Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Bioteknologiako Gradua?
- Mundu mailako sektorerik lehiakorrenetako bat da bioteknologiarena. Espainian, BPGan duen pisua turismoarenaren parekoa da, eta Nafarroak, zehazki, sektore bioteknologiko indartsua du osasunaren eta nekazaritzako elikagaien arloan.
- Hauxe da gehien eskatzen den titulazioetako bat, sektore horrek eta hura osatzen duten enpresek duten garrantzia dela-eta.
- Jendearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, teknika molekular aurreratuak eta soluzio alternatibo berriak erabiliz.
- Praktikak kredituen % 40 dira titulazioko lehenbiziko ikasmailetan, eta % 65 azken ikasmailetan.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa, Zientzien modalitatea (Osasun Zientziak edo Zientziak eta Ingeniaritza eta Teknologia).
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ardura handia eta zentzu etikoa, baita analisirako eta sintesirako gaitasuna, komunikatzeko eta informazioa bilatzeko abilezia, tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna eta beste hizkuntza batzuen ezagupena, ingelesarena bereziki.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Bioteknologiako Gradua bukatzen dudanean?
- Espezialista gisa sistema biologikoak diseinatzen biomedikuntzaren, farmaziaren, industriaren, energiaren eta nekazaritzako elikagaien arloetarako.
- Bioteknologiaren esparruko enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa-zentroetan.
- Gizartearentzat interesgarriak diren oinarri teknologikoko enpresak sortzen eta bultzatzen.
Zer master egiten ahalko ditut Bioteknologiako Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
- Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian
- Unibertsitate Masterra Kimika Sintetikoan eta Industrialean
- Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
- Unibertsitate Masterra Osasunaren Sustapenean eta Gizarte Garapenean
- Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan
- Unibertsitate Masterra Proiektuen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra, Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian
- Unibertsitate Masterra, Lan arriskuak Aurreikustean
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak