Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Masterra?
- Orientabide bikoitza: profesionala eta ikerketaren arlokoa
- Praktikak nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan
- Prestakuntza aurreratua; gaitasun orokorrak eta berariazkoak eskuratuko dituzu, elikagaien sektoreko jarduerak arrakastaz hasi eta garatzeko, jasangarritasunaren ikuspegitik.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Masterrera?
- Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan.
- Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan (Aipamena Nekazaritzako Elikagaien Industrietan).
- Gradua Elikagaien Zientzian eta Teknologian.
- Nekazaritzako elikagaien esparruko beste unibertsitateko titulu batzuk, master ikasketak egiteko ahalmena ematen dutenak.
- Aurreko kasuan kontuan hartzen ez diren unibertsitateko titulazioen kasuan, masterreko Batzorde Akademikoak profilaren egokitasuna baloratuko du, kontuan hartuta esparru horretako aldez aurreko prestakuntza eta/edo ikerketa-zentroetan edo nekazaritzako elikagaien industrietan izandako esperientzia profesionala.
Zertan egiten ahalko dut lan Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Masterra bukatzen dudanean?
- Nekazaritzako Elikagaien Industrietan: I+G+b, kalitate-saila, bereziki elikagaien produktu eta prozesuen berrikuntzaren alde egiten dutenetan.
- Zentro teknologikoetan eta unibertsitateetan: ikerketarako eta emaitzen transferentziarako proiektuak, aholkularitza teknikoa enpresei.
- Administrazio Publikoa, agentziak, kontsultategiak, eta abar.
Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak
Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7509)
Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 7501)
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Eskariak ikaspostuen eskaintza gainditzen badu, ikasleak onartuko dira baremo honen arabera:
- Masterrerako sarbidea ematen duen unibertsitateko tituluaren espediente akademikoa (5 puntu gehienez). Ponderazio koefiziente bat (0,25-1,0) esleituko zaio espedientearen notari, titulazioak masterreko gaiarekin duen antzekotasunaren arabera.
- Lan esperientzia (2,5 puntu gehienez). Masterraren edukiarekin lotutako lan profesionala urteko 0,5 puntu gehienez baloratuko da kontratuen kasuan, eta 0,25 puntu beken kasuan.
- Nekazaritzako elikagaien esparruan jasotako eta emandako ikastaroak (1,5 puntu gehienez).
- Beste merezimendu batzuk (1 puntu gehienez). Honako merezimendu hauek ere baloratuko dira (masterreko gaietarako egokitzapenaren arabera ponderatuta):
- Hizkuntzen ezagutza (ziurtagiri ofizialaren edo jasotako ikastaroen bidez egiaztatua)
- Argitalpenak
Oharrak
Carolina Fundazioak bekak ematen ditu master hau egiteko.