Joan eduki nagusira

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

Treba zaitez enpresak eta erakundeak kudeatzeko, barnera zaitez finantza-merkatuen funtzionamenduan, eta ikas ezazu proiektuak antolatzen eta kontrolatzen, etengabe aldatzen den ingurune sozial eta ekonomiko honen premiei erantzun azkarrak ematearren.

Informazio akademikoa

 

Matrikula

  • Irakasgaietan matrikula egitean, ordena sekuentzial bati jarraitu behar zaio.
  • Ikasleek kreditu kopuru desberdinetan egiten ahal dute matrikula, ikasketa-arduraldiaren arabera (partziala, osoa, murriztua).

Errendimendu akademikoa eta iraupena

  • NUPeko Gizarte Kontseiluak 2015eko ekainaren 1ean onetsi zituen Unibertsitatean irauteko arauak.
  • Iraupen-araubidea betetzen ez duten ikasleek eskabide bat aurkezten ahalko dute, Iraupen Batzordeari zuzendua (prozedura)

Kredituen balioa aitortzea eta transferitzea

Kredituen balioa aitortzea: Titulu ofizial bat lortzeari begira, Nafarroako Unibertsitate Publikoak honako hauek onartzen ditu, baita ikaslearen espedientean erantsi ere:

  • NUPeko edo beste unibertsitate bateko ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituak.
  • Goi mailako beste ikasketa ofizial batzuetan edo bestelako tituluak lortzera bideratutako unibertsitateko ikasketetan egindako kredituak (Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko Lege Organikoaren 7.2 artikuluan aipatzen dira).
  • Egiaztatutako lan edo lanbide esperientzia, baldin eta lotua badago tituluari datxezkion gaitasunekin.

Hiru atal horietarako kredituak aitortzeko informazioa eta prozedura

Aitorpen hori egin eta gero, aitortutako kreditu kopuru hori kendu eginen zaio ikasleak destinoko titulazioan gainditzeke duen kreditu kopuruari.

Kredituen balioa transferitzea: ikasle bakoitzak egindako ikasketak egiaztatzen dituzten agiri akademiko ofizialetan, idatziz jasotzen dira ikasleak ikasketa ofizialetan ordura arte lortu dituen eta titulu ofizial bat lortzera bideratu ez duten kreditu guztiak, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoan bai Europako Unibertsitate Eremuko beste unibertsitate batzuetan egindakoak.

Araudi akademikoari buruzko informazio gehiago Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko Ikasketen Arauetan.