Garapen pertsonala
Lankidetza eta kooperazioa: talde lana eta malgutasuna
Aurkezpena
Pertsonaren gaitasun pertsonalak garatzeari buruzko hausnarketatik abiatuz iristen gara jakitera zein den bakoitzaren ahalmena parte hartzen dugun lantaldeetako bakoitzean.
Helburua
Modulu honen helburu nagusia hausnartzea erakundeen barnean lantaldeak duen garrantziari buruz da, eta zenbait tresnarekin praktikatzea ikasteko nola gehitu trebetasun hori parte-hartzaileen lanbideko egunerokoan.
Programa
1. Talde lana
- Kontzeptu orokorrak
- Talde lana vs. taldean lan egitea
- Talde lanaren ezaugarriak
- Lantaldeen garapeneko etapak
- Lantaldeak erakundeetan
2. Belbin talde-rolak
- Rol motak
- Aplikazioak
3. Kooperazioa eta lankidetza
- Laneko bilerak
- Negoziazioa lan tresna gisa
Metodologia
Moduluak 3 saio edukiko ditu, bakoitza 4 ordukoa izanen da eta ondoz ondoko 3 egunez garatuko dira.
Programarako metodologia anizkuna erabiliko da, zeinetan eginkizun garrantzitsua edukiko baitu gamifikazioak, betiere hausnartzera behartzeko asmoarekin.
Horrekin batera PowerPointeko aurkezpenak eginen dira, banakako eta taldeko ariketak, eztabaidak, ikus-entzunezko materiala erabiliko da… baina beti nabarmenduko da parte praktikoa.
Irakaslea
Carolina Matellanes - Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Talentuaren Garapenerako irakaslea.