Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

Murgil zaitez enpresa teknologikoen fenomenoan, bai arlo horretako produktuen berrikuntzan, bai enpresa-teknika berrietan. Uler ezazu nola iritsi diren enpresa horietako batzuk munduko enpresarik baliotsuenetakoak izatera, eta parte hartu gero eta konektatuago dagoen mundu global honetan eragiten ari diren iraultzan, dela enpresa batean lan eginez, dela zeure konpainia abiaraziz.

Informazio akademikoa

 

Sarbidea eta onarpea

  • Halako graduetan onartuak izan nahi duten ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko gainerako titulu ofizialetarako ezartzen diren epe beretan egin behar dute eskaera.
  • Aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zuten ikasleen artetik, ezarritako ikaspostu kopurua bete arte onartuko dira ikasleak, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera. Edonola ere, onartua izateko gutxieneko nota Gradu Bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzeko atalase-nota edo hura baino handiagoa izango da.
  • Gradu Bikoitzean sartzeko, ezin da inor onartu ikasketaz aldatzeko prozeduraren bidez.

Matrikula

  • Gainerako titulazio ofizialetako ikasleentzat ezartzen den epe berean eta prozedura bera erabiliz egin beharko da matrikula.
  • Gradu Bikoitzean onartutako ikasleak beren irakaskuntza-programazio berariazkoari dagozkion irakasgaietan baizik ez dira matrikulatuko urte bakoitzean, eta bi titulazio ofizialetan matrikulatu direla ulertuko da.
  • Ikasmaila osoko irakasgai guztietan egin behar dute matrikula ikasleek, bai eta lehendik matrikulatuta dauden eta gainditu ez dituzten irakasgai guztietan ere, graduko ikasketen araudi orokorrean ezarritako gehieneko kopururaino. Matrikulatuta dauden kredituetako batzuk aitortu zaizkienean ere bete behar dute baldintza hori ikasleek.

Eskatzen den errendimendu akademikoa

Titulu bikoitzetan matrikulatuak dauden ikasleek errendimenduari dagokionez araudi hauetan jasotako baldintzak bete behar dituzte:

Kredituen balioa aitortzea eta transferitzea

Kredituen balioa aitortzea: Titulu ofizial bat lortzeari begira, Nafarroako Unibertsitate Publikoak honako hauek onartzen ditu, baita ikaslearen espedientean erantsi ere:

  • NUPeko edo beste unibertsitate bateko ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak.
  • Goi mailako beste ikasketa ofizial batzuetan edo bestelako tituluak lortzera bideratutako unibertsitateko ikasketetan egindako kredituak (Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 7.2 artikuluan aipatzen dira).
  • Egiaztatutako lan edo lanbide esperientzia, baldin eta lotua badago tituluari datxezkion gaitasunekin.

Aurreko hiru puntuetako kredituen aitorpena eskatzeko informazioa eta prozedura

Aitorpen hori egin eta gero, aitortutako kreditu kopuru hori kendu eginen zaio ikasleak destinoko titulazioan gainditzeke duen kreditu kopuruari. 

Kredituen balioa transferitzea: ikasle bakoitzak egindako ikasketak egiaztatzen dituzten agiri akademiko ofizialetan, idatziz jasotzen dira ikasleak ikasketa ofizialetan ordura arte lortu dituen eta titulu ofizial bat lortzera bideratu ez duten kreditu guztiak, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoan bai Europako Unibertsitate Eremuko beste unibertsitate batzuetan egindakoak.

Informazio gehiago araudi akademikoari buruz  (Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketei buruzko arauak).

Programa uztea

  • Programa borondatez uztea: idatziz eskatuko da, hurrengo urtean titulazio arruntean jarraitzeko ezarritako epean.
  • Programa uztea, eskatutako errendimendua ez betetzeagatik: hurrengo ikasturtean titulazio arrunta egitera pasatuko litzateke..

Titulu bikoitzen araudia

Informazio gehiago araudi akademikoari buruz  (Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketei buruzko arauak)