Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan

 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa Matrikula Matrikula

Treba zaitez Osasun Publikoaren esparruko kudeaketan aritzeko: arazoak konpondu, programak diseinatu edo osasun-egoerak aztertu.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 9 ods 12 ods 16 

 

Zergatik ikasi Osasun Publikoko Unibertsitate Masterra?

  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan. Navarrabiomed (Ikerketa Biomedikoko Zentroa) eta IdiSNA (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua) zentroetako kide da NUP, eta lankidetzan aritzen da Nafarroako Ospitalegunearekin eta osasun-organismo publikoekin.
  • Masterrak ikuspegi berritzailea du: osasuna lantzean, kolektibo moduan hartzen ditu pertsonak, ez indibidualki, gaixotasunen prebentzioan eragina izateko.
  • Talde txikiak izaten dira (20 lagun gehienez). 
  • Prestakuntza espezializatua eta aurreratua jasoko duzu Osasun Publikoan, arlo hauetan bereziki: 
    • bioestatistika,
    • epidemiologia,
    • osasun-zerbitzuen administrazioa,
    • osasunerako hezkuntza, 
    • ingurumena,
    • nazioarteko osasuna, 
    • osasunaren soziologia
  • Osasun Publikoaren arloko ezagutzak zeureganatuko dituzu, honako hauek egin ahal izateko:
    • Populazioaren osasun-premiak identifikatu.
    • Osasun-politikak eta erantzun sozialak garatu osasuna zaindu, babestu eta sustatzeko.
    • Osasun-zerbitzuak emanen direla bermatu.
    • Ikerketa epidemiologikoa eta osasun publikokoa egiteko oinarrizko ezagutza lortu.
  • NUPeko Osasun Zientzietako doktoretza-programa egiteko sarbidea ematen du.
  • Nafarroako Gobernuaren Osasuneko Departamentuaren, Nafarroako Unibertsitate Klinikaren eta Iruñeko Udalaren osasun-erakundeetan eginen dituzu praktikak.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Osasun Publikoko Unibertsitate Masterrera?

Ez dago mugarik edozein titulaziotatik sartzeko. Honako hauek dute lehentasuna:

  • Osasun Zientzietako Diploma/Gradua/Lizentzia
    • Medikuntza
    • Erizaintza
    • Fisioterapia
    • Odontologia
  • Albaitaritza
  • Psikologia
  • Farmazia
  • Biologia
  • Kimika
  • Gizarte Lana
  • Soziologia
  • Ekonomia
  • Zuzenbidea

Zertan egiten ahalko dut lan Osasun Publikoko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Autonomia-erkidegoetako administrazioan (osasun-sailak, osasun publikoko agentziak), Espainiako administrazioan (Osasun Ministerioa, Carlos III Osasun Institutua, Epidemiologiako Zentro Nazionala, etab.) eta tokikoan (elikagaien ikuskapenak, ingurumenekoak).
  • Nazioarteko erakundeetan (OME, Europar Batasuna, ECDC). GKE-etan eta garapenerako lankidetzakoetan.
  • Osasun-etxeen, ospitaleen eta eskualdeko eta tokiko zerbitzu sozialen kudeaketan. Osasun-zerbitzuen eta -zentroen zuzendaritzan.
  • Farmazia-industrian eta elikagaien industrian.
  • Aholkularitzan.
  • Unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerketan.
  • Epidemiologian.
  • Bioestatistikan.
  • Project Manager eta Data Manager gisara (ikerketa-proiektuak edo I+G).
  • Saiakuntza klinikoetako monitore gisara.
  • Osasun Zientzietako doktoretza-programa egiteko sarbidea ematen du.

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7402)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 710)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. 
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:

  • Merezimendu akademikoak (4 puntu)
  • Lan-esperientzia (3 puntu)
  • Unibertsitateko irakaskuntza-jarduera (3 puntu)

Jatorrizko titulazioa bukatu zenuenetik igarotako urteen araberako faktore zuzentzaile batekin biderkatuko da eskuratutako puntuazioa (titulatu berri diren ikasleen eta eskarmentua duten profesionalen artean oreka egokia lortzeko). Baremoa
 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula

Oharrak

Fundación Carolina   Carolina Fundazioak bekak ematen ditu master hau egiteko.