Joan eduki nagusira

Ongizate emozionala

 

Ongizate emozionala


 

Ikasi emozioak ezagutzen eta ezagutu bizitzako erronkei aurre egiteko eta giza harreman esanguratsuak eraikitzeko estrategiak.

Ongizate emozionalak ongizatearen eta orekaren sentsazio orokorra du helburu, eta osasun orokorraren funtsezko osagaia da.  Unibertsitatean erronka akademikoei eta estresari aurre egiten laguntzen dizu, baina baita erabaki eraginkorrak hartzen eta bizitza betea bizitzen ere. 

Ongizate emozionalak antsietatea, depresioa edo estresa bezalako arazoak prebenitzen laguntzen du. Autoezagutzari, antsietateari, bikote-harremanei, sexualitateari eta beste gai batzuei buruzko ikastaroak aurkituko dituzu.

Taldeko tailerrak

Seihileko bakoitzean, Aniztasun eta Inklusio Unitateak hainbat tailer eskaintzen dizkie NUPeko ikasleei, eta horrela zenbait kreditu lortzeko aukera dute.

2025-2026 ikasturterako inskripzioak irailean irekiko dira. Egon erne Instagrameko @upnasocial kontuari.

Honako tailer hauek egin ziren aurreko ikasturtean: 

  • “Gorputzak, plazerak eta sexualitateak”. Helburua: ikuspegi positibotik eta dibertsitatea aintzat hartuz sexualitatearen ikuspegi orokorra ematea.Asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara, otsailaren 12tik martxoaren 19ra.
  • “Antsietatearen haitzuloa gurutzatzen”. Helburua: estresa eta antsietatea kontrolatu eta kudeatzeko zenbait tresna eta estrategiaren berri izan, besteekin haietaz mintzatu, eta haiek erabiltzea. Astearteetan, 12:00etatik 14:00etara, otsailaren 11tik martxoaren 18ra.
  • “Maitasunaren eta harreman seguruen eskola”. Helburua: espazio bat sortzea gogoeta egiteko eta bikote-harreman berdinzale eta seguruak eraikitzeko. Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara, otsailaren 20tik martxoaren 27ra.
  • “Neure burua elikatzen”. Helburua: itxi zauriak eta egin itzazu bakeak zeure buruarekin. Astelehenetan, 11:00etatik 13:00etara. Otsailaren 17tik martxoaren 24ra.
  • “Sexu erasoen ondoko lehenbiziko laguntza emozionala”. Gune atsegin bat eskainiko dugu indarkeria matxistako egoerak identifikatzen ikasteko eta eraso bat sufritu duen pertsona baten ondoezari erantzutea helburu duten tresna emozionalak emateko. Data zehaztu gabe dago