Joan eduki nagusira

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

Treba zaitez arlo profesional hauetara bideratutako ingeniaritzan aritzeko: nekazaritzako elikagaiak, nekazaritza, lorezaintza, paisajismoa, abeltzaintza, landako azpiegiturak eta nekazaritzako elikagaien industria. Ikas ezazu nekazaritzako elikagaien enpresak eta ingeniaritzako proiektuak diseinatzen eta kudeatzen eta teknologia berriak erabiltzen, betiere ingurumena, natura, biodibertsitatea eta jasangarritasuna errespetatuz.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 2 ods 3 ods 11 ods 12 ods 13 

 

Zergatik ikasi Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua?

  • Nekazaritzako Ingeniaritzaren arloak balio estrategiko handia izanen du etorkizunean.
  • Lana lortzeko aukera asko ematen ditu; izan ere, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, enplegurako aukerarik hoberenak izanen dituen jarduera da nekazaritza.
  • Ingurumena, natura eta biodibertsitatea babesteko tresnak eskuratuko dituzu, baita ekoizpen-sistema jasangarriak garatzeko baliabideak ere.
  • Nekazaritzaren sektoreari aplikatutako teknologia berriak erabiltzeko prestakuntza jasoko duzu.
  • NIGMET Espainiako nekazaritza-ingeniaritzako eskola guztietan lehenbizikoa izan da gradu honetarako EUR-ACE akreditazio europarra lortzen

Sello de calidad Eur-Ace

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
    • Osasun Zientzien ibilbidea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: interesa nekazaritza, abeltzaintza, lorezaintza, paisajismoa, landako azpiegiturak eta nekazaritzako elikagaien industria ezagutzeko eta horietan sakontzeko, eta, bereziki, ingurumena, natura eta biodibertsitatea babesten laguntzeko grina.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Nekazaritzako elikagaien arloan ingeniaritzako sistemak eta kudeaketako sistemak garatzen.
  • Labore berriak garatzen, eta daudenak hobetzen.
  • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna kudeatzen.
  • Lurralde- eta landa-garapenaren eta ingurumen-eraginaren azterketak egiten.
  • Nekazaritzako azpiegituren eta instalazioen proiektuak diseinatzen eta gauzatzen.
  • Nekazaritzako elikagaien industriako ingeniaritza-proiektuak eta ekoizpen-prozesuak diseinatzen eta gauzatzen.
  • Nekazaritzako elikagaien ustiategiak eta enpresak zuzentzen eta kudeatzen.

Zer master egiten ahalko ditut Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

Beste master osagarri batzuk:

Kontsultatu eskaintza osoa:

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 509)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 501)