Joan eduki nagusira

Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa

Eskura ezazu enpresen administrazioko eta zuzendaritzako eta zuzenbideko prestakuntza bikoitza nazioarteko trebakuntza lortzen duzun aldi berean, eta horrek aukera emanen dizu enpresa-sarean gehien eskatzen diren lanbideetan sartzeko, marketinaren, finantzen edota giza baliabideen esparruetan, esaterako.

Informazio akademikoa

 

Sarbidea eta onarpena

  • Halako graduetan onartuak izan nahi duten ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko gainerako titulu ofizialetarako ezartzen diren epe beretan egin behar dute eskaera.
  • Ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Nazioarteko Programa aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. 
  • Nolanahi ere, onartua izateko gutxieneko nota dagokion titulu ofizialeko atalase notaren berdina edo handiagoa izanen da.
  • Nazioarteko Programan onartua izan ezean, hari dagokion titulu ofiziala egin nahi izanez gero, bigarren aukera gisa eskatu beharko duzu aurreinskripzioan.

Eskatzen den hizkuntza maila

  • Nazioarteko Programan sartzeko: ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa.
     Aurreinskripzioa egiten den unean aurkeztu behar da hori egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiririk ezean, ikasle interesdunek aldez aurretik hizkuntza maila egiaztatzeko proba egin dezakete Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, eta haren emaitza aurreinskripzioarekin batera aurkeztu

Nola egiaztatzen da?

Matrikula

  • Gainerako titulazio ofizialetako ikasleentzat ezartzen den epe berean eta prozedura bera erabiliz egin beharko da matrikula.
  • Nazioarteko Programan onartutako ikasleak beren irakaskuntza programazio espezifikoko irakasgaietan soilik matrikulatuko dira ikasturte bakoitzean.
  • Ikasmaila osoko irakasgai guztietan egin behar dute matrikula ikasleek, bai eta lehendik matrikulatuta dauden eta gainditu ez dituzten irakasgai guztietan ere, graduko ikasketen araudi orokorrean ezarritako gehieneko kopururaino. Matrikulatuta dauden kredituetako batzuk aitortu zaizkienean ere bete behar dute baldintza hori ikasleek.

Eskatzen den errendimendu akademikoa

Kredituen balioa aitortzea eta transferitzea

Kredituen balioa aitortzea: Titulu ofizial bat lortzeari begira, Nafarroako Unibertsitate Publikoak honako hauek onartzen ditu, baita ikaslearen espedientean erantsi ere:

  • NUPeko edo beste unibertsitate bateko ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak.
  • Goi mailako beste ikasketa ofizial batzuetan edo bestelako tituluak lortzera bideratutako unibertsitateko ikasketetan egindako kredituak (Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 7.2 artikuluan aipatzen dira).
  • Egiaztatutako lan edo lanbide esperientzia, baldin eta lotua badago tituluari datxezkion gaitasunekin.

Aurreko hiru puntuetako kredituen aitorpena eskatzeko informazioa eta prozedura

Aitorpen hori egin eta gero, aitortutako kreditu kopuru hori kendu eginen zaio ikasleak destinoko titulazioan gainditzeke duen kreditu kopuruari.

Kredituen balioa transferitzea: ikasle bakoitzak egindako ikasketak egiaztatzen dituzten agiri akademiko ofizialetan, idatziz jasotzen dira ikasleak ikasketa ofizialetan ordura arte lortu dituen eta titulu ofizial bat lortzera bideratu ez duten kreditu guztiak, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoan bai Europako Unibertsitate Eremuko beste unibertsitate batzuetan egindakoak.

Informazio gehiago araudi akademikoari buruz (Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketei buruzko arauak).

Programa uztea

  • Programa borondatez uztea: idatziz eskatuko da, hurrengo urtean titulazio arruntean jarraitzeko ezarritako epean.
  • Programa uztea, eskatutako errendimendua ez betetzeagatik: hurrengo ikasturtean titulazio arrunta egitera pasatuko litzateke.

Nazioarteko programen araudia (indarrean 2023-2024 ikasturtetik aurrera)

Informazio gehiago araudi akademikoari buruz (Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketei buruzko arauak).