Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra International Businessen

Izan gidari zeinahi erakundetako nazioartekotze prozesuetan, eta diseinatu, ezarri eta kontrolatu merkatu berrietan sartzeko estrategiak.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 5 ods 8 ods 17 

 

Zergatik ikasi International Businesseko Unibertsitate Masterra?

  • Nazioarteko merkatuei buruzko prestakuntza jasoko duzu, ezagutza estrategiko eta analitiko zabalak eskuratuko dituzu, eta gaitasuna izanen duzu lidergorako, ebaluaziorako eta erabakiak hartzeko.
  • Organizazio bat nazioartekotzeko proiektu bat garatuko duzu taldean, aditu batek gidatuta.
  • Gaitasuna izanen duzu hauek egiteko:
    • Munduko eskualde eta herrialde nagusienetako ezaugarri ekonomikoak identifikatzeko.
    • Informazio publikoa analizatzeko eta ebaluatzeko, hala merkatuaren azterketa erabilgarri eta zehatzak egiteko.
    • Behar globalak detektatzeko behar diren erreminta digitalak menderatzeko eta haiek enpresa-arloko aukera bihurtzeko.
    • Nazioartean proiektuak diseinatzeko, planifikatzeko, merkaturatzeko, antolatzeko eta kontrolatzeko.
    • Lidergorako, ekipoen kudeaketarako eta zuzendaritzarako gaitasun espezifikoak ezagutzeko eta horiek nazioartean aplikatzeko.
    • Salmentako eta komunikazio merkataritzako teknikak nazioarteko B2B testuinguruetan aplikatzeko.
    • Nazioarteko bezeroen kudeaketan aritzeko, aldi berean bezero ugarirekin eta modu errentagarrian (KAM).
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.

Zer gradutatik sartzen ahal naiz International Businesseko Unibertsitate Masterra?

  • Lizentziatura edo Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan, Ekonomian, eta tankerakoetan.
  • Beste lizentziatura edo gradu batzuk, enpresen administrazioko eta zuzendaritzako prestakuntza baduzu, edo lan esperientzia sendoa arlo horietan.

Zertan egiten ahalko dut lan International Businesseko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Arduradun gisa nazioarteko arlo hauetan: finantza-operazioak, logistika, merkataritza-administrazioa, produktuen biltegiratzea, B2B motako erosketa eta salmenta, pertsonen zuzendaritza.
  • Nazioartekotze aholkulari gisa.
  • Atzerriko filialen zuzendari gisa.
  • Bulego komertzialetako arduradun gisa eremu publikoan.
  • Aduanetako agentzietako eta agentzia komertzialetako arduradun gisa.
  • Bezero zorroaren arduradun gisa zonalde geografiko jakinetan; “Export Area Manager”.
  • Proiektuak kanpoko merkatuetara esportatzeko eta haietan ezartzeko  zuzendari gisa.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

  • Masterreko ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
  • Gainera, master honetan sartzeko ingeleseko ziurtagiria aurkeztu behar da, B2 mailakoa edo altuagoa. Hizkuntza maila egiaztatzeko beste modu bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko behar den proba gainditzea da.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Lanpostuen eskariak eskaintza gainditzen badu, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak: 

  • Graduko espediente akademikoa, eskaera egiten den unekoa (graduko ikasketak amaitzen ari bazara, azken ikasturteko lehenengo seihilekora bitarteko espediente akademikoa hartuko da kontuan) (60 puntu).
  • Atzerriko beste hizkuntza batzuk. Gutxienez B2 mailakoak direnak hartuko dira kontuan (20 puntu).
  • Unibertsitate master ofiziala merkataritzan edo enpresen kudeaketan edo nazioarteko harremanetan (gutxienez 60 kreditu) (10 puntu).
  • Lan esperientzia praktikoa, Gizarte Segurantzak emandako lan bizitzari buruzko txostenarekin egiaztatua. Lan esperientzia atzerrikoa bada, haren baliokidea den ziurtagiri ofizial bat beharko da, eta hauek agertu beharko dute bertan: enpresaren izena eta lan egindako egunak eta orduak (10 puntu).

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula