Joan eduki nagusira

Gradua: onarpena

 

Egin aurreinskripzioa

Deialdia eta epeak

Sarbidea edozein delarik ere (USEa, goi mailako heziketa-zikloak, 25, 45 edo 40 urtetik gorakoentzako probak, atzerriko Batxilergoa, etab.), nahitaezkoa da aurreinskripzioa egitea NUPeko edozein gradutan onartua izateko.


Aurreinskripzio EPE BAKARRA. 2024ko ekainaren 21eko 09:00etatik ekainaren 28ra bitarte

Itxaron zerrendetan sartzeko eskaera


Aurreinskripzioa egin arren abuztuaren 27an argitaratutako zerrendan onartuak ez diren ikasleak: itxaron-zerrendan egoteko, 2024ko abuztuaren 27an 4. onarpen-zerrenda argitaratu ondoren, irailaren 2an, 14:30 arte eskatu beharko dute.

Hurrengo zerrendatik aurrera, onartuen zerrendetan egon nahi dutela baieztatu dutenak azalduko dira horietan.
 

Itxaron-zerrendan egon Itxaron-zerrendan egon

Berreskuratu pasahitza


Izen-ematea ikaspostu hutsak dituzten titulazioetan. 2024ko abuztuaren 5etik, 9:00etan, abuztuaren 22ra, 14:00etan

Online aurreinskripzioa


NUPeko graduko ikasketetan  aurreinskripzioa egiteko gida.

Aurreinskripzioa egiteko, erabiltzaile izena eta pasahitza eduki behar dira. 

  • Erabiltzaile izena: NANa (letra maiuskulaz) 
  • Pasahitza
    • NUPen USEa egitean lortutakoa. Ez bazara zure pasahitzaz gogoratzen, hemen berreskuratzen ahal duzu: Berreskuratu pasahitza
    • Ez baduzu pasahitzik, beharrezkoa da erregistratzea: Erregistratu.

 

  • Ikasleek Internet bidez egin behar dute aurreinskripzioa, eta zer gradutan sartu nahi duten adierazi behar dute, lehentasunaren arabera ordenatuta (6 gehienez). Lehentasun-ordena erabakigarria da: ikaslea titulazio batean onartutakoan, Jada ez dira kontuan hartuko aurreinskripzio zerrendan beherago daudenak.
  • Sarbide batetik baino gehiagotatik ikaspostua eskatzeko, aurreinskripzio bakarra egin behar da, baina sarbide bakoitzerako eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.
    Aurrekoa ez da aplikagarria Batxilergoko + sarbide-probako eta Lanbide Heziketako sarbideak elkarrekin erabili nahi direnean (kupo berekoak dira biak). Kasu horretan, notarik handiena duen sarbidea aukeratuko du ikasleak.
  • Irakasletzako ikasketetan aurreinskripzio bakarra dago, gradua zein hizkuntzatan eginen den alde batera utzita. Matrikulazioan hautatuko da hizkuntza.

Aurreinskripzioa Internet bidez bete ondoren, ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du horren frogagiriarekin, eta, bertan, zer dokumentu igo behar dituen gogoraraziko zaio dokumentazioa jasotzeko aplikazioaren bidez

- Sartzeko arazoak badituzu, pantaila freskatu dezakezu F5 tekla klikatuta
- Jarri 5a sarbide-oharrean, aurreinskripzio unean ez baduzu ezagutzen eta egiaztagiriak jaso bezain laster igo itzazu. Sarbide-bulegoan dokumentazioa berrikusiko dute eta sarbide-ohar zuzena jarriko dute.

 

Aurreinskripzioa egin Aurreinskripzioa egin

GARRANTZITSUA: Kontsultatu 4. eta 5. puntuak aurkeztu beharreko dokumentazioari buruz.

Sarbidearen araberako dokumentazioa

  • USEa edo selektibitatea Nafarroan gainditu dutenek ez dute inolako dokumenturik aurkeztu behar, salbu eta nazioarteko programa baterako ikaspostua eskatzen badute edo erreserba-kupo baten bidez sartzen badira.
  • Gainerako ikasleek aurreko urteetako USE txartela aurkeztu behar dute (selektibitateko txartela).
    USEaren behin-behineko txartela aurkezten duten ikasleak onartuen zerrendetan agertzen ahalko dira, baina, behin betiko txartelaren nota 1. ikasmailan sartzeko gutxieneko nota baino txikiagoa bada, zilegi izanen da onarpena baliogabetzea.
  • Goi mailako graduaren espediente akademikoaren ziurtagiria, zenbakizko azken kalifikazioa adierazten duena. Ziurtagiria goi mailako gradua ikasi zen ikastetxeak sinatu edo zigilatu behar du.
  • Unibertsitatean sartzeko probak Nafarroatik kanpo egin direnean, borondatezko fasearen emaitza adierazten duen dokumentua.

Gaztelaniaz ematen den titulazio batean onartua izateko, herrialde gaztelaniadunetakoak ez diren atzerriko ikasleek, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko (EEMB) espainierazko B1 maila egiaztatu beharko dute. Ez dute baldintza hori bete beharko gradura sarbidea ematen duten ikasketak gaztelaniaz gainditu dituztenek, ezta USE proba edo gaitasun espezifikoetako UHUNeko probak gaztelaniaz egin eta gainditu dituztenek ere.
Ziurtagiririk aurkeztu ezin badute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolatzen duen berariazko proba egin dezakete.Informazio gehiago esteka honetan.

Nazioarteko Batxilergoa / LOMCE Batxilergoa + Baccalauréat Espainiako ikastetxe batean / LOMCE Batxilergoa + Nazioarteko Batxilergoa Espainiako ikastetxe batean

  • Unibertsitatean Sartzeko Probetako borondatezko fasean lortutako emaitzaren egiaztagiria, beharrezkoa bada (EZ da beharrezkoa UHUNen egiaztagiria bidaltzea).

Europar Batasuneko Batxilergoa / Europar Batxilergoa / Nazioarteko hitzarmena duten beste herrialde batzuetako Batxilergoa

  • Unibertsitatean Sartzeko Probetako borondatezko fasean lortutako emaitzaren egiaztagiria, beharrezkoa bada (EZ da beharrezkoa UHUNen egiaztagiria bidaltzea).

Unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen ez dituen Europar Batasuneko Batxilergoa

  • Unibertsitatean sartzeko proban lortutako emaitzaren egiaztagiria, beharrezkoa bada (EZ da beharrezkoa UHUNen egiaztagiria bidaltzea).

Nazioarteko hitzarmenik ez duten beste herrialde batzuetako Batxilergoa

  • Unibertsitatean sartzeko proban lortutako emaitzaren egiaztagiria, beharrezkoa bada (EZ da beharrezkoa UHUNen egiaztagiria bidaltzea).

Atzerriko Lanbide Heziketa

  • Atzerriko Batxilergoko tituluaren homologazio-dokumentua, edo ikastetxeetan baldintzapeko inskripzio-agiria.
  • Unibertsitatean sartzeko proban lortutako emaitzaren egiaztagiria, beharrezkoa bada (EZ da beharrezkoa UHUNen egiaztagiria bidaltzea).
  • Unibertsitate-titulazioaren espediente akademikoaren ziurtagiria, batez besteko zenbakizko kalifikazioa adierazten duena. Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar titulazio hori Nafarroako Unibertsitate Publikokoa bada.
    Unibertsitate masterreko titulazio batekin edo horren baliokidearekin sartu nahi izanez gero, batez besteko nota kalkulatzeko, titulazio horretan gainditutako irakasgaiak kontuan hartzeaz gainera, horretara sartzeko erabilitako graduko titulazioan edo horren baliokidean gainditutako irakasgai guztien kalifikazioak ere batuko dira.
  • Titulua atzerrian eskuratu bada: tituluaren homologazioaren edo baliokidetasunaren ebazpena, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emana. 
  • Titulua atzerrian eskuratu bada: atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitate-espediente akademikoen batez besteko notaren baliokidetza-adierazpena. Dokumentu hori aurkezten ez bada, 5,0 izanen da ikasketetan onartua izateko nota.
  • 25 urtetik gorakoentzako, 45 urtetik gorakoentzako edo lan-esperientzia duten 40 urtetik gorakoentzako proba NUPen gainditu dutenek ez dute dokumenturik aurkeztu behar.
  • Beste unibertsitate batean 25 urtetik gorakoen proba gainditzen dutenek, dagokion unibertsitatean probak gainditu izanaren ziurtagiri  aurkeztu beharko dute.

Bestelako dokumentazioa

 

Ikaspostua nazioarteko programan eskatuz gero, aurreinskripzioaz gain, ingeleseko B2 maila edo altuagoa egiaztatu behar da, dagokion ziurtagiria aurkeztuta edo, bestela, NUPeko ingeles-proban izena emanda eta gaindituta.

Behin-behineko ziurtagiria: onartuen zerrendetan azaltzeko aukera emanen du. Ikasketetan onartua izanez gero, ikasleak behin betiko dokumentua aurkeztu beharko du eskolak hasi baino lehen.


Kirolarientzako kupoaren bidez sartzeko dokumentazioari buruzko informazio gehiago.

  • % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala.
  • Desgaitasun-egoera pertsonalei lotutako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten pertsonak, aurreko eskolaldian hezkuntza-normalkuntzarako baliabideak eta laguntzak behar izan zituztenak: dagokion autonomia-erkidegoak emandako ziurtagiria, alderdi horiek guztiak egiaztatzeko.


Dokumentazioa eskaneatu, eta dokumentazioa jasotzeko aplikazioaren bidez bidali behar da.

Ez bazara zure pasahitzaz gogoratzen, hemen berreskuratzen ahal duzu: Berreskuratu pasahitza.

Dokumentazioa bidali Dokumentazioa bidali


Nola aurkeztu dokumentazioa:

  • Dokumentuak pdf formatuan egon behar dira. Aplikazioak ez du sakelako telefonoarekin egindako argazkirik onartzen.
  • Dokumentu bakoitzaren tamaina gehienez: 4 Mb
  • Pdf bat dokumentu bakoitzeko. Bi orrialde dituen noten ziurtagira pdf bakarrean eskaneatu behar da.
  • Ezabatzeko botoia erabiliz dokumentu bat ezabatzen ahal da dokumentu zuzenarekin ordezkatzeko, beharrezkoa izanez gero.

OHARRA: emaitzen behin-behineko txartela lehendik igoa baduzu eta orain behin betiko txartela jaso baduzu, igo ezazu aplikaziora. 

Dokumentazioa entregatzeko gida

Dokumentazioa aurkezteko epea: 

  • 2023ko ekainaren 30era arte. Ezingo zara agertu onartuen eta itxaron zerrendetan, dokumentazioa aurkezten ez duzun bitartean.
    Data horretarako behin betiko sarbide-kalifikazioa lortzen ez baduzu, geroago,jaso bezain laster, igo ahalko duzu. Inola ere ez da onartuko erreklamazio-epea amaitu ondoren aurkezten baduzu.

Onartuen izan ondoren beren matrikula Nafarroako Unibertsitate Publikoan formalizatzen duten ikasleek, ikasturte hasieran, Sarbide Bulegoan aurkeztu beharko dute aplikaziora igo duten baina elektronikoki egiaztatu ezin den dokumentazioa. Egoera horretan dauden ikasleekin harremanetan jarriko da Sarbide Bulegoa dokumentazio hori eskatzeko.


Aurreinskripzioaldi osoan zehar da zilegi titulazioak gehitzea edo kentzea eta lehentasunen ordena aldatzea.
USEko beste nota bat jaso baduzu baina aurreinskripzioa dagoeneko balidatua bazegoen, ezin izanen duzu formularioko nota aldatu. Txartel berria dokumentazioa kargatzeko aplikaziora igo behar duzu (Orrialde honetako 5. atala), eta NUPek aldatuko dizu nota.
Aurreinskripzioaldia bukatu ondoren jaso baduzu nota berria, igo ezazu berehala txartel berria dokumentazioa kargatzeko aplikaziora (Orrialde honetako 5. atala).

Aurreinskripzioa aldatu Aurreinskripzioa aldatu

Pasahitza berreskuratu

Aurreinskripzioaren kontsulta


Aurreinskripzioa jaso ondoren, Sarbide Bulegoak eskaeraren tramitazioa/baliozkotzea abiaraziko du, eta eskatzaileari unean-unean emanen dio haren egoeraren berri mezu elektroniko baten bidez.

Aurreinskripzioa kontsultatu Aurreinskripzioa kontsultatu

Berreskuratu pasahitza

* Emandako datuak informazio hutsa baino ez dira, eta ezin dira erabili inolako errekurtsorik oinarritzeko.


"Sarbide moduaren egoera" zutabean, aurrez inskribatutako aukera bakoitzaren egoerak agertzen dira:  

  • Onetsia: aurreinskripzioa zuzena da.
  • Dokumentazioa ez da zuzena: Dokumentazioaren egoera kontsulta dezakezu entrega egin duzun aplikazioan.
  • Ez da onartu, ez baititu betetzen baldintzak: Sarbide Bulegoarekin harremanetan jarri behar duzu acceso@unavarra.es helbide elektronikoaren bidez.
  • Balidatu gabe dago: Unibertsitateak tramitatu behar du oraindik.
  • Ez ditu baldintzak egiaztatu (nazioarteko programetan). Sarbide Bulegoak ez du balidatu zuk aurkeztutako ingeleseko B2 mailaren edo altuagoaren ziurtagiria. Ezin izanen zara azaldu ez gradu horietako onartuen zerrendetan, ez itxaron-zerrendetan.