Joan eduki nagusira

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

Treba zaitez enpresak eta erakundeak kudeatzeko, barnera zaitez finantza-merkatuen funtzionamenduan, eta ikas ezazu proiektuak antolatzen eta kontrolatzen, etengabe aldatzen den ingurune sozial eta ekonomiko honen premiei erantzun azkarrak ematearren.

2+3 Talentu Plana

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 8 ods 9 ods 12 

 

Zertan datzan

Unibertsitate gradu bateko ikasturte baten baliokide den kreditu kopurua emanen zaie (60 ECTS) Goi Mailako Heziketa Ziklo bat gainditua duten ikasleei, eta, beharrezkoa bada, horrez gain heziketa ziklo eta unibertsitate gradu bakoitzean espezifikatutako prestakuntza osagarria ere badutenei.

2+3 Talentu Planeko ikasleek 3 ikasturtean lortzen ahalko dute unibertsitate graduaren titulua.

 

Sarbidea eta onarpena

Programara sartzeko, ikasleek Administrazioko eta Finantzetako Goi Mailako Heziketa Zikloa egina eta gainditua izan beharko dute, eta, hori egin bitartean, Marketineko eta Publizitateko Goi Mailako Heziketa Zikloko modulu gehigarria egin behar dute (ikasturte bakoitzeko modulu bat):

  • Marketin Politikak (6 ECTS).
  • Produktu eta Zerbitzuen Merkaturatzea  (6 ECTS).

Gradura sartzeko, heziketa-zikloko batez besteko nota hartuko da kontuan. Hala ere, unibertsitatean sartzeko nota hobetu nahi dutenek zilegi izanen dute USEaren borondatezko fasera aurkeztea.

USE: Goi Mailako Graduko ikasleak USE: Goi Mailako Graduko ikasleak

Onartua izateko, ikasle bakoitzak aurreinskripzioa egin beharko du gainerako ikasleen epe beretan eta prozedura beraren bidez.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa

 

Kredituak aitortzea eta matrikula aldatzea (ondoren)

Onartua izan ondoren, ikasle bakoitzak dagokion graduaren lehenbiziko ikasmailako irakasgai guztien matrikula egin beharko du, eta, gero, goi-mailako heziketa-zikloan egindako ikasketen kredituen aitorpena eskatu.

Aitorpenaren ebazpena jaso ondoren, matrikula aldatuko du: horrela, aitortutako irakasgaiak ezabatuko ditu, eta ondorengo ikasturteetako irakasgai berrietako matrikula egin.

Kredituak aitortzea Kredituak aitortzea

Aitortzen diren kredituen taula

Talentu Plana
Jatorrizko ikasketak Destinoko ikasketa aitortuak
Administrazioko eta Finantzetako Heziketa Zikloa + 12 ECTS Marketineko eta Publizitatean 12 ECTS oinarrizko prestakuntzan
24 ECTS derrigorrezko prestakuntzako irakasgaietan
24 ECTS hautazko prestakuntzako irakasgaietan

Zertan eginen dut lan?

2+3 Talentu Plan horren helburua profil profesional mistoa garatzea da, bi gaitasun uztartzen dituena: kudeaketa-tresnen erabilera eta azterketarako eta zuzendaritzarako gaitasuna. Profil horrek eskaera handia du.

Honetan egiten ahalko duzu lan:

  • Enpresetan, kudeatzaile edo zuzendari gisa enpresetako edozein arlotan: ekonomia, administrazioa, finantzak, kontabilitatea, giza baliabideak, marketina eta merkataritza, logistika eta produkzioa. 
  • Espezialista gisa aholkularitza fiskal eta kontabilitatekoan, kontu ikuskaritzan, eta enpresa eta erakunde finantzarioen zuzendaritzan.
  • Aholkularitzan.
  • Ekintzailetzako jardueretan.

Ikasketa Plana

PLAN TALENTO 2+3 ADMINISTRACIÓN Y DIRECCIÓN DE EMPRESAS (ADE)
Curso Semestre Formación básica Asignaturas obligatorias Asignaturas optativas Prácticas externas Trabajo Fin de Grado TOTAL
1 1 24 6 - - - 30
2 24 6 - - - 30
2 3 - 30 - - - 30
4 - 30 - - - 30
3 5 - 12 18 - - 30
6 - 12 12 - 6 30
  TOTAL 48 90 30 - 12 180
PLAN TALENTO 2+3 ADMINISTRACIÓN Y DIRECCIÓN DE EMPRESAS (ADE). ASIGNATURAS
Sem Código Asignatura Carácter ECTS Total semestre TOTAL
PRIMER CURSO
1 172102 INTRODUCCIÓN A LA ECONOMÍA Básica 6 30 60
172103 INTRODUCCIÓN AL DERECHO PRIVADO Básica 6
172104 MATEMÁTICAS Básica 6
172105 OPERACIONES FINANCIERAS Básica 6
172302 DISEÑO Y COMPORTAMIENTO ORGANIZATIVO Obligatoria 6
2 172202 ECONOMÍA APLICADA Básica 6 30
172203 ESTADÍSTICA I Básica 6
172204 MICROECONOMÍA Básica 6
172401 HISTORIA ECONÓMICA DE LA EMPRESA Básica 6
172205 DERECHO MERCANTIL Obligatoria 6
SEGUNDO CURSO
3 172303 ESTADÍSTICA II Obligatoria 6 30 60
172304 MACROECONOMÍA Obligatoria 6
172305 MÉTODOS CUANTITATIVOS PARA LA GESTIÓN EMPRESARIAL Obligatoria 6
172501 ANÁLISIS DE LA INFORMACIÓN CONTABLE Obligatoria 6
172504 DIRECCIÓN DE OPERACIONES Obligatoria 6
4 172403 ECONOMETRÍA Obligatoria 6 30
172405 MERCADOS E INSTRUMENTOS FINANCIEROS Obligatoria 6
172601 CONTABILIDAD DE GESTIÓN Obligatoria 6
172602 DIRECCIÓN ESTRATÉGICA Obligatoria 6
172605 INVESTIGACIÓN DE MERCADOS Obligatoria 6
TERCER CURSO
5 172503 DIRECCIÓN FINANCIERA I Obligatoria 6 30 60
172505 ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL Y COMPETENCIA ESTRATÉGICA Obligatoria 6
  OPTATIVAS Optativa 18
6 172603 DIRECCIÓN FINANCIERA II Obligatoria 6 30
172604 SISTEMA FISCAL DE LA EMPRESA Obligatoria 6
  OPTATIVAS Optativa 12
172890 TRABAJO FIN DE GRADO TFG 6

Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Araudia

Ikasleek ikasketen araudia errespetatu beharko dute beti (egutegiak, matrikulatu beharreko kopuru minimoa eta maximoa, irakasgaien sekuentzialitatea, etab.) eta Unibertsitatean ikasten jarraitzeko arauak.

botonPDF info  2+3 Talentu Planaren informazio liburuxka