Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko Nazioarteko Programa?
- Lana lortzeko aukera asko ematen ditu: EAZ da NUPek ematen dituen gradu guztietatik laneratze-tasarik handiena duena.
- Aukera ugari ematen duen profil zabala lortuko duzu, dela enpresa handietan sartzeko, dela ekintzailetzaren, bankaren, aholkularitzaren edo administrazio publikoen esparruko jarduerak garatzeko.
- Aukera emanen dizu nazioarteko lan-merkatuan ere arrakastaz lehiatzeko.
- Irakasgaien % 100 ingelesez egiten ahalko dituzu.
- Aukera izanen duzu enpresen antolamenduan, marketinean, kontabilitatean eta kontu-ikuskaritzan edo bankan eta finantzetan espezializatzeko.
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa:
- Zientzien ibilbidea
- Giza eta Gizarte Zientzien ibilbidea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arrazoinamendu numeriko, logiko eta abstrakturako gaitasuna, teknika kuantitatiboak eta lengoaia matematikoa erabiltzeko gaitasuna, eta politikako, ekonomiako eta enpresa-eremuko albisteekiko jakin-mina.
Hizkuntza-eskakizuna
- Nazioarteko Programan sartzeko: Ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa
Aurreinskripzioa egiten den unean aurkeztu behar da hori egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiririk ezean, ikasle interesdunek aldez aurretik hizkuntza maila egiaztatzeko proba egiten ahal dute Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, eta haren emaitza aurreinskripzioarekin batera aurkeztu. - Gradu Amaierako Lana aurkezteko
GALa ingelesez aurkeztu behar da.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Enpresa nazional zein nazioartekoetan, kudeatzaile- edo zuzendari-lanak egiten edozein arlotan: ekonomia, administrazioa, finantzak, kontabilitatea, giza baliabideak, marketina eta merkataritza, logistika, produkzioa, etab.
- Espezialista gisara zerga- eta kontabilitate-aholkularitzan, kontu-ikuskaritzan edo enpresetako eta finantza-erakundeetako zuzendaritza-lanetan.
- Aholkularitzan.
- Ekintzailetzako jardueretan.
- Enpresen zuzendaritzaren arloko irakaskuntzan edo ikerketan.
Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra International Businessen
- Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)
- Unibertsitate Masterra, Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian
- Unibertsitate Masterra Ekonomia Zirkularrean
- Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu