Joan eduki nagusira

Garapen pertsonala

 

Garapen pertsonala


 

Unibertsitateko ikasketak curriculumeko irakasgaietatik haratago doaz. Adimen emozionala garatzen eta garapen pertsonala hobetzen lagunduko dizuten gaitasunak eskuratu ditzakezu, ahuleziak gainditzeko, lan aukerak handitzeko, trebetasun berriak ikasteko eta zure talentua indartzeko balioko dizutenak.

Prestakuntza pertsonal, profesional eta sozialerako programa bat eskaintzen dizu, eta programa hori nork bere burua ezagutzera eta enplegua lortzeko aukeretan erabakigarriak diren gaitasunetan trebatzera bideratua dago.

Zergatik da zuretzat interesgarria?

  • Zure gaitasunak zein diren jakiteko test bat eginen duzu, eta zure gaitasunen profilaren txosten pertsonal bat jasoko duzu.
  • Zure indarguneak eta ahuleziak aztertu eta identifikatuko dituzu, eta, era horretan, intentsitate handiagoarekin landu behar dituzun alderdiak zein diren jakinen duzu.
  • Adimen emozionala zer den ulertuko duzu, eta ikasiko duzu nola landu autoestimua, enpatia, autokontrola, ikuspegi positiboa eta baita ere estresa nola kudeatu.
  • Tresnak ezagutuko dituzu, zenbait alderdi hobetzea ahalbidetuko dizutenak, besteak beste ahozko komunikazioa edo sormena.
  • Jakinen duzu liderraren ezaugarriak zeintzuk diren eta gatazkak kudeatu eta konpondu ahal izateko tresnak ezagutuko dituzu.
  • Taldean lana garatzeko funtsezko alderdiak ezagutuko dituzu.

 


Ikastaro-eskaintza

Informazio gehiago

NUPeko masterreko ikasleei edo 30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko graduko ikasleei zuzentzen zaie batez ere

Egunak: Prestakuntza udazkeneko seihilekoan eta/edo udaberriko seihilekoan

Orduak: Goizeko ordutegia 10etatik 13.20etara edo arratsaldeko ordutegia 15etatik 18.20etara

Prezioa: € 19,90 (ECTS bakoitzeko)

Ikaspostuak kopurua: edizio bakoitzeko 27 ikastaro.

Modalitatea: presentziala (salbuespenez, online ere egiten ahalko da).

15 eta 19 ECTS bitarte egiten badituzu, aukera izanen duzu Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko:

  • Gutxienez multzo bakoitzeko 3 ikastaro egitea. Hauek dira multzoak: garapen pertsonala, alderdi digitalak eta garapen jasangarria.
  • Graduko titulua eskuratzea.
  • Titulu berekia eman diezazutela eskatzea eta dagozkion tasak ordaintzea

Aukera duzu ikastaroak prestakuntza osagarriko kreditu gisa aitortzeko. Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedura.

 

Inskripzioa

  • Eskaintzen diren ikastaroetako edozeinetan eman dezakezu izena. Horretarako, egin klik “izen-ematea” botoian.
  • Ikasturte akademiko batean, multzo bereko edo multzo bateko baino gehiagotako 3 ikastarotan eman beharko duzu izena gutxienez (garapen pertsonaleko, digitaleko edo garapen jasangarriko konpetentziak).
  • Ikastaro bakoitzaren zenbatekoa 19,90 € da.
    • Ikaslea onartzen ez bada soilik itzuliko da kuota hori.
    • Kreditu- edo zordunketa-txartel bidez eginen da ordainketa, izena ematean.
  • Izena emateko esteka bera da ikastaro guztietarako; honako hau:

Onarpena

  • Inskripzio ordenari zorrotz jarraituko zaio ikasleak programan onartzeko.
  • Mezu elektroniko bana bidaliko zaie ikasleei programan onartu dituztela jakinarazteko.
  • Ikaspostu kopurua: edizio bakoitzeko 27.

Modalite presentziala

Cada curso corresponde a 10 horas (1 ECTS) de formación presencial. Las sesiones se distribuyen en tres días y tendrán lugar en el edificio El Sario de la UPNA). Se ofrecen horarios de mañana (10:00 - 13:20 horas) o de tarde (15:00 -18.00 horas). 

Ikastaro bakoitzak prestakuntza presentzialeko 10 ordu ditu (1 ECTS). 3 egunetan banatuko dira saioak, eta NUPeko Sario eraikinean eginen dira. Bi ordutegi daude aukeran: goizez (10:00 - 13:20) edo arratsaldez (15:00 - 18:00). Baliteke ondoren adierazten diren egunak aldatzea.

 

Udazkeneko seihilekoa

 

Ikastaroa Datak Ordutegia
Autokontrola, estresaren kudeaketa eta ikuspegi positiboa Irailaren 22, 23 eta 24 10:00etatik 13:20etara
Konfiantza, enpatia eta asertibitatea Irailaren 30, urriaren 1 eta 2 15:00etatik 18:20etara
Lankidetza eta kooperazioa: talde lana eta malgutasuna Urriaren 14, 15 eta 16 15:00etatik 18:20etara
Ahozko komunikazioa: nola egin azalpen eta aurkezpen eraginkorrak Urriaren 21, 22 eta 23 15:00etatik 18:20etara
Lidergoa: arazo eta gatazken konponbidea Urriaren 27, 28 eta 29 10:00etatik 13:20etara
Berrikuntza eta sormena Urriaren 30 eta 31 eta azaroaren 1 10:00etatik 13:20etara

Udaberriko seihilekoa

 

Ikastaroa Datak Ordutegia
Autokontrola, estresaren kudeaketa eta ikuspegi positiboa Urtarrilaren 27, 28 eta 29 15:00etatik 18:20etara
Konfiantza, enpatia eta asertibitatea Otsailak 6, 9 eta 10 10:00etatik 13:20etara
Lankidetza eta kooperazioa: talde lana eta malgutasuna Otsailak 13, 16 eta 17 10:00etatik 13:20etara
Ahozko komunikazioa: nola egin azalpen eta aurkezpen eraginkorrak Otsailak 24, 25 eta 26 15:00etatik 18:20etara
Lidergoa: arazo eta gatazken konponbidea Martxoak 3, 4 eta 5 15:00etatik 18:20etara
Berrikuntza eta sormena Martxoak 9, 10 eta 11 10:00etatik 13:20etara

Programan parte hartu nahi baina trabarik baldin baduzu mugikortasun programaren batekin Iruñetik kanpo egonen zarelako, Tuterako campusean ikasten duzulako edo lan egin behar duzulako, ikastaroa online modalitatean egiteko aukera izanen duzu, betiere egoera hori akreditatzerik baldin baduzu.

 

Izena emateko baldtintzak

Zure egoera akreditatzeko, bidali dokumentu hauek daniel.perez@unavarra.es helbidera, eta adierazi ikastaroa online egin nahi duzula:

  • Mugikortasuneko ikasleak: programa batean onartua zaudela egiatzatzen duen eta Foru Komunitatetik edo Espainiatik kanpo zenbat denbora egonen zaren adierazten duen egiaztagiria.
  • Tuterako campuseko ikasleak: adierazi egoera hori, eta guk berrikusiko dugu.
  • Entitateren batean praktikak egiten edo besterik gabe lanean ari diren ikasleak: praktiketako hitzarmena, lan kontratua edo enpresa-ziurtagiria aurkeztu behar dute.

 

Online modalitateko ikastaroetan izena ematea:

Prozedura

Hilabete batean egindako izen-emateen onarpena hurrengo hilabeteko lehenbiziko egun baliodunean egiten da. Ikastaroetan onartua izan bazara.

NireIkasgelategia izeneko gunean emanen zaizu alta, eta hilabete izanen duzu ikastaroaren edukiak gainditzeko.

Harremanetarako

Non dauden aitortuak jarduerak:

 

Kolaboratzaileak: