Joan eduki nagusira

Kirolak

 

Kirolak


 

Kirola egiteak lotura estua du osasun fisikoa eta mentala sustatzearekin. Gainera, kirolak hainbat balio sustatzen ditu, hala nola ahalegina, jarraikitasuna, talde lana eta lankidetza. Hori dela eta, ariketa fisikoa eta kirola hezkuntza sistemako eta unibertsitateko prestakuntza osoaren barruan daude.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan prestakuntza osagarriko kredituak lortuko dituzu seihilekoka antolatzen diren kirol jarduera, ikastaro eta lehiaketetan parte hartuz.

Kirol-jarduerak

Graduko eta masterreko ikaslea bazara, kredituak erdietsiko dituzu kirol jarduera gidatu edo antolatuetara joateagatik edo haietan parte hartzeagatik. Graduko eta masterreko ikasketak egin bitartean burutzen diren jarduerak baizik ez dira kontuan hartuko. 

Kirolen bat egitea atsegin baduzu, unibertsitateak hainbat modalitate eskaintzen ditu, bai banako jardueretarako bai taldeko jardueretarako. Jarduera horiek gidatuak edo txapelketa eta torneoetan antolatutakoak dira. Aurkitu zurea!