Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra (ERP)?
- Enpresen kudeaketaren arloan liderra den SAP softwareari buruzko prestakuntza jasoko duzu, University Alliances programak (UA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
- Masterra duala da: profesionala da eta jarduera zientifikora sarbidea ematen du.
- Ikasteko metodologia aktiboak erabiltzen dira.
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterrean (ERP)?
- Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradutik eta parekoetatik
- Ingeniaritzetatik
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra (ERP) bukatzen dudanean?
- Marketineko, finantzetako, giza baliabideetako, produkzioko edo controllingeko enpresa eta erakundeetan.
Gaitasunak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Lanpostuen eskariak eskaintza gainditzen badu, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak:
- Graduko, lizentziako edo ingeniaritzako batez besteko kalifikazioa (40 puntu).
Titulazioen batez besteko noten artean NUPek beste deialdi batzuetan egindako eta aplikatutako indize zuzentzaileak kontuan hartuta kalkulatuko da, hala nola ikerketako bekei dagozkienak. Oinarrizko puntuazio hori EAZko eta pareko goi mailako titulazioen eta ingeniaritzen gainean kalkulatuko da.
Erdi mailako titulazioetarako (Enpresa Zientzietako Diploma eta Ingeniaritza Teknikoak), puntuazio horri % 80ko koefiziente zuzentzailea aplikatuko zaio. - Prozesuen bidezko kudeaketan edo informazio sistema integratuetan (ERP) egindako lanbide-jarduera (25 puntu).
- Curriculumaren balorazioa, arreta berezia emanda hizkuntzen ezagutzari, atzerriko egonaldiei edo lankidetza-bekei (25 puntu).
- Prestakuntza gehigarria, graduko aukerako irakasgaien edo titulu berekien bidezkoa (10 puntu).