Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan

 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa Matrikula Matrikula

Espezializatu zaitez enpresaren arloko lan-arriskuetan, errentagarri egin itzazu laneko segurtasun- eta osasun-baliabideak, eta ezar itzazu behar diren prebentzio-neurriak langileen ongizatea hobetzeko eta laneko istripuak eta gaixotasunak saihesteko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 3 ods 8 ods 9 ods 16 

 

Zergatik ikasi Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterra?

  • Diziplina anitzeko prestakuntza sendoa eskaintzen du arlo juridiko, mediko, tekniko eta soziologikoko adituen laguntzarekin, eta profesionalen prestakuntza zuzena bermatzen du.
  • Prestakuntza espezializatu horrek erantzuna ematen dio prebentzioaren arloko profesionalen eskariari.
  • Talde txikiak (25 lagun gehienez).
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
  • Laneko arriskuen prebentzioa oso garrantzitsua da langileen ongizatea eta babesa xede dituen gizarte honetan.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterrera?

  • Edozein gradu, lizentzia edo diplomatatik
  • Ingeniaritzetatik eta ingeniaritza teknikoetatik
  • Arkitekturatik eta arkitektura teknikotik

Zertan egiten ahalko dut lan Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Enpresa eta erakundeetako prebentzio-zerbitzuetan
  • Kanpoko prebentzio-zerbitzuetan
  • Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen arloko mutuetan
  • Prebentzioan espezializatutako aholkularitza-enpresetan
  • Prebentzio-zerbitzu mankomunatuetan
  • Lan-administrazioan
  • Osasun-administrazioan
  • Sindikatuetan eta enpresa-erakundeetan

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7352)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 229)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:

  • Sartzeko unibertsitate-titulazioko batez besteko kalifikazioa: 40 puntu gehienez. 
    Titulazioen batez besteko noten artean Nafarroako Unibertsitate Publikoak beste deialdi batzuetan egindako eta aplikatutako indize zuzentzaileak kontuan hartuta kalkulatuko da, hala nola ikerketako bekei dagozkienak.
  • Laneko arriskuen prebentzioan izandako esperientzia profesionala: 25 puntu gehienez.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza gehigarria, bai gradukoa (bereziki aukerako irakasgaiak edo hautaketa librekoak, edota unibertsitate batek antolatutako ikastaro bereziak), bai geroago egindakoa: 25 puntu gehienez.
  • Curriculuma (hizkuntzak eta jasotako lankidetza-bekak bereziki): 10 puntu gehienez.

Prebentzioko Masterrean matrikulatzen diren ikasleek aseguru pribatu bat izenpetu behar dute, Masterraren esparru akademikoan egiten diren joan-etorrietan edo antolatutako bisitetan izan daitezkeen arriskuak barne hartzen dituena.
 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula