NAEX Talentua bekak
NAEX Talentua bekak
Nafarroako Gobernuak aukera eskaintzen du International Businesseko Unibertsitate Masterra NAEX Talentua bekekin finantzatzeko eta osatzeko. Beka horiek Nafarroako Gobernuaren, NUPen eta ICEXen arteko lankidetzaren emaitza dira, eta, haiei esker, onuradunek masterra osorik ordaintzeko dirulaguntza jasotzen dute, eta aukera dute behin prestakuntza teorikoa amaituta hura osatzeko nazioarteko praktikak egiteko. Masterreko 30 ikaspostuetatik 12ek jasoko dute dirulaguntza.
Programak hiru fase ditu:
- 1. fasea: International Businesseko Unibertsitate Masterra egitea NUPen.
- 2. fasea: Nazioartekotzeari laguntzeko erakundeetan praktikak egitea (12 hilabetez), enpresei laguntzeko tresna publikoak eta nazioartekotzea sustatzeko erakunde publiko eta pribatuetan eskuragarri dauden programak eta zerbitzuak ezagutzeko. Honako hauek hartuko dira erakunde laguntzailetzat: atzerrian dauden Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoak, eta Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) helburu diren herrialdeetan Nafarroako Gobernuari laguntzen dioten aholkularitza-enpresak.
- 3. fasea: Praktikak Acoge NAEX Talento programan parte hartzen duten enpresa edo erakundeetan (12 hilabetez).
2025-2026 ikasturtean 12 beka emanen dira guztira, Nazioarteko Business masterra egiteko. Masterraren 1. seihilekoko batez besteko notaren arabera, 12 bekadunetatik gehienez 7 izango dira programaren 2. eta 3. faseetan.
Deialdia eta eskaerak egiteko epea:
Informazio gehiago: