruan:

  • Inbentarioak eta baliabide naturalen ebaluazioa (lurzoruak eta urak) 
  • Klimaren aldaketa orokorra, hala nola ekoizpen-baliabideak, ekosistemen osagaiak eta beste batzuk
  • erauzketa jardueren eraginpeko arloen kudeaketa

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7506)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 201)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Eskariak ikaspostuen eskaintza gainditzen badu, ikasleak onartuko dira baremo honen arabera:

  • Egokitzapena eta espediente akademikoaren batez besteko nota: % 75
  • Arduraldi osoan aritzeko prestasuna: % 10
  • Aldez aurretiko esperientzia profesionala: % 5 
  • Honako hauek baloratuko dira: betearazte- eta plangintza-funtzioak lurzoruak eta urak kudeatzen dituzten enpresetan (adibidez, ureztaketak, ur-araztegiak, ongarriztatzea edo masterreko eremukoak), edo ingurumen-aholkularitzetakoak, eta eginkizun horiek betetzen emandako urte-kopurua.
  • Hizkuntzak: % 5 (ingeleseko Certificate in Advanced English edo baliokidea)
  • Informatika (datu alfanumerikoak eta komunikaziokoak erabiltzeko programa nagusiak): % 5
     

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa