Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Kredituen balioa aitortzea eta transferitzea

 

Zertan datzan

Nork eskatzen ahal duen

  • Aurretiaz unibertsitateko ikasketak egin dituzten ikasleak (ofizialak edo ez ofizialak)—dela NUPen, dela beste unibertsitate batean— NUPeko beste titulu batean onartuak izan ziren ikasleek.
  • Egresatuek.

Zenbat kreditu aitortzen diren

  • Gainditutako irakasgaien kredituak aitortuko dira.
  • Espedientean sartuko dira jatorrizko ikasketen espedienteko kalifikazioarekin (unibertsitateko ikasketa ez-ofizialen kasuan ez da kalifikazioa sartuko, eta, horrenbestez, aitortutako kredituak ez dira zenbatuko espedientearen baremoa egitean).
  • Lan esperientziagatik eta unibertsitateko ikasketa ez-ofizialengatik guztira aitortzen den kreditu kopurua ikasketa-planeko kreditu guztien % 15 izanen da gehienez ere.
  • Aitorpen hori egin eta gero, aitortutako kreditu kopuru hori kendu eginen zaio ikasleak destinoko titulazioan gainditzeke duen kreditu kopuruari.
  • Gradu Amaierako Lanaren kredituak ez dira aitortuko.

Destinoko titulua jatorrizkoaren jakintza-adar berekoa baldin bada, tituluaren kreditu guztien % 15 aitortuko da gutxienez ere, aipatutako jakintza-adarreko oinarrizko prestakuntzako irakasgaietan.

Aitortzen diren kredituen taula

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientziak

Zientzia Juridikoak

Ekonomia eta Enpresa Zientziak

Osasun Zientziak

Nekazaritzako Ingeniaritza eta Biozientziak

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritza

Kredituak aitortzea master ikasketengatik

Aitorpen proposamena

  • Titulazio horren gaineko ardura duen ikastegiko Irakaskuntza Batzordeak egingo du kredituak aitortzeko proposamena.
  • Ebazpenean agertuko dira balioa aitortu eta transferitutako kredituak, eta, hala balitz, egin behar diren eta egin behar ez diren irakasgaiak, (uste delako gaitasunak balioa aitortutako kredituen bidez eskuratu direla).
     

Nork eskatzen ahal duen

  • Lanbide Heziketako Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasketaren bat egina izanik NUPen gradu ikasketak hasiko diren ikasleek.

Zenbat kreditu aitortzen diren

  • Graduko espedientean sartuko dira jatorrizko ikasketen espedienteko kalifikazioarekin.
  • Aitorpen hori egin eta gero, aitortutako kreditu kopuru hori kendu eginen zaio ikasleak destinoko titulazioan gainditzeke duen kreditu kopuruari.
  • Gradu Amaierako Lanaren kredituak ez dira aitortuko.

Aitortzen diren kredituen taula

NUPeko graduek Nafarroako ikastetxeetan egindako Lanbide Heziketako zer irakasgairen kredituak aitortzen dituzten adierazten da honako taula hauetan fakultate edo eskolen arabera:

NUPeko graduen eta Nafarroako ikastetxeetan egindako Lanbide Heziketako ikasketen artean

Pdf horretan ez dauden prestakuntza-zikloetako ikasleek beren fakultate edo eskolan kontsultatu beharko dute.

Aitorpen proposamena

  • Titulazio horren gaineko ardura duen ikastegiko Irakaskuntza Batzordeak egingo du kredituak aitortzeko proposamena.
  • Ebazpenean agertuko dira balioa aitortu eta transferitutako kredituak, eta, hala balitz, egin behar diren eta egin behar ez diren irakasgaiak, (uste delako gaitasunak balioa aitortutako kredituen bidez eskuratu direla).

Esperientzia profesionala edo lanekoa

Esperientzia profesionala edo lanekoa egiaztatuz gero, betiere tituluaren gaitasunekin lotua badago, baliteke kreditu gisa aitortzea eta aintzat hartzea titulu ofizial bat lortzeko.

Lan esperientziaren ebaluazioa eta aitorpena

Ikastegietako Irakaskuntza Batzordeek ebaluatuko dute zer gaitasun eskuratu diren esperientzia profesionalarekin edo lanekoarekin eta zenbat kreditu aitortuko diren.

Lan esperientziagatik eta unibertsitateko ikasketa ez-ofizialengatik guztira aitortzen den kreditu kopurua ikasketa-planeko kreditu guztien % 15 izanen da gehienez ere.

Lan esperientziagatik eta unibertsitateko ikasketa ez-ofizialengatik aitortzen diren kredituen kalifikazioak ez dira destinoko graduko espedientera ekarriko, eta, beraz, ez dira aintzat hartuko espedientea barematzeko.


Honako urrats hauek egin behar dira kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko:


Kredituen balioa aitortzeko eskaerari dagokion abonu-agiria eskatu behar da Graduko Ikasketen Atalean (grado@unavarra.es) edo Graduondokoenean (posgrado@unavarra.es), eta tasa administratiboa ordaindu.

Aurrez aurre edo posta elektronikoz eska daiteke, honako hauek adierazita: izen-abizenak, NAN, AIZ edo pasaportea, eta onarpena lortu duten ikasketak.

Deskontu eskubidea duten ikasleek, familia ugaria/guraso bakarrekoa edo ezgaitasuna izateagatik, ordainketaren deskontua edo salbuespena justifikatzen duen egiaztagiria bidali beharko dute.

FORU AGINDUA, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzu akademikoak emateagatik eta titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.


Ordainketa egin ondoren, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu behar da Unibertsitatearen Erregistro elektronikoan aitorpen mota bakoitzerako. 

Kredituak aitortzea unibertsitateko ikasketengatik

  • Kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko eskabidea:
  • Ordainketa egin dela egiaztatzen duen abonu-agiriaren frogagiria.
  • Ikasketak beste unibertsitate batean egin badira:
    • Ikasketa ziurtagiria
    • Irakasgaien programa ofizialak behar bezala zigilatuta
  • Atzerriko ikasketak badira:
    • Jatorrizko unibertsitatearen kalifikazio sistemari buruzko informazioa
    • Hala badagokio, zinpeko itzultzaile batek egindako itzulpena 
      Dokumentazioa agintari eskudunak eman eta bide diplomatikoz legeztatu behar du, EBkoa izan ezik.

Kredituak aitortzea Lanbide Heziketako ikasketengatik

  • Kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko eskabidea
  • Ordainketa egin dela egiaztatzen duen abonu-agiriaren frogagiria.
  • Lanbide Heziketako espediente akademikoaren fotokopia konpultsatua.
  • Prestakuntza zikloa Nafarroatik kanpo egin bada:
    • Egindako irakasgaien programa ofizialak behar bezala zigilatuta
    • Jatorrizko ikastegiak emandako ikasketa-plan, dagokion zigiluarekin

Kredituak aitortzea esperientzia profesionalagatik

  • Kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko eskabidea
  • Ordainketa egin dela egiaztatzen duen abonu-agiriaren frogagiria.
  • Lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emandakoa.
  • Enpresaren edo administrazio publikoaren ziurtagiria, egindako eginkizunak zehazten dituena
  • Garatutako jardueren oroitidazkia, (gehienez ere 3 foliokoa).


Ikasleak, eskolak edo fakultateak kredituak aitortu eta transferitzeko emandako ebazpena Graduko edo Graduondoko Ikasketen Atalak, aplikazio informatikoan kudeatzen duenean, aitortu zaizkion kredituei dagokien abonu-agiria ere jasoko du (kredituen prezioaren % 10, ikasketak NUPen egin baditu; prezioaren % 25, beste unibertsitateren batean egin baditu).

Graduko Ikasketen Atala edo Graduondokoena harremanetan jarriko da ikaslearekin, eta, bidezkoa bada, aukera emanen dio matrikulan irakasgai gehiago eransteko, aitortu zaizkion irakasgaien ordez.

Prezioak

  • Eskaera: 41,15 € 
  • Aitortutako irakasgaia: aitortutako irakasgai bakoitzaren prezioaren % 10 ordaindu behar da NUPeko irakasgaiak badira, edo % 25, beste unibertsitate batekoak, Lanbide Heziketakoak ala Lan esperientziagatik badira.

Epeak: gradua

Eskabidea Nork eskatzen ahal duen Ikastegien ebazpena Kudeaketa administratiboa
2024ko Abuztuaren 1era arte

(1. epea)
- Uztailean
matrikulatutako ikasleak

- Ikasketez eta/edo unibertsitatez aldatu diren ikasleak

- Atzerriko ikasketen baliozkotze partzial bidez onartuak izan
diren ikasleak
2024ko abuztuaren 23ra arte Ikasle bakoitzari banaka jakinaraziko zaio
2024ko irailaren 6ra arte

(
2.epea)
Abuztutik aurrera eta irailaren 2ra arte egindako matrikulen kasuan 2024ko irailaren 13ra arte Ikasle bakoitzari banaka jakinaraziko zaio
7 egun natural, matrikula egin eta biharamunetik kontatzen hasita

(
3. epea)
Irailaren 2tik aurrera egindako matrikulen kasuan 7 egun natural, dagokion ikastegiak eskaera jasotzen duenetik kontatzen hasita Ikasle bakoitzari banaka jakinaraziko zaio

Epeak: masterra

Eskabidea Ikastegien ebazpena Kudeaketa administratiboa
2024ko urriaren 7ra arte 2024ko urriaren 31era arte Ikasle bakoitzari banaka jakinaraziko zaio

Gradua

Masterra

  • Kredituen aitorpena beste unibertsitateko ikasketa batzuetako irakasgaiak gainditzeagatik edo lan esperientzagatik