Elkartasuna
Mentoretza soziala
Mentoretza soziala gizartearen eta hezkuntzaren arloan esku hartzeko eta prestakuntza emateko tresna bat da, unibertsitate ingurunean aspalditik esperimentatu izan dena. Garapen pertsonalean, sozialean eta hezkuntzakoan elkarri ekarpenak egiteko ahalmen handia duten bi profil harremanetan jartzen ditu:
- mentore sozial izatearen esperientzia bizi nahi duten unibertsitateko ikasleak
- Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako ikasleak
Urretxindorra proiektuaren kasuan, ikasleak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetakoak izaten dira, eta Prometeus proiektuan, berriz, Bigarren Hezkuntzako eta/edo Batxilergoko ikastetxeetakoak.
Ezagutu programak! Ezagutu programak!
Cooperación
Prestakuntza Solidarioa NUPen mugikortasun programa bat da, eta, haren bidez, ikasleek garapenerako lankidetzako proiektuetan hartzen dute parte herrialde behartsuetan.
Destinoko herrialdeetako unibertsitateekin eta kontraparte lokalekin lankidetzan (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin eta nazioarteko beste lankidetza-agentzia batzuekin) egiten da mugikortasun egonaldia.
Programa horrekin, NUPek zenbait helburu ditu:
- Unibertsitateko komunitatean elkartasuna eta garapenerako hezkuntzaren balioak sustatzea
- Lanbide heziketa praktikoa eskaintzea nazioarteko lankidetzaren esparruan.
Programan parte hartzeko, beharrezkoa da nazioarteko lankidetzari eta garapenari buruzko prestakuntza-ikastaro bat egitea aldez aurretik (3 ECTS). Ikasturte bakoitzean ikastaroaren bi edizio egiten dira (irailetik azarora eta otsailetik apirilera). Gero, 3 eta 6 hilabete bitarteko mugikortasun egonaldi bat egiten da destinoko proiektua gauzatzeko, hots, praktikak edo ikasketa amaierako lana egiteko..
Animatuko zara? Informa zaitez! Animatuko zara? Informa zaitez!
Voluntariado
NUPek abian du “Mundua konpontzen” proiektua, ikasleek gizarte ekintzan parte hartzeko webgune bat. Webguneak hainbat elkarteren boluntario-beharrak bildu eta oro har unibertsitateko komunitatearen eta bereziki ikasleen eskura jartzen ditu, horietakoren batean parte hartzeko aukerak kontsulta ditzaten.