Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa?
- Zeharkako prestakuntza izateko, hori oso erakargarria iruditzen baitzaie inguruko enpresei ez ezik zerbitzuak mundu osoan ematen dituzten aholkularitzako eta kontu-ikuskaritzako enpresa handiei ere.
- Irteera profesional asko ditu, eta eskari berezia dago enpresa-aholkularitzaren, zerga- eta lan-aholkularitzaren eta ogasun publikoen arloetan.
- Diziplina juridikoak ulertu eta haiei buruzko ezagupenak eskuratuko dituzu, aukera izanen duzu enpresen erabaki handiak ezagutzeko, eta gaitasuna lortuko duzu proiektuak planifikatu, antolatu eta kontrolatzeko.
- Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu:
- Zuzenbideko Gradua, arlo juridikoko jardueretara bideratua
- Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua, enpresaren zuzendaritza- eta kudeaketa-lanak gauzatzera bideratua
- Nazioarteko prestakuntza eskuratuko duzu, eta horrek aukera emanen dizu nazioarteko lan-merkatuan ere arrakastaz lehiatzeko.
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa: Zientzien edo Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arrazoinamendu numeriko, logiko eta abstrakturako gaitasuna; zentzu etikoa, gizarte-ongizaterako interesa, baita gatazkak konpontzeko mekanismoak aztertzekoa ere; enpresa-munduarekiko jakin-mina, baita negozioen kudeaketari eta zuzendaritzari eta pertsona, enpresa, merkatu eta erakundeentzako aholkularitzari buruzkoa.
ATALASE-NOTA: ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.
Hizkuntza-eskakizuna
- Nazioarteko Programan sartzeko: Ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa. Aurreinskripzioa egiten den unean aurkeztu behar da hori egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiririk ezean, ikasle interesdunek aldez aurretik hizkuntza maila egiaztatzeko proba egiten ahal dute Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, eta haren emaitza aurreinskripzioarekin batera aurkeztu.
- Gradu Amaierako Lana aurkezteko: GALa ingelesez aurkeztu behar da.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Espezialista gisara enpresetan, erakunde publikoetan, aholkularitzako edo kontu-ikuskaritzako bulegoetan eta aholkularitza juridikoko bulegoetan.
- Ekintzailetzako jarduerak gauzatzean.
- Bai enpresen zuzendaritzaren eta bai zuzenbidearen arloko irakaskuntzan eta ikerketan.
- Abokatu eta epaitegietako prokuradore gisara, Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra eta lanbide horretarako gaitzen duen estatu-azterketa gainditu ondoren.
- Sartzeko oposizioa eskatzen duten lanbideetan (epailetza, fiskaltza, Ogasuneko ikuskaritza, etab.).
Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean (nahitaezkoa da abokatu aritzeko behar diren eskumen profesional arautuak eskuratzeko)
- Doble Máster Universitario en Acceso a la Abogacía y en Asesoramiento Fiscal, Laboral y Contable
Beste master osagarri batzuk:
- Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra, Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian
- Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)
- Unibertsisate Masterra Ekonomia Zirkularrean
- Unibertsitate Masterra Ondare Zuzenbide Pribatuan
- Unibertsitate Masterra, Lan arriskuak Aurreikustean
- Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan
- Unibertsitate Masterra International Businessen
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu - Zientzia Juridikoen Arloa - Ekonomia eta Enpresa Arloa