Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Datuen Zientziako Gradua?
- Gero eta datu gehiago sortzen dituen eta gailu gehiago konektatuak dituen mundu honetan, beharrezkoa da era guztietako informazioen analisi adimenduna eginen duten espezialistak trebatzea.
- Sektore sozioekonomiko guztietan, adituak behar dira inguruneko datuak aztertzeko, bai industriaren sektoreetan, bai bankan edo administrazioan. Horregatik, gradu honek sektore teknologikoan lan egiteko prestakuntza ematen du, baina baita datuen analisirako espezialistak behar dituzten beste sektore askotan aritzeko ere. Nafarroako ingurune sozioekonomikoari dagokionez:
- Sektore biosanitarioan: medikuntza gero eta gehiago oinarritzen da datuen analisi intentsiboan, esate baterako doitasunezko medikuntza (medikuntza pertsonalizatua) edo profil genetikoen analisia, zeinean datuak modu aurreratuan tratatu behar baitira soluzio fidagarri eta egokiak eman ahal izateko.
- Industriaren eta finantzen sektorean: eragile ekonomiko gehienek algoritmo adimendunak behar dituzte ekoizpen-prozesuak hobetzeko, merkatua hobeki ulertzeko edo, zuzen-zuzenean, produktu berritzaileak sortzeko. Hala gertatzen da automobilgintzan (ibilgailu autonomoa, etab.), energia berriztagarrien sektorean (haize-sorgailuak, etab.) edo finantzen arloan (arrisku- edo inbertsio-eredu prediktiboak, etab.).
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa, Zientzien modalitatea
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: matematikako prestakuntza ona, baita tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna ere.
Ikasleentzako laguntza
Zer lanbide izaten ahalko dut Datuen Zientziako Gradua bukatzen dudanean?
- Adimen artifizialeko soluzioetarako aditua enpresa teknologikoetan (sare sozialak, software-enpresak, etab.).
- Algoritmo adimendunen diseinatzailea industriarako (gidatze autonomoa, robotika industriala) eta Gauzen Interneterako.
- Datuen analista sektore guztietako enpresetan, problema espezifikoetarako soluzio adimendunak diseinatzen.
- Datuen analisirako arduraduna laborategi mediko edo farmazeutikoetan, hain zuzen medikuntza pertsonalizatuan, genomikan eta bestelako diziplinetan.
- Datuen analisirako arduraduna sektore publikoetan (banku zentralak, ingurumen-agentziak, etab.).
- Edozein hezkuntza-mailatako irakaslea.
Zer master egiten ahalko ditut Datuen Zientziako Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Geografiari buruzko Informazio Sistemetan eta Teledetekzioan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
- Unibertsitate Masterra Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak