Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra?
- Prestakuntzako praktikak Iruñeko Abokatuen Elkargoak aukeratutako bulego garrantzitsuetan eginen dituzu.
- Abokatu aritzeko gaitasun profesionalaren ebaluazio proba nazionalean izena emateko aukera izanen duzu (Justizia Ministerioak egiten du deialdia).
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterrera?
- Zuzenbideko Lizentziatik edo Gradutik
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
- Sarbidea izanen duzu abokatutzarako gaitasun profesionalaren ebaluazio proba nazionala egiteko (Justizia Ministerioak egiten du deialdia).
- Ofiziozko abokatu aritzen ahalko zara, edo atxilotuei laguntza emateaz arduratu (betiere ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzu).
- Prokuradore lanetan, justizia-auzitegietan
Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak
Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7351)
Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 716)
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Matrikula
Graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak onartuko dira, ez besterik.
Masterraren irizpide espezifikoak
Atzerriko hezkuntza-sistema bateko titulazio batetik master honetara sartzeko, tituluak homologatua egon beharko du.
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:
- Espediente akademikoa
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen espedientea: batez besteko nota 1,8 faktorearekin biderkatuko da.
- Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen espedientea: batez besteko nota 1,4 faktorearekin biderkatuko da.