Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan

Ardura zaitez enpresen zuzendaritzaz eta plangintzaz, baita nazioartean ere. Treba zaitez enpresen sektorean giltzarri diren arloetan erabakiak hartzeko, hala nola marketinean, giza baliabideetan, finantzetan edo nazioartekotze prozesuetan.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 12 ods 16 

 

Zergatik ikasi Enpresen Zuzendaritzako Masterra?

  • Enpresen zuzendaritzaren arloko hainbat gaitasun garatuko dituzu:
    • zuzendaritzako trebetasunak,
    • plangintza estrategikoa,
    • nazioarteko negozioak edo datuen analisia
  • Praktikak egiten ahalko dituzu sektoreko enpresetan.
  • Nazioartera dago bideratua.
  • Metodologia aktiboen bidez ikasiko duzu: enpresetako kasuak, zuzendaritza estrategikoko simulazioak eta zuzendaritzan laguntzeko softwarea.
  • Masterra duala da: profesionala da eta jarduera zientifikora sarbidea ematen du.
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Enpresen Zuzendaritzako Masterrera?

  • Graduen Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan
  • Ekonomia
  • Ingeniaritzak
  • Antzeko gradu batzuk

Homologatu gabeko atzerriko tituluetarako, zilegi da gutxieneko nota eskatzea masterrera sartzeko tituluaren ikasketa-espedientean.

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Zuzendaritzako Masterra bukatzen dudanean?

  • Enpresen eta bestelako erakundeen administrazio eta zuzendaritza orokorrean.
  • Marketineko, finantzetako, giza baliabideetako, produkzioko eta abarretako zuzendaritza-karguetan.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Hizkuntzen ezagutza:
Masterrean sartzeko beharrezkoa da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko ingeleseko B1 maila egiaztatzea. Dena den, gomendatzen da B2 maila izatea. 

Atzerriko ikasleek gaztelaniazko B2 maila egiaztatu beharko dute. Hori ez da beharrezkoa izango masterrerako sarbidea ematen duten ikasketak gaztelaniaz gainditu badituzte edo ikaslea herrialde hispanohiztunetatik badator. Egiaztagiririk ez dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolatzen duen proba egiten ahalko dute. Argibide gehiago esteka honeta.

Eskaeren ordena:
Onarpen irizpideak betetzen dituzten pertsona gehiago badaude eskainitako ikaspostuak baino, baremo honen arabera eginen da hautaketa-prozesua:

1.- Graduko espediente akademikoa, eskaera egiten den unekoa. Graduko ikasketak oraindik amaitu ez badira, ikaslea egiten ari den ikasmailako lehen seihilekoko espediente akademikoa hartuko da kontuan. Sarbide tituluen antzeko graduetarako, indize zuzentzaileak aplikatzen ahalko dira batez besteko noten arten. [60 puntu gehienez ere]

2.- Atzerriko hizkuntzak: atzerriko hizkuntza kontuan hartzeko, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 maila egiaztatu behar da hartan. [20 puntu gehienez ere]

3.- Lan esperentzia: Gizarte Segurantzak emandako lan bizitzari buruzko txostenarekin egiaztatuko da. Lan esperientzia atzerrikoa bada, haren baliokidea den ziurtagiri ofiziala beharko da, eta hauek agertu beharko dute bertan: enpresaren izena eta lan egindako egunak eta orduak: [20 puntu gehienez ere]

Nolanahi ere, onarpen eskaerak berrikusi ondoren, Masterreko Batzorde Akademikoak aukeratuko ditu programa arrakastaz egiteko eta programan egindako ikasketekin zuzenean lotutako karrera profesional bat garatzeko merezimendu edo talentu handiena egiaztatzen duten pertsonak. 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula