Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua?
- Lana lortzeko aukera asko ematen ditu: EAZ da NUPek ematen dituen gradu guztietatik laneratze-tasarik handiena duena.
- Aukera ugari ematen duen profil zabala lortuko duzu, dela enpresa handietan sartzeko, dela ekintzailetzaren, bankaren, aholkularitzaren edo administrazio publikoen esparruko jarduerak garatzeko.
- Zeharkako prestakuntza jasoko duzu, etengabe aldatzen den ingurune sozial eta ekonomiko honen premiei erantzun azkarrak emateko gaitasuna ematen dizuna.
- Enpresak eta erakundeak kudeatzen eta proiektuak planifikatzen, antolatzen eta kontrolatzen ikasiko duzu.
- Finantza-merkatuen funtzionamendua, egitura, eragileak eta produktuak ulertuko dituzu.
- Aukera izanen duzu enpresen antolamenduan, marketinean, kontabilitatean eta kontu-ikuskaritzan edo bankan eta finantzetan espezializatzeko.
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Nazioartekoa
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa: Zientzien edo Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arrazoinamendu numeriko, logiko eta abstrakturako gaitasuna, teknika kuantitatiboak eta lengoaia matematikoa erabiltzeko gaitasuna, eta politikako, ekonomiako eta enpresa-eremuko albisteekiko jakin-mina.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua bukatzen dudanean?
- Enpresetan, kudeatzaile- edo zuzendari-lanak egiten edozein arlotan: ekonomia, administrazioa, finantzak, kontabilitatea, giza baliabideak, marketina eta merkataritza, logistika, produkzioa, etab.
- Espezialista gisara zerga- eta kontabilitate-aholkularitzan, kontu-ikuskaritzan edo enpresetako eta finantza-erakundeetako zuzendaritza-lanetan.
- Aholkularitzan.
- Ekintzailetzako jardueretan.
- Enpresen zuzendaritzaren arloko irakaskuntzan edo ikerketan.
Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra International Businessen
- Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)
- Unibertsitate Masterra, Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian
- Unibertsitate Masterra Ekonomia Zirkularrean
- Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak