Gradua: onarpena
1
2
3
4
5
Graduen eta ikaspostuen eskaintza
Nafarroako Unibertsitate Publikoak zenbait jakintza-arlotako graduko eta gradu bikoitzeko titulu ofizialak eskaintzen ditu. Kontsultatu graduen eskaintza osoa. Kontsultatu graduen eskaintza osoa
Ikasle berrientzako ikaspostuak
Ikasle berrientzako ikaspostuen eskaintza kupo orokorrean eta erreserba-kupoetan dago banatua.
- ikasle berrientzako ikaspostuen eskaintza 2024-2025 ikasturterako
- Ikasle berrientzako ikaspostuen eskaintza 2023-2024 ikasturterako
Kupo orokorra
Honako hauetatik datozen ikasleak:
- Batxilergotik
- Unibertsitaterako sarbidea ematen duten Lanbide Heziketako ikasketetatik
- Atzerriko hezkuntza-sistemetatik (unibertsitate aurreko ikasketak eginak izanez gero)
Erreserba-kupoak
412/2014 Errege Dekretuan ezarritakoak.
- Unibertsitate-titulua edo horren baliokidea duten ikasleak: % 3
- Desgaitasunen bat duten pertsonak: % 5
- Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak: % 3 (% 5 Fisioterapian, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan eta Gradu Bikoitza Fisioterapian eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan)
- 25 urtetik gorakoak: % 3
- 45 urtetik gorakoak: % 3
- 40 urtetik gorakoak, lan-esperientzia eta esperientzia profesionala dutela egiaztatzen dutenak: % 3
- % 33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa egiaztatzen duten ikasleak.
- Desgaitasun-egoera pertsonalei lotutako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten pertsonak, aurreko eskolaldian hezkuntza-normalkuntzarako baliabideak eta laguntzak behar izan zituztenak. Dagokion autonomia-erkidegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute alderdi horiek guztiak egiaztatzeko.
Goi mailako kirolariak (BOEn argitaratutako Kirol Kontseilu Nagusiaren urteko zerrendan sartuak) eta errendimendu handikoak. Ezinbestekoa da Unibertsitatean onartzen dituzten egunean baldintza hori betetzea. Goi mailako kirolariek lehentasuna dute errendimendu handiko kirolarien aurretik.
Goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzako erreserba-kupoari buruzko informazio gehiago
- Onartuen zerrendak egitean, ikasle bakoitzak egiaztatu dituen erreserba-kupo guztiak hartuko dira kontuan.
- Ikasle batek modua badu kupo baten baino gehiagoren bidez ikaspostua lortzeko, haietako batean baino ezin izanen dute onartu, hurrenkera honen arabera: 1.- Kupo orokorra 2.- 25 urtetik gorakoak 3.- 45 urtetik gorakoak 4.- 40 urtetik gorakoak 5.- Tituludunak 6.- Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak 7.- Desgaitasunen bat dutenak
Adibidea: ikasle batek 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gainditu duela egiaztatu du, baita errendimendu handiko kirolaria dela ere:
- Lehenik eta behin, 25 urtetik gorakoen kupoaren bidez onartzen ahal den aztertuko da.
- Notak ez badio balio kupo horren bidez onartua izateko, goi mailako eta errendimendu handiko kirolarien kupoaren bidez onartzen ahal den aztertuko da.
Ikasle elkartuak
Kontsultatu informazio gehiago
Araudia
- 412/2014 Errege Dekretua, 2014ko ekainaren 6koa, unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko prozeduren oinarrizko araudia ezartzen duena (BOE, 2014/06/07koa)
- 971/2007 Errege Dekretua, 2007ko uztailaren 13koa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariei buruzkoa
- Ikasle berrientzako ikaspostuen eskaintza (Gobernu Kontseiluaren erabakiak)
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko araudia