Bestelako tramiteak
Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik kredituen aitorpena
Baldintzak
Jarduera horiek espedientean aitortzeko, ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Aukerako kredituen ordez, gehienez 24 ECTS lor daitezke. Kontsultatu hurrengo taulan zure ikasketa-planean aitortu daitezkeeen ECTSen kopurua.
- Ikasketa-planaren aukerako kredituetatik deskontatuko dira ECTS horiek.
- Graduko ikasketekin batera egin beharko dituzte jarduerak. Titulazio bat baino gehiago egiten ari direnek haietako bakar batean aplikatzen ahalko dute.
- Jarduera egiteagatik aitortutako kredituak ez dira zenbakiz kalifikatuko eta ez dira kontuan hartuko espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko.
Aitortzen ahal diren jarduerak
A. NUPEK ANTOLATUTAKO EDO BAIMENDUTAKO JARDUERAK
- Zeharkako prestakuntzako jarduerak: zeharkako gaitasunen programa espezifikoak, gradu jakin batzuetako irakagaiak, prestakuntza integraleko ikastaro et irakasgaiak, ikasketa berekiak, ekintzailetzako eta lan orientazioko ikastaroak eta beste batzuk.
- Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerak: mentoretza- eta boluntariotza-programak, garapen jasangarrirako helburuak eta garapenerako lankidetza.
- Kultur jarduerak: ikastaroak, kultur ekoizpeneko talde egonkorrak, eztabaida-liga eta beste batzuk.
- Kirol jarduerak: kirol eskolek zuzendutako eta antolatutako jarduerak, kirol eta osasun gela eta NUPeko zein unibertsitateen arteko txapelketak.
- Hizkuntzen ikaskuntza: NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikastaroak.
- Ikasleen ordezkaritzako eta asoziazionismoko jarduerak: gobernu organoetako ordezkaritza, taldeko delegatuak eta beste batzuk.
- Beste jarduera batzuk: prestakuntza osagarriaren ardura duen errektoreordetzak zehaztuko ditu ikasturte bakoitzean.
B. UNIBERTSITATEEN G9 TALDEAK ANTOLATUTAKO JARDUERAK
Prestakuntza osagarriko kredituak eskuratzen ahalko dira G9 Taldeko unibertsitateek sinatutako hitzarmenaren baldintzak betez gero.
Prozedura eta epeak
- Aitortzen ahal diren jarduerak automatikoki aipatzen dira espediente akademikoan.
- Espedientean kontsultatzen ahalko dute ikasleek zer jarduera egin dituzten.
- Jarduera bat espedientean sartzeko, eskaera bat egin behar da, eta dagokion tasa ordaindu:
- Epea: edozein unetan egin daiteke.
- Tasa: aitortatutako kredituen prezioaren %25a.
- Nola tramitatu
- Nola kontsultatu espedientean norberak zer jarduera egin dituen
Araudia
Graduko Ikasketetako prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik kredituak aitortzeko araudia onesten duena.
Gobernu Kontseiluaren 2023ko apirilaren 25eko erabakia