Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Master Bikoitza?
- Aukera emanen dizu abokatu aritzeko egin beharreko gaitasun profesionalaren ebaluazio proba nazionala egiteko (Justizia Ministerioak egiten du deialdia).
- Aholkularitza-lanak egiteko eta enpresen esparruan sortzen diren gatazka nagusiak kudeatzeko ezagutzak eskuratuko dituzu.
- Prestakuntza praktikoa jasoko duzu kasuen azterketaren bidez.
- Prestakuntza-praktikak bulego garrantzitsuetan egiteko aukera izanen duzu, Iruñeko Abokatuen Elkargoak hautaturik, baita zenbait enpresa eta erakundetan ere.
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako unibertsitate master bikoitzera?
- Zuzenbideko Lizentziatik edo Gradutik
Zertan egiten ahalko dut lan Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako unibertsitate master bikoitza bukatzen dudanean?
- Abokatu gisa, gaitasun profesionalaren ebaluazio proba nazionala gainditu ondoren (Justizia Ministerioak egiten du deialdia).
- Ofiziozko abokatu aritzen ahalko zara, edo atxilotuei laguntza emateaz arduratu (betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzu).
- Enpresen eta langileen aholkulari juridiko gisa.
- Zerga-, lan- eta kontabilitate-aholkulari gisa.
- Giza baliabideen zuzendari gisa.
- Finantza-zuzendari gisa.
- Administrazio publikoetan, zergen, lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloetan.
Ikaskuntzaren emaitzak
Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean
Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Masterreko ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Eskarien kopurua eskaintzen diren ikaspostuena baino handiagoa bada, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak:
- Graduaren espediente akademikoa: % 70
- Lan aholkularitzaren arloko lan esperientzia espezifikoa: % 20
- Beste hizkuntza batzuk, ingelesa eta euskara bereziki: % 10
Aurreinskripzioa
Master bikoitzean aurreinskripzioa egiteak berekin dakar Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterrean ere aurreinskripzioa egitea bigarren aukera gisa.
Matrikula
Matrikula Matrikula
Mugikortasuna