Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Osasun Zientzietako Ikerketako Masterra?
- Osasun Zientzien arloan ikerketak egiteko eta zabaltzeko jakin beharrekoak ikasiko dituzu, ikerlanen hasierako planteamendutik emaitzak lortu eta jakitera eman arte.
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
- Navarrabiomed (Ikerketa Biomedikoko Zentroa) eta IdiSNA (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua) zentroetako kide da NUP, eta lankidetzan aritzen da Nafarroako Ospitalegunearekin eta osasun-organismo publikoekin.
- Talde txikiak izaten dira Masterrean.
- Osasun Zientzietako ikerketarako ezagutzak zeureganatuko dituzu, arlo hauetan bereziki:
- Ebidentzia eta metodologia zientifikoa eta bioestatistikoa, Espainiako edo nazioarteko deialdietara aurkez daitezkeen ikerketa-proiektuak garatzeko oinarri gisa.
- Emaitzen komunikazioa ingurune zientifikoetan, hala nola kongresuetan edo aldizkari espezializatuetan.
- Osasun Zientziekin lotutako eremu espezifikoetako ikerlanak.
- Doktoretzako ikasketetarako gaitasunak.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Osasun Zientzietako Ikerketako Masterrera?
- Osasun Zientzietako Diploma/Gradua/Lizentzia
- Medikuntza
- Erizaintza
- Fisioterapia
- Podologia
- Odontologia
- Nutrizioa
- Albaitaritza
- Psikologia
- Farmazia
- Biologia
- Biokimika
- Beste titulazio baliokide bat
Zertan egiten ahalko dut lan Osasun Zientzietako Ikerketako Masterra bukatzen dudanean?
- Irakaskuntzan.
- Osasun Zientzien arloko ikerketan: I+G proiektuen garapena ikerketa-zentro, ospitale eta unibertsitateetan, saiakuntza klinikoetako monitorea, aholkularitza, farmazia-industria eta elikagaien industria.
- Ikerketa-karrera hasten ahalko duzu, doktoretza-tesi bat egin nahi baduzu.
Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak
Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7401)
Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 709)
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:
- Espediente akademikoa (4 puntu)
- Lan-esperientzia (2 puntu)
- Unibertsitateko irakaskuntza-jarduera (2 puntu)
- Ikerketa-jarduera (2 puntu)
Lortutako puntuazioa faktore zuzentzaile batekin biderkatuko da*, ikasleak jatorrizko titulazioa amaitu zuenetik igarotako urteen arabera (espediente akademiko ona duten ikasle titulatu berriek sartzeko aukera izan dezaten, ikaspostu guztiak esperientzia duten profesionalek bete beharrean). Espedienteen balorazioa eta baremoaren aplikazioa Masterraren Batzorde Akademikoak eginen du. Batzorde hori Masterraren zuzendari akademikoak, tituluaren kalitatearen arduradunak eta idazkariak osatzen dute.
* Faktore zuzentzailea: 1 (5 urte baino gutxiago igaro badira titulua bukatu zenuenetik); 0,9 (5 eta 10 urte bitarte); 0,8 (10 urte baino gehiago)
Oharrak
Carolina Fundazioak bekak ematen ditu master hau egiteko.