Joan eduki nagusira

Garapen pertsonala

 

Konfiantza, enpatia eta asertibitatea

Aurkezpena

Gure egunerokoan inteligentzia emozionalak duen garrantzia ezagutuz eta garatuz, gaitasun pertsonal jakin batzuei buruz hausnartzera behartuko gaitu ikastaro honek, gero lanean gaitasun horiek trebatu ahal izateko.

Helburuak

Modulu honen helburu nagusia da parte-hartzaileek behar dituzten tresnak erdiets ditzaten konfiantza, enpatia eta asertibitatea garatzeko eta indartzeko, funtsezko tresnak diren aldetik hobekuntza pertsonaleko eta garapen profesionaleko prozesuan. Horretarako, moduluak fokuan jarriko du bakoitzak bere ongizate pertsonala hobetzeko behar dituen teknikak, trebetasunak, balioak eta portaerak ikastea eta lantzea, arrakasta profesionalaren oinarriak ere baitira.

Helburu espezifikoak

  • Gure autoezagutzaren eta ongizatearen mailak hobetzea eta handitzea (indarguneak eta ahuleziak).
  • Gure emozioak modu eraginkorrean kudeatzen ikastea eta besteenak ere ezagutzeko gai izatea.
  • Konfiantza, enpatia eta asertibitatea hobetzeko lan egitea, gure garapen profesionalerako funtsezko tresnak diren aldetik.

Programa

0. Inteligentzia emozionala

  • Zer den IEa
  • Inteligentzia-inteligentziak

 

1. Nork bere buruan duen konfiantza

  • Autokontzeptua eta autoestimua
  • Nola landu autoestimua

 

2. Enpatia

  • Zer den eta nola ezagutzen den
  • Entzute aktiboa eta enpatia

 

3. Asertibitatea

  • Portaera motak
  • Teknika asertiboak
  • Pertsona asertiboen ezaugarriak

 

Metodologia

Moduluak 3 saio edukiko ditu, bakoitza 4 ordukoa izanen da eta ondoz ondoko 3 egunez garatuko dira. Programarako metodologia anizkuna erabiliko da, zeinetan eginkizun garrantzitsua edukiko baitu gamifikazioak, betiere hausnartzera behartzeko asmoarekin. Horrekin batera PowerPointeko aurkezpenak eginen dira, banakako eta taldeko ariketak, eztabaidak, ikus-entzunezko materiala erabiliko da…

Irakaslea

Carolina Matellanes - Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Talentuaren Garapenerako irakaslea

Gida didaktikoa