Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

Treba zaitez nekazaritzako elikagaien ingeniaritzan aritzeko, nekazaritzako elikagaien industrian bereziki, eta ikus ezazu zer aukera ematen dituen berrikuntzak ekoizpen- eta merkaturatze-sistema jasangarriei lotutako elikagai osasuntsu eta atsegingarriak garatzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 2 ods 3 ods 8 ods 9 ods 11 ods 12 ods 13 

 

Zergatik ikasi Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradu Bikoitza?

  • Nekazaritzako elikagaiena sektore estrategikoa da eskualdeen garapenerako, eta pisu eta tradizio handia du Nafarroan, batik bat Ebro Ibarrean, han baitaude kokatuak sektoreko enpresa nagusiak.
  • Prestakuntza hori duen jende asko eskatzen da, sektoreari jakintza tekniko handia ematen baitio, baita prozesuen eta produktuen berrikuntzako eta enpresen kudeaketako trebakuntza ere.
  • Nekazaritzako elikagaien sektoreari, proiektu-kudeaketari eta elikagaien merkaturatzeari aplikatutako tresna eta teknologia berriak erabiltzen ikasiko duzu.
  • Elikagaien berrikuntza-aukerak ezagutuko dituzu, osasunerako onak eta “komenigarriak” diren elikagaiak eta itxura goxoa dutenak produzitzeko, ekoizpen-, elaborazio- eta merkaturatze-sistema jasangarrien bidez.
  • NIGMET Espainiako nekazaritza-ingeniaritzako eskola guztietan lehenbizikoa izan da Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradurako EUR-ACE akreditazio europarra lortzen.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
    • Osasun Zientzien ibilbidea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ingurumena babesteko eta hura modu jasangarrian garatzeko interesa, baita elikagaien industriaren eta berrikuntzaren arloan sakontzeko grina ere, analisirako eta sintesirako gaitasunaz bestalde.

ATALASE-NOTA: ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.
 

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Elikagaien industrietako I+G+b-ko departamentuetan, hauetaz arduratuz: kalitatearen kontrola eta kudeaketa, elikagaien segurtasuna, berrikuntza eta aholkularitza zientifikoa eta teknikoa.
  • Berrikuntzaren bidez elikagaien prozesu eta produktuen garatzen: kontzeptu berriak sortzen, bideragarritasuna aztertzen eta haiek industrializatzen eta merkaturatzen.
  • Diziplina anitzeko taldeetan garapeneko eta berrikuntzako proiektuen plangintza eta kudeaketa egiten.
  • Nekazaritzako elikagaien industrietako ingeniaritza-proiektuak eta ekoizpen-prozesuak diseinatzen eta zuzentzen.

Zer master egiten ahalko ditut Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

Beste master osagarri batzuk:

Kontsultatu eskaintza osoa: