Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan


 

* Iraungitze bidean

Espezializa zaitez industria, enpresa, ospitalegune, kudeaketa publikoko zentro eta ikerketa sailei aplikatutako ingeniaritza biomedikoan.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 3 ods 8 ods 9 

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Biomedikoko Masterra?

  • Ingeniaritza medikoaren sektorea gorabidean dago, teknologia medikuntzaren esparruan sartu delako eta zenbait teknologiatan aurrerapen handiak egin direlako: teknologia elektronikoa, informatikoa, irrati-maiztasunekoa, nuklearra, genetikoa, material berriena, telekomunikaziokoa, nanoteknologiakoa, etab. 
  • Indar handiz zabaltzen ari den sektorea da, ehunka milioi euro mugiarazten dituena, eta espezialistak behar ditu eginkizun hauetarako: irudi eta instrumentazio medikoko ekipoak diseinatzeko, instalatzeko eta haien mantentze-lanak egiteko; seinale, irudi eta datu biomedikoak tratatzeko, kudeatzeko, biltegiratzeko eta transmititzeko aplikazioak garatzeko; errehabilitazioa behar dutenentzat eta desgaitasunen bat dutenentzat protesiak eta gailuak diseinatzeko; biosentsore eta biomaterial berriak garatzeko eta aplikatzeko, ospitaleguneetako eta osasun-sistemetako teknologia kudeatzeko; eta ikerketa oinarrizkoan eta aplikatuan aritzeko.
  • Master honek industriaren eta enpresaren sektorean, ospitaleguneetan eta ikerketa-laborategietan aritzeko gaitasuna emanen dizu. 
  • Arratsaldez ematen da.
  • Espezializazio hauetako bat egiten ahalko duzu:
    • Seinaleen eta Irudi Medikoen Prozesatze-lana eta Komunikazioa (NUP). 
    • Biomekanika eta Biomaterialak (Zaragozako Unibertsitatea).
  • Enpresetan praktikak eta master amaierako lanak egiteko aukera izanen duzu.
  • Bisitak eginen dituzu ospitaleguneetara tutoreekin.
  • Lehen urratsak eginen dituzu ikerketan eta ekintzailetzan.
  • Europako unibertsitateetan mugikortasun egonaldiak egiteko aukera izanen duzu.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterrera?

  • Telekomunikazio Ingeniaritza
  • Industria Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Mekanikoa
  • Ingeniaritza Informatikoa
  • Ingeniaritza Elektronikoa
  • Ingeniaritza Biomedikoa
  • Zientzia Fisikoak
  • Matematika 
  • Antzeko titulazioak
  • Ingeniaritzako eta zientzietako beste profil batzuk: Batzorde Akademikoak erabakiko du egokiak diren ala ez, titulazio horien eduki akademikoak eta izangaiek egiaztatutako lanbide-esperientzia eta curriculumeko beste merezimendu batzuk kontuan hartuta.

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Hauek dira ingeniaritza biomedikoaren arloko industria-sektore garrantzitsuenak:
    • Irudi medikoko sistemak (erresonantzia magnetikoa, OTA, RX, ultrasoinuak, PET, etab.).
    • Inplantatutako gailu medikoak (taupada-markagailuak, dialisia, begi barruko lenteak).
    • Erregistratzeko, diagnostikatzeko eta aplikazio terapeutikorako sistemak (elektrokardiografoak, anestesiarako, aireztapenerako eta arnasketaren monitorizaziorako sistemak, desfibriladoreak, etab.).
    • Telemedikuntzako zerbitzuak eta aplikazioak.
    • Tresna kirurgikoak, kateterrak, etab.
    • Protesiak, ortopediak eta desgaitasunerako eta errehabilitaziorako laguntzak.
  • Hauek dira ingeniari biomedikoak eskatzen dituzten beste sektore batzuk:
    • Sektore biofarmazeutikoa.
    • Nanoteknologiaren sektorea.
    • Kirol-artikuluen eta -ekipamenduaren fabrikatzaileak.
  • Hauek dira, besteak beste, ingeniari biomedikoen lanbide ohikoenak:
    • Ikerketa eta garapeneko ingeniaria industriaren sektorean.
    • Salmenta, instalazio, mantentze-lan eta ustiapen zerbitzuetako teknikaria sektoreko enpresetan.
    • Ingeniari klinikoa (ospitaleguneetako teknikaria).
    • Ikerketa-zentroetako/unibertsitateetako irakaslea edo ikertzailea.
    • Erregulazioaz arduratzen diren organismoetako teknikaria (gailuei oniritzia ematea, kalitatearen eta segurtasunaren estandarrak, etab.).
    • Ospitaleguneetako edo osasunaren arloko administrazioetako kudeatzailea.
       

Gaitasunak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:

  • Ikasleen espediente akademikoa, koefiziente batez ponderatua. Koefiezientea hau izanen da:
    • Titulazioa Telekomunikazio Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Informatikoa, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Biomedikoa, Zientzia Fisikoak edo Matematika bada: 1.0 
    • Beste titulazio batzuk badira: 0.75 

Masterrera sartzeko egokiak diren profilak izan arren, seinalearen teorian edo programazioan hutsune teorikoak edo praktikoak dituzten ikasleek nahitaez egin beharko dituzte dagozkien ikasgaien prestakuntza-osagarriak:

  • Programazioaren Hastapenak (4.5 ECTS)
  • Seinaleak eta Sistema Diskretuak (4.5 ECTS)
  • Biomekanikaren eta Biomaterialen Hastapenak (4.5 ECTS)

Prestakuntza-osagarriak behar dituzten ikasgaiak, baldin eta ikasleak ez baditu horri lotutako gaitasunak:

Ikasgaiak
  Seihilekoa Programazioaren Hastapenak Seinale eta Sistema Diskretuak Biomekanikaren eta Biomaterialen Hastapenak
Bioelektrizitatea no no
Instrumentazio Biomedikoa no no
Espezialitatea Seinaleen eta Irudi Medikoen Prozesatze-lanean eta Komunikazioan no
Espezialitatea Biomedikuntzan eta Biomaterialetan no

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula