Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan

Izan zaitez espezialista nekazaritzako azpiegituren proiektuen diseinuan eta kalkuluan, elikagaien segurtasunean, garapen ekonomiko jasangarrian eta ingurumenaren kontserbazioan, nekazaritzako elikagaien ustiategien eta enpresen kudeaketaren esparruan. 

Titulazio honek Nekazaritzako ingeniari lanbidean aritzeko gaitasuna ematen du.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 2 ods 8 ods 12 

 

Zergatik ikasi Nekazaritzako Ingeniaritzako Masterra?

Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrak ikasleei gaitasuna ematen die honako hauek proiektatzeko, planifikatzeko, antolatzeko, zuzentzeko eta kontrolatzeko:

  • Nekazaritzako elikagaien industria edo ustiategi batean beharrezkoak diren azpiegitura eta instalazioak.
  • Nekazaritzako elikagaien sektorean garatutako sistema eta prozesu produktiboak.
  • Eta jasangarritasunetik egiteko, ingurumena babestuz eta zainduz eta landa ingurunea hobetuz.

Honetan prestatuko zaitugu:

  • Azpiegitura eta instalazioen diseinua eta kalkulua
  • Nekazaritzako ustiategien kudeaketa
  • Elikatzeko segurtasuna
  • Garapen ekonomiko jasangarria
  • Krisi energetikoa
  • Ingurumenaren zaintza

Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra EUR-ACE® ingeniaritzetarako Europako kalitate-ziurtagiriarekin aitortu dute.

Sello de calidad Eur-Ace

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrera?

Masterrerako sarbidea zuzena da titulu hau duten ikasleentzat:

  • Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa
  • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza

Graduko beste titulu batzuk: betiere gutxienez Oinarrizko Prestakuntza eta Nekazaritzako Adarreko Prestakuntza Komuna eta 2009ko otsailaren 9ko 323/2009 CIN Aginduan zehaztutako Teknologia Espezifikoko moduluaren 48 ECTS gutxienez egin dituela egiaztatzen badu, eta NIBGMETen arabera gutxieneko gaitasunak eskuratzeko komenigarriak diren aldez aurreko prestakuntzako osagarriak egiten baditu.

  • Ingeniaritza eta Nekazaritzako Zientzia
  • Nekazaritzako Ingeniaritza
  • Elikagaien Ingeniaritza
  • Nekazaritza eta Ingurumenaren Ingeniaritza
  • Nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanbideko espezialitateetan eskumenak ematen dituen beste edozein graduko titulu.

Zertan egiten ahalko dut lan Nekazaritzako Ingeniaritzako Masterra bukatzen dudanean?

  • Proiektu eta prozesuen ingeniaritzan: nekazaritza arloko eta nekazaritzako elikagaien industriako ekoizpen sistemak eta prozesuak planifikatu, antolatu, zuzendu eta kontrolatzen; azpiegituren, eraikinen, instalazioen eta ekipamenduen obrak diseinatu, proiektatu eta gauzatzen.
  • Lurraldearen antolamenduan eta ingurumenean: ingurumen eraginen ebaluazioa, ingurumen auditoretzak, nekazaritza jasangarria, higadura hidraulikoa eta eolikoa, desertizazioa, hondakinen tratamendua, baliabide naturalak, ekologia, paisaia, geodesia eta topografia.
  • Nekazaritzako industriako eraikuntzetan: berotegiak, ale-siloak eta -biltegiak, abeltzaintzako ostatuak, lehortegiak, bazka deshidratatzeko instalazioak, pentsu-fabrikak, haziak hautatzeko zentroak eta nekazaritzako nabeak.
  • Nekazaritzako elikagaien industrian: almazarak, kontserba-lantegiak, ardandegiak, esnetegiak, hiltegiak, hozte-biltegiak, izozte-instalazioak eta abar.
  • Lurzoruen arloan: lurzoruen analisia, ongarritzea eta nekazaritzako lurzoruen medeapena.
  • Uraren eta energia berriztagarrien kudeaketaren arloan: azterketa hidrologikoak, lurzoru-landare azterketak, ureztaketa proiektuak, drainatzeak eta energia berriztagarrien bidezko sorkuntzako instalazioak.
  • Laboreen babesaren eta bioteknologiaren arloan: animalia eta landare hobekuntza eta hautespena, gaixotasun eta izurrien prebentzioa eta diagnostikoa. 
  • Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategien zuzendaritzan eta kudeaketan: nekazaritzako ekonomia eta soziologia, enpresen balioespena, adituaren txostenak.

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7503)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 719)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Atzerriko hezkuntza-sistema bateko titulazio batetik master honetara sartzeko, tituluak homologatua egon beharko du.

Eskariak ikaspostuen eskaintza gainditzen badu, ikasleak master honetan onartuko dira baremo honen arabera:

  • Espedientearen batez besteko nota: % 100
  • Lanpostuen % 5 gordeko da % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten ikasleentzat.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula