Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Master Bikoitza?
- Ondarearen arloko kudeaketan eta hezkuntzan ezinbestekoak diren Memoria eta Historia arloetako diziplinarteko ezagutzak lortuko dituzu.
- Irakasle lanean aritzeko eta Bigarren Hezkuntzako irakasle oposizioak egiteko beharrezkoa den gaikuntza lortuko duzu.
- Ikastetxe publiko eta itunduetan praktikak egiteko aukera izanen duzu.
- Kualifikazio handiko irakasleak.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Master Bikoitzera?
- Gradua Historian eta Ondarean
- Gradua Historian
- Gradua Geografian edo Artearen Historian
Zertan egiten ahalko dut lan Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Master Bikoitza bukatzen dudanean?
- Irakasle moduan Bigarren Hezkuntzako etapa guztietan
- Ondarearen kudeaketaren arloko lanetan museoetan, artxiboetan edo interpretazio zentroetan.
- Historiaren, ondarearen eta/edo memoriaren esparruko ikerketa zientifikoan
- Ondareari buruzko hezkuntza
Irakaskuntzaren emaitzak
- Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan: Geografia eta Historia espezialitatea
- Unibertsitate Masterra Historian eta Memorian
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
- Atzerriko hizkuntza baten B1 maila edo hortik gorakoa. Ikasleek ziurtagiri ofizial baten bidez egiaztatu beharko dute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako B1 maila edo hortik gorakoa dutela atzerriko hizkuntza batean.
- Master bikoitzean ikasleak onartzeko, lehentasun hurrenkera honi jarraituko zaio:
- Gradua Historian eta Ondarean
- Gradua Historian
- Gradua Goegrafian edo Artearen Historian
Talde horietako bakoitzaren barnean, onarpena eta matrikula egiteko lehentasunak graduko espediente akademikoaren araberakoak izanen dira.
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.
Matrikula
Ikasleak beren berariazko irakaskuntza-programazioko irakasgaietan baizik ez dira matrikulatuko ikasturte bakoitzean. Master bikoitzeko ikasleek berariazko programazioko lehenbiziko ikasmaila osoan matrikulatu beharko dute.
Mugikortasuna